Archive for the ‘Kostaldearen hasiera haiek…’ Category

Bergarako “Maitasun SMS lehiaketa” Jardun elkartearen eskutik

2006/02/04

“Ene pentsamenduak betetzen dituzulako, zure alboan berezi sentitzen nazelako,gauero zugaz amesten dudalako, ohean ondo baino hobeto pasatzen dugulako, MAITE ZAITUT

Bergarako Jardun elkarteak aurten Maitasun Sms lehiaketa antolatu du, eta irakurri berri duzuen mezu hori da irabazlea.

Norena? Nirea!!!!!! Eider Andres Portugaletearrarena!!

Pozik egongo dira Gipuzkoarrak, Bizkaitar bat irabazle izanik.

Gustatzen al zaizue?? ba… San Balentin heltzear da, baina ez ahaztu alboan duzuen horri egunero, den eguna delarik ere horrelako mezuak bidaltzen eta zenbat maite duzuen gogoratzen.

Amona galdu dut

2005/12/02

Duela ordubete auzoko amona bat ikusi dut bere bilobak eskolara eramaten. Bidearen erdian geratu dira eta amonak bilobei (bi ziren) euro bana eman die. Eta nire amonataz oroitu naiz.

Nik ez nuen amonak eskolara eramateko zorterik eduki. Anaiekin joaten nintzen beti baina jakin nuen egoerari alde ona bilatzen: baserrira amona bisitatzera joatean maitasun eta goxotasun berezi batekin hartzen gintuen. Baina hori txikiak ginenean zen.

Orain bisitan joaten natzaionean pozten da baina bere ilusioa irripar xume batetara mugatzen da. Garai batean zituen ilusioak galdu dituela pentsatzen dut maiz. Eta ilusio horiekin batera sentiberatasuna. Nahi duena esaten du gainerakoei min egin dakiokela pentsatu gabe. Urteek, bizitzak eta bakardade sentipenak amona garraztu didatelakoan nago. Eta ezer ez da lehengoa.

Badakit dena adin, garai eta distantziaren ondorio dela baina jada nik ez dut beragan garai batean ikusten nuen izaki maitakor eta xamur hura (gehientsuenok gure amonagan ikusten dugun hori) ikusten. Berak ere nigan garai bateko haur bizi hura ikusten ez duen bezala. Eta ez dugu elkarrekin egoten asmatu. Elkarrekin hitz egiten, nahi bezala komunikatzen. Ez dugu, ez, urteetan zehar elkarrekin bizitzen asmatu.

Gaur ikusi ditudan haur horiek jakingo balute hain txikiak izanik ere nolako inbidia diedan…

Pirateria dela eta zigortu duten lehen euskalduna

2005/11/19

Aste honetan egunkarian irakurri ahal izan dudanez Euskal Herrian ere epaitu eta zigortu dute pertsona bat internet bidez musika jaisteagatik. Pertsona hau lapurtarra da eta ez da txantxa ordaindu beharrekoa: 750 euro isunagatik, 700 euro sortutako kalteengatik eta 500 euro epaiketaren kostuengatik.

Pertsona honek, beste askok bezala, internet bidez fitxategiak jaisten zituen baina Kazaaren bidez egiten zuenez bere ekintza sinple hori delitu bilakatu da. Kontua da programa hori erabiliz jaitsi izan ez balitu datuak agian ez litzatekeela delitu izango baina programak fitxategiak partekatzea ahalbidetzen duenez jada ezin lezake esan bere kontsumorako soilik direnik. Hor omen dago hainbeste diru kostatuko zaion delitua!!!

Honen aurrean erantzuna garbia da: eta zer aritu behar dugu disko bat nahi dugun bakoitzean 16 euro edo gehiago ordaintzen? Gutxienez diru hori musikarientzat balitz…

Agurrik ez…

2005/11/06

Urtebete bete da gure artetik alde egin zenuela.Urtebete zure ametsak betetzeko aukera amaitu zitzaizunetik, baina, gaur, gu, zure lagun garenek, eta izan garenek zu gogoratu nahi izan zaitugu.

Haritz ederra daukagu jarrita Seranteseko gainan, kostako zaio hastea, baina indartsu hasiko da denborarekin, zuk emango dizkiozu indarrak zauden horretatik.

Urtebete, eta beste asko ere, une latzak pasa genituen zure egoeraren inguruko berriak jaso genituenean iazko urtean, une latzak ospitale hartan bizitza eta heriotzaren arteko bide horretan egon zinen bitartean, baina ziur zauden horretan ere jakingo duzula zure ametsei, zure proiektu eta ideie bide ematen .

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, eta beraz, zure ereduari eutsiz ekingo dugu aurrera guk ere.

Musu bat Haritz!

Gure bizitzak aurrera jarraitzen duelako…

2005/10/31

Badakigu , (nola ez !) Asturiaseko printzeek alaba bat izan dutela, badakigu bere izena, badakigu zenbat pisatu eta neurtu duen… ez esan ezetz, badakigu, eta nahiz eta gure interesekoa izan ez, hainbestetan esan digute, kate guztietan, ordu guztietan, derrigorrez badakigula.

Baina gaur gauza gehiago gertatu dira, eta horiek ere jakin jakingo ditugu agian, baina ez medioetan izan duten eraginagatik presisamente.

Gaur urriko azken astelehena da, beraz, Gernikan jai.Gaur “Halloween” delakoa da, hildakoen gaua, kalabazen gaua, edo amerikarrek exportatutako jaia hobe esan. Gaur preso batek bere buruaz beste egin du kartzelan, eta batzuen ustez hori heriotz bat gehiago bakarrik baldin bada ere, hori erahilketa bat da, biktima bat gehiago bizi dugun egoera politiko honetan. Gaur Mendilibarrek agur esan dio txurigorriei, gaur Clemente mirari bat egitera dator athletikera.

Gaur… zer gehiago pasatzen da gaur?? Zubia da gaur , astelehen berezia, goiz esnatu beharrik gabeko astelehena… gaur … nik etxean egon beharko dut, gaixorik nago, eta beraz…

Egun bat gehiago da gaur, atzokoaren ondorengoa eta biharkoa baino lehen dagoena.

EIDER

Euskarazko herri aldizkariak direla eta ez direla

2005/10/24

Azken asteotan klasean herri aldizkarien inguruan aritu gara, aste honetako praktikak ere horren inguruan dihardu, eta benetan oso interesgarria dela esan beharrean gaude, finean betiko komunikabide handietatik harago dauden hedabide interesgarriak dira.

Nolabaiteko pena ere sortu izan dit niri azken gai honek, finean , eta herri aldizkari horien banaketari erreparatuz, eskualde batzutan dagoen indarra beste batzuetan dagoen presentzia eza da. Gure kasua nahikoa adierazgarri delarik.

Ni Portugaletekoa naiz askok dakizuenez, eta Nerbioi ibaiaren ezker ibar honetan euskararen presentzia ia ez da exisititzen.

Egia da gero eta eghiago ekoletan D ereduaren nagustitasuna ematen ari dela emen ere , egia da etorkizuna euskaraz izan daitekeela horrela jarraituz gero, baina , orain??

Orain gutxi kultur elkarte berri bat sortu da herrian , “Harribola” , euskaltzale batzuek Kafe antzoki bat egiteko nahiak bultzatuta bildu eta lanean dihardute. Badaude ere dantza taldeen inguruko elkarte kulturalak eta antzekoak, baina gurean ez da existitzen herri aldizkaririk, ez eta antzeko bat sortzeko proiekturik batere.

Barakaldon existitzen da, gure errealitate parekoa bizi duten herrian, Sasiburu elkartearen eskutik sortua, baina jakin nahi nuke (eta enteratzen saiatzen nabil) benetan zenbat udal laguntza daukaten , gure udalek ez dute euskararen nagusitasunik bilatzen, ez behintzat beren helburu politikoen hobetzerako ez bada…