Bost aste IRALEn (I)

2016/09/15

Luze daroat BLOG honetan idatzi barik. Arrazoiaren bila ibili naiz, akaso nire burua “justifikatzeko” beharra sentitu dudalako, baina… egia esan ez dago arrazoi bat edo beste, denbora faltari buruz hitz egin nezake, gaiei buruz… aitzakiak! Gaur, ordea, eta IRALEn ikasten gabiltzan guzti honen parte txiki bat zuekin konpartitzeko asmoz, hemen naiz berriro ere.

Aurten IRALEk eskaintzen dituen ikastaroetako bat egiteko aukera izan dut eta hemen nabil, R700 ikastaroa beste dozena bat ikasle/irakaslerekin konpartitzen (irakasle ofizioz, oraingoan ikasle izatea be badagokigu).

Egia esan ez dakit oso ondo nonik hasi. Kontu honen hasieratik agian… Aurreko ikasturtean Ikastoletatik irakaskuntza publikara salto egin nuen. 2015/2016 ikasturtea Gernikako Allende Salazar ikastetxean eman nuen. IRALEn parte hartzeko deialdia ikusi eta aukera gutxi nituela jakinda ere, esperantza gutxirekin egia esan, deialdia ondo irakurri eta saiatzea erabaki nuen. Opor sasoian IRALEn niretzako leku bat zutela zioen posta elektronikoa heldu zitzaidan eta hemen nago, Artzatzugoikon.

R700 ez da euskalduntze ikastaroa R300 edo R600 bezala (azken hauek dira ezagunenak), gu hezkuntzan ematen ari den aldaketari buruz ibiltzen gara, HEZIBERRI gora eta behera, gure ikasleekin nola jardun ikasten, hezkuntzari buruz guk baino gehiago dakitenek sistema berriaz diotena aztertzen, gure ikasleak konpetentzietan hezi ahal izateko, lehenik eta behin, guk horiek zer diren ikasten.

Hasi eta berehala ikusi nuen material mordoa nuela hemen idazten hasteko (ia bi aste behar izan ditut martxan jartzeko), ez bakarrik eskaintzen zaiguna, alegia, aurkezpen, bideo edo testuak, horietako asko edonoren esku daude eta. Talde potentea bildu gara, bakoitza arlo eta maila ezberdinekoa, batzuek bide luzea dute irakaskuntzan, beste batzuk oraindik ere hasten ari gara, batzuk sistemarekin kritikoagoak, besteak lotsatiagoak… asko (asko!) eztabaidatzen dugu, hitz egiten dugu, komentatzen dugu, eta batez ere, kritikatzen dugu. Finean, ikasle kritikoak hezi behar baditugu, guk geuk ere eredu eman beharko dugu, ezta?

Ez naiz gehiegi lutzatuko, asmoa dut komentatu ditugunak eta niretzako nolabait deigarri, interesgarri edo izan direnak txoko honetara ekartzeko, baina 10 egun behar izan baditut idazten jartzeko, ez ditut gaur den denak hemen jarriko…

Schank

Ados Schank-ek dioenarekin?

D ereduko irakasle izan nahi dut eta harro nago!

2013/11/20

Gaur goizean sare sozialetan irakurri dudan albistea irakurri ostean hamaika ideia pasatu zaizkit burutik eta egia esan, “Navarra Confidencial” hedabidearen goi karguei esatea okurritzen zaidan bakarra titularrean adierazitakoaren moduko esaldi bat dela uste dut.

Irakurri ez duzuenentzat, titularrak honela dio: “El 5% de los profesores del modelo D tiene antecedentes y el 25% está relacionado con el mundo batasuno”, ¿antecedentes? ze motakoak? akaso txakur bat zapaldu eta jabeak gure kontra egitea erabaki duelako? Akaso gazte zirenean polizia grisen aurrean korrika ibili zirelako? Akaso lagun baten despedidan mozkortu eta pelikuletan gertatzen den bezala polizia etxe batean amaitu zutelako? ¿mundo batasuno? zer da hori? “Vaya Semanita” saioan agertzen diren “batasunis” panpin horiek etorri zaizkit burura irakurri dudanean…

Nik eman ditut klaseak D ereduan, are gehiago, eman ditut klaseak ikastoletan (horiek omen ezker abertzalearen jaiotetxeak edo…), DBHn, eta zin dagizuet ez dudala poliziarekin inongo arazorik izan, eta euki izan banu be, zer? “batasuna”ren aldeko batek, alegia, ezker abertzalearen jarraitzaile edo botu emale batek ez al du irakasteko eskubiderik? PPkoek baino zilegitasun gutxiago edukiko du, akaso? Ikastolan sartu nintzenean EGA, Irakaskuntza titulua, lan eskarmentua… eta antzekoak eskatu zizkidaten, baina enuen inolako afiliatu txartelarik aurkezteko beharrik izan, zin dagizuet.

Lehen hezkuntzako irakasle izateko bidean nago orain, eta zin dagizuet, ikasi eta lan dena batera egiten dudan honetan buruan nire etorkizuneko ikaslak politikoki heztea baino gehiago dudala, irakasleak panpinak baino gehiago gara, kokoteraino gaude oporren kontua entzuteaz, kokoteraino lan gutxi egiten dugula entzuteaz… ez naiz beste ogibideekin sartuko, ezta gutxiagorik be, baina irakasleak badu egunero bere lana, irakasleak ez du bulegoan uzten lana, gutariko bakoitzak ikasle talde bat dauka eta ez da erreza ikastolatik atera eta burua itzaltzea, ez da batere erreza!

Hemen esteka irakurri nahi duenarentzat… motza, “desperdizio” bakoa!: http://www.navarraconfidencial.com/2013/11/18/el-5-de-los-profesores-del-modelo-d-tiene-antecedentes-y-el-25-esta-relacionado-con-el-mundo-batasuno/

Zorionak Portugalete! Zorionak Bizkaiko Ikastolak!

2013/05/28

Ibilaldia egun bateko jaia dela dirudien arren, Ibilaldia egun askotako lana da, pertsona askoren esfortzu eta ametsa, euskararen aldeko apustua egin eta Bizkaiko Ikastolei laguntzea helburu duten hamaika euskaltzaleren orduak dira Ibilaldia, hizketaldiak, telefono deiak, irribarreak, malkoak, ardurak… hainbeste gauza…

Trapagaranen ospatu zen iaz Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia, ez zen jai makala izan Itxaropena Ikastolak egindakoa, 300 familia inguruko ikastetxea, bigarren lerroa azken urteotan ari dena sartzen, Meatzaldeko ikastola bakarra, erronkari eusten jakin zioten, eguraldiak azken egunetan etzuen lagundu, Atheltickek ere konplikatu zituen gauzak pittin bat, baina “i2.zero” handia izan zen.

Trapagan bertan hartu zuen lekukoa Asti-Leku ikastolak, eta haren izenean Txus, Ikastolako zuzendariak. Gogoz eta zetorkionaz guztiz jabetu barik (jakin izan balu batek daki lekukoa bertan ez ote zuen utziko…!) lanean jartzea tokatzen zitzaion, berari eta ikastolako famili, haur, irakasle, guraso… guztiei.

Urtean zehar, akaso nire pertzepzioa izan da, baina herrian ez da Ibilaldia girorik lar sumatu, egon dira ekintzak, noski! batzuk agian ikusgarriagoak, beste batzuk urrunago geratu izan zaizkidanak… baina euskaltzaleok aspaldi genuen buruan Maiatzeko azken Igandeko zita.

Udaberri euritsua ari gara eukitzen baina Igandean eguzkiak argitu zituen Portugaleteko kaleak, goizean goizetik eguraldi benetan polita euki genuen, egunaz gozatzeko modukoa. (Penitentziaren bat egin beharko dute agian batzuek Lorentzo jaunari ordaintzeko, baina… horretan enaiz sartuko!)

Heldu ziren politikariak ikastolara, bakoitza bere kolorekoekin, bakoitza bere kanpaina propioa egiteko intentzioarekin, batzuk, zoritxarrez, erdaraz be zuzendu ziran bertaratutakoei, beste batzuek argazkian agertzea beste helbururik etzuten, baina berdin da, ez ziren eguneko protagonistak, egunak beste protagonista batzuk zituen.

Dena prest, ikasleak, eta irakasleak, txosnak prest, puzgarriak prest, janaria prest, ikastoletako jendea Portugaletera iristen, autobusak… den dena gurera etortzeko ziren guztiei harrera egiteko prest.

Zoriontzeko modukoa Igandekoa, ez bakarrik Asti-Leku ikastolako jendeari, baizik eta benetan gure herriko jendeari, uste dut sekula ez ditudala Portugaleteko bazterrak hain beteta ikusi, jendea han hemenka, jai giroan, musikaz gozatzen, ibilbidean, argazkiak egiten… eta batez ere, Ezkerraldean, eta Portugaleten euskaraz bizi gaitezkeela eta bizi gura dogula ozen esaten, entzun behar duenak entzuteko, barrenak askatzeko, gureaz gozatzeko.

Ikastolak Ibilaldiaren erronkari eutsi dio, baina lortu du nire ustetan are garrantzitsuagoa den beste zera bat bebai, lortu du herrian egotea, lortu du Ikastolako guraso edo irakasle ez direnek ere Ikastolaz hitz egitea, ikastolak egindako esfortzuaz hitz egitea, lortu du kalean egotea, jendearen artean, jai giroan, hurbil.

Barrutik bizi izan dut Ibilaldi bat antolatzea zer den, Igandean bertan trago eta trago artean malkoren bat be jausi zitzaidan, eta ziur nago antolatu litezkeela gauzak hobeto, edo ezberdin, edo akaso goitik eta behera aldatu jaiaren formatua, bakoitzak modu baten ikusiko du, baina batzuei behintzat ez zaigu hain errez ahaztuko Igandean bizi izan genuena, eta ziur nago, gaur oraindik ere asko eta asko lehertuta egongo badira ere, urteko esfortsu danen erantzuna izan zala Igandekoa, lanean aritu den orok bere lanaren trukean ezer eskatu ez duen horrek, hortxe euki du trukea.

Zorionak Bizkaiko Ikastolei, finean, aurten Asti-Lekuk lortu duena datorren urtean Gernikak eta 2015ean berriz be Ezkerraldeak lortuko dute.

 

Sorteo!!

2013/04/04

Sorteo!!

Lehiaketa bat martxan jarri dute “decoratualma” blogean… zer iruditzen zaizue irudian agertzen den aulki hori??Akaso beste kolore baten?
Nik, egia esan, eztakit non ipiniko nukeen, baina ziur topatuko nukeela nire etxean eskinatxo bat edo beste…

Hizkuntza bat, bi eta gero hiru, egin ditzagun gauzak ordenean

2013/03/16

Irakaskuntza hirueledunaren aldeko apustua eskola, ikastola eta irakaskuntza alorreko zenbait esparrutan dabiltzatenen ahotan egon da azken urteotan.
Gogoan dut ikastolan nengoela DBH hastear ginela (hasita agian, urte asko pasatu dira eta zalantza daukat) Nola gurasoei bilera guztietan ingelesaren garrantziaz egiten zieten hitz gure irakasleek. Gogoan dut amak esan zidanean DBH 3.mailara iristen ginenean Gizarte ingeleraz eman behar genuela, Nola? Gizarte?ingeleraz? Euskal Herriaren historia ingeleraz? Espainiar estatuko mendi eta ibaiak ingeleraz? Enuen ulertzen, etzan nire buruan sartzen.
Oraindik “proiektua” ginen eta zorionez (niretzat behintzat), euskaraz eman genituen arlo guztiak bai DBH 3.mailan bai 4.mailan. Garai hartan dagoeneko banintzen apur bat kritikoa, apur bat “tokapelotas” batzuek esango luketen moduan, eta ingelesaren kontua entzuten nuen bakoitzean berehala piztu egiten nintzen.

Irakaskuntza hirueleduna, bai, ingelesak hamaika ate zabalduko dizkigula, bai, atzerrian ibiltzeko hau ta beste, bai, denari bai, arrazoi guztiak ondo iruditzen zaizkit, baina… gogoan ditut nire klase-kideak, gogoan ditudan bezala irakasle lanetan izan naizenetan izan ditudan ikasleak, eta ingelesa bai, baina, euskaraz hitz egiten al dute gure ikasleek? Nahikoa gaitasun al daukate 16 urteko ikasleek edozein gairen inguruan euskaraz aritzeko?

Badakit Euskal Herriko bazterretan egoera oso ezberdina dela, badakit Portugaleteko ikasle baten egoera eta Bakaiku edo Ataungo ikasle baten egoera ez direla berdinak, badakit asko direla ikasleen ama hizkuntza, ikasleen hitze giteko era edo hizkuntza bat edo beste aukeratzeko joera oso ezberdinak direla, baina nire errealitatera eta hurbiletik ezagutzen dudan horretara jotzea dagokit.

Nik eskerrak eman behar dizkiet etxekoei, eskerrak haien apustuarengatik, finean, ni gaur euskalduna banaiz eta euskaraz hitz egiteko dudan gaitasuna edo erraztasuna baldin badut, etxekoei esker izan da, nik etxean euskaraz hitz egiteko aukera izan dut, euskaraz kantatu eta irakurtzeko aukera, euskaraz bizitzeko aukera, eta badakit nire edadeko askok ez dutela aukera hori izan, seguruenik ez gurasoek hala nahi ez zutelako, baizik eta besterik gabe egoera bestelakoa zelako

liburuakTira, eutsi diezaiodan gaiari, zergatik euskarari garrantzia eman beharrean, ikasleak euskaraz bizi daitezen lagundu beharrean ingelesari eman nahi izan diogu garrantzia? Benetan ingeles maila hobetzeko balio du arlo bat edo bi edo hiru ingeleraz irakasteak? Nik ikusi ditut gaur DBHko ikasleek erabiltzen dituzten materialak, ikusi ditut azterketak, eta sentitzen dut, baina ez! Materiala beharretara egokituta dago, azterketak ikasle guztiek ulertzeko moduan daude eraikita, etab. Akaso Gizarte arloa, gaur egun Geography edo Histori gainditu gabe utziko diogu ingeleraz hamaika akats egiten dituen horri? Edo gaindituko diogu pila bat dakielako, berez Historia edo Gizarte arloan finkatutako helburu minimoak bete dituelako baina ingeleraz azterketa bat egiteko gai ez den horri?

Gaur irakurri dut egunkarian Uriarte sailburuak euskarak duen egoera aldatu nahian, pentsatu nahi dut euskarari aupada eman nahian, irakaskuntza hirueledunaren eredua pittin bat aldatuko duela, eta batzuek agian ez dute ulertuko, baina ni poztu naiz, nire ustez nire inguruan dauden eskola eta ikastoletako ikasleek euskara dute indartzeko, euskara dute maitatzeko eta euskaraz ikasteak lagunduko die beren egunerokoan, lagunduko die hitz berriak ikasten, lagunduko die beren komunikazio gaitasuna errazten…

Zer deritzozue?

Hauxe Uriarte sailburuaren erabaki edo proposamenaren inguruan prentsan jasotakoak:

– El Correo

Kremak baino gehiago…

2013/03/05

Atzo jakin genuen Mercadona supermerkatu kateak 25 supermerkatu berri zabalduko dituela Euskal Autonomia Erkidegoan datozen urteotan.
Asko dira egun inguruko Mercadona supermerkatuetara doazen euskaldunak, kremak erostearen aitzakiarekin autoak poltsaz beteta datozen euskaldunak. Santander, Haro, Miranda, Logroño… euskaldun askok gertu dituzte supermerkatuok.

Egunakrian irakurri nuen atzo albistea eta komentatzen ari ginela berehala kremak aipatu zituzten ene lagun batzuek. Kremak erosteko bakarrik balio digu 25 supermerkatu berri zabaltzeak? Ez al daude kremak bestelako dendetan? Hainbeste dira Mercadonako kremen mirariak?

Albisteak dio 25 supermerkatu horien sorrerarekin 1000 lanpostu sortuko direla EAEn, eta dirudienez, gainera, Mercadonako langileen gehiengoa langile finkoak dira, ez dago gaizki, ezta??

Baina… dana da arrosa kolorekoa Mercadona supermerkatuen historian?z naiz ni sartuko Meercadonaren kritikak aztertzen, ezta gutxiagorik ere, baina prentsan agertzen den horri gehitu beharko litzaioke akaso langileen iritzia,ezta?

Zer deritzozue? Mercadona zaleak zarete?Ezagutzen duzue Mercadonako langilerik? Nik, Egia esan, erabiltzen ditut bertako krema eta xaboiak, izan ziren min egiten saiatu ziren zenbait ahots, baina nik neuk ez dut alergia ezta antzerako problemarik eduki.

Ikus albistea hemen

establecimientos_mercadona

Zaletasuna ogibide… Blog baten indarra

2013/02/24

Aspaldiko partez (oso oso aspaldiko partez…) hemen naiz berriz ere… lerro xume batzuk idazten. Barrenak askatzeko baliagarri izaten zitzaidan blog hau, gaurkoan enaiz aldarrikapenetan sartuko, ez daukat gai gatazkatsurik jorratzeko inar gehiegirik, igandea da, eta ingurua dagoen bezala egonda, hasiko banintz enuke inoiz amaituko: Barcenas, krisia, langabezia, eguraldia, Errege-Erregina eta hauen senide lapurrak… kritikatzen hasi eta barrenak bai askatuko nituzkeela, baina eztakit enukeen 3 egun idazten Egon beharko…

Gaurkoan “moda” eta antzekoei lotutakoez idazteko asmotan jarri naiz ordenagailu aurrean. Azkenaldian liluratuta nago heme neta hango neskek sarean dituzten blogekin. Gogoan dut guk Blog hau hasi genuenean ez genekiela apenas blog bat zer zen, euskaraz idatzitako blogak eskuekin kontatu zitezkeela, eta gaur egun interneten dauden blogen itxura gutxi zutela garai hartakoek.

Esaten nizuenez, azkenaldian loluratuta naukate beren itxura, bizitza, bizipenak… interneten eskegitzen dituzten han hemengo neskatilek.

Bada neska euskaldun bat, Ana, Lekeitiokoa ustet, www.elrincondeanatxu.com da bere txokoa eta bertan idazten ditu bere bizipen, istorio eta batez ere modari lotutakoak. Ikaragarri gustatzen zaio moda, hamaika denda ezagutzen ditu, bai fisikoak baita on-line eta “moda askatasunaren” jarraitzaile sutsua da, bakoitza bere gorputzarekin pozik Egon behar dela aldarrikatzen du eta ez du inolako lotsa ez antzekorik bere “outfit” edo eguneko jantziak interneten publikatzeko.

Bere bloga egia esan eztakit zelan ezagutu nuen, baina bere blogetik hasi eta hainbat izan dira bidean topatutakoak.

www.delunaresynarajas.com, Valentzian bizi den Cadizeko neska bat da Teresa. Ume bat Auki berri du, eta bere blogaren oihartzuna hain izan da handia, ABC egunkariak bere haurdunaldiaren jarraipena egiteko bloga sortzea eskaini ziola.
Teresa ere moda jarraitzaile amorratua da, eta moda kontuekin batera, etxeak ere erskusten ditu bere blogean, asteazkenak arkitektura egun ditu.

Hauekin batera, Ari Bradshaw, bai, telesaileko aktoresaren abizen berarekin, bere lehengusina omen… neska gaztea, kazetaria eta moda zalea. Bere bloga erabat ezberdina da, bere sarrera guztiek umore puntua dute, argazki guztiek, gai guztiek ematen diote barre egiteko aukera, eta benetan gauza txikienetatik abiatuta idatzi eta barre egiteko gai da. Bere blogean edozer topa daiteke, janaria lanera eramateko “Tupper” menuak, edota auto berri baten inguruko iruzkina… edozer… http://www.aribradshaw.com/

Hamaika gehiago daude, macarenagea, atrendylife, con2tacones… bakoitzak sarrera bana egiteko tartea emango lidake, zin dagizuet, agian datozen egunotan erakustiko dizkizuet, banan banan, ea zuei zer iruditzen zaizkizuen…

Aldizkarietan ere agertu izan dira neska hauek, bere zaletasuna ogibide ere bihurtu dute beste batzuek… opariak jasotzen dituzte, jai polit eta dotoreetara gonbidatu izan dituzte zenbaitetan… sare sozialen garrantzia ukaezina da, ez duzue uste?

Musuak!!

Aurten ere eutsi diolako mailari…

2010/12/09

Ez dakit krisia igerri den edo ez… ez dakit zenbat liburu saldu ditugun zehatz mehatz… ez dakit zenbat diru gastatu duen jendeak bataz beste…

baina badakit aurten ere azokak mailari eutsi diola, badakit aurten ere azoka batzutentzat negozio huts bat baino askoz gehiago izan dela… badakit aurten ere azokan hainbat eta hainbat jende egon dela lanean, liburuak saltzen, inork ikusterik ez duen leku ezkutuetan, bakarrik, lagunduta, egun baten , bitan, azoka osoan zehar…

Eta badakit aurten ere, albiste triste batek puntu iluna ipini badu ere, euskaldunok erakutsi dugula gurea maite dugula, gure editore eta idazleen jarraitzaile sutsuak garela, bakoitzak ahal izan duen mailan egin duela bere ekarpena, eta nahiz eta batzuek ez dituzten arauak bete, nahiz eta batzuek azokaren xarmari  gaztelaniazko negozio puntua ipini dioten, besteok bertan egon gara, egunez egun, gerturatu den orori arreta egin nahian, Durangoko azoka zita garrantzitsua izaten jarrai dadin gure ekarpena egiten…

 

Aupa gu…!