Ez dakit krisia igerri den edo ez… ez dakit zenbat liburu saldu ditugun zehatz mehatz… ez dakit zenbat diru gastatu duen jendeak bataz beste…
baina badakit aurten ere azokak mailari eutsi diola, badakit aurten ere azoka batzutentzat negozio huts bat baino askoz gehiago izan dela… badakit aurten ere azokan hainbat eta hainbat jende egon dela lanean, liburuak saltzen, inork ikusterik ez duen leku ezkutuetan, bakarrik, lagunduta, egun baten , bitan, azoka osoan zehar…
Eta badakit aurten ere, albiste triste batek puntu iluna ipini badu ere, euskaldunok erakutsi dugula gurea maite dugula, gure editore eta idazleen jarraitzaile sutsuak garela, bakoitzak ahal izan duen mailan egin duela bere ekarpena, eta nahiz eta batzuek ez dituzten arauak bete, nahiz eta batzuek azokaren xarmari gaztelaniazko negozio puntua ipini dioten, besteok bertan egon gara, egunez egun, gerturatu den orori arreta egin nahian, Durangoko azoka zita garrantzitsua izaten jarrai dadin gure ekarpena egiten…
Aupa gu…!
Utzi erantzun bat