Archive for the ‘Bitakorak,informatika…’ Category

Bitakora, blog, weblog…zer da?

2006/04/27

Hain modan dauden hauek, zer dira benetan? Nondik sortu dira eta zertarako erabiltzen dira?

Joxe Aranzabalek bere blogean honi buruzko artikulu bat idatzi du, eta atzo klasean irakasle batek erakutsi ostean, nik ere nire erreferentzia egitea erabaki dut, zuei ere agian interesgarria irudituko zaizue.

Bloga, webloga edo bitakora —hiru modu horietan deitzen zaie, nahiz eta euskaraz bloga nagusitu den—, bloga da webgune dinamiko bat, eta hor mezuak agertzen dira era kronologikoan antolatuta, berrienak goian, eta zaharragoak beherago.

Weblog hitza 1997an sortu zen, baina 1999rako blog hitza onartua zegoen. Azkenean hauxe nagusitu da herrialde gehienetan. Espainian, hala ere, bitácora moduan ere ezagutzen da. Badakizue itsasontzi gehienetan bitakora kaiera erabiltzen zela bertan idazteko zer gorabehera gertatzen ziren nabigatu bitartean. Hortik hartu da bitakora hitza sareko webgune hauek ere izendatzeko.

http://gizakom.blogspot.com/2006/03/web-20-blogak.html

Milloi dolarreko orrialdeak modan

2006/04/05

Orain denbora bat unibertsitatean miloi dolarreko orraildeari buruz hitz egin zigun Gorka Palazio irakasleak, gaur zenbait gauza begiratzen geundela T.Aguirreazaldegi andereñoaren klasean, interneten nabigatzen, hemendik hona geundela, Miloi Blog-eko orraildearekin egin dut topo.

Lehena, alegia miloi dolarren orrialdea ikasle batek asmatu zuen, eta nahi zuen guztiak jar zezakeen bere iragarkia berak zehaztutako prezioan. Orain aurkitutako blog-en orrialde hontan aldiz, doan jar daiteke gure blog gunera link egiten duen irudia.

Badakizue, hamaika ikusteko jaioak gara…!!

Aldaketen astean, guk ere Itxura aldaketa

2006/03/23

Udaberrian sartu berri gara (nahiz eguraldiak ez asko lagundu), ETAk aldaketarako bidean lehen pausua eman zuen, guk ere, Kostaldea, gure bitakora itxuraz aldatu dugu, urdin kolorea da nagusi orain.

Lasai erabilerari dagokionean berdin samarra da, eta kategoria eta atal berdinak aurkituko dituzue.

Besterik gabe, musu bat!

ARGAZKIRIK EZ

2006/03/12

bitacoras.com serbitzaria zoratuta dabil azkenaldian, azken egun hauetan (atzo ta gaur artea ebhaintzat) ez digu argazkirik igotzen utzi… tira… edukiko dituzue aurrrerantzean , lasai!!

bitaccoras.com hil egin da???

2006/02/27

Barkatu eragozpenak…ez dakigu zergatik azken egunotan ezin izan dugu gure bitakoran idatzi, sikieran ikusi bez…

oraindik aurrera berriz ere martxan jarriko gara…

laster arteeeeeeeee

Beste bitakoren aipamenak gurera ekarriz…

2006/02/16

Barrura sartzen zaizkizun gauza zorrotz, arrotz horiek

(Mezu antirromantiko bat San Balendin egunerako)

Telebista aurrean geunden, zabor horietako bat ikusten, eta aldamenean nuen emakumeak bota zuen:

“Ospetsu izatera iritsi nahi duten emakume horiek derrigorrezkoa dute gaur egun bi ohe klase zapaltzea: kirofanokoa batetik, halako ipurdia edo holako titiak jartzeko, eta zenbait gizonezkorena bestetik, programa honetan eta hartan atera ahal izateko. Ikuspegi moralista batetik, badirudi gaitzesgarriagoa dela aginte makila duten gizonezkoen hankartetik pasatu beharra, baina, pentsatzen jarriz gero, zer da gorputzarentzako eraso okerragoa: bisturi bati ala zakil bati sartzen uztea?”

http://www.eibar.org/blogak/mendiguren-tik hartua , ESKERRIK ASKO

http://kostaldea.bitacoras.com; BUBER SARIETARAKO HAUTAGAIA

2006/01/31

Opari bat azterketa garaia alaitzeko…

2006/01/27

Egon gara ikertzen, interneteko baliabideak aztertzen, eta… SORPRESA batekin gatozkizue…

Sentitzen dugu kalitate aldetik oso txarra delako, oso oso txarra esango nuke nik, baina Movie Maker delako programarekin egindako muntaia da eta beraz, igo ahal izateko hainbat aldaketa egin ebhar zian dira… badakizuenez argazkien originalak existitzen dira beraz, hau bakarrik da gorantzi grafiko bat nolabait esatearren…!!