Archive for the ‘TB, Irratia, Zinea, Antzerkia…’ Category

Lotsagarria…

2010/03/27

Atzo gauean, irteteko gogo gehiegirik enuela eta, etxean geratzea erabaki nuen.

Gauza handirik enuen egiteko, eta afaria egin bitartean telebista ipini nuen. Cuatro kateak ematen duen “Hermano Mayor” saioa ipini nuen hainbat alditan zapping egin ostean, eta … benetan… lotsa sentiarazi zidan bertan agertu zen neskatilak.

Lara izeneko neska galiziarra zen atzoko saioko protagonista. 19 urteko neskatilak amari eta aiton-amonei egiten zizkienak ikustean amorrua, lotsa, eta nolabaiteko haserrea, dena nahastuta igarotzen ziren nire gorputzetik.

Amak ilea ondo ipini eta neskari ez zaiola gustatzen, eta era normal batean esan beharrean, kolpeka adierazi zion amari.

Aitona berarekin berba egitera joan eta berari ere kolpeka.

Neskatila horrek arazo larria duela ezin ukatu, baina… Cuatro kateak ere… egia da saioaren helburua neska horren jarrera aldaraztea dela, anaiaren papera egiten duen horrek ikusiarazten diola egiten duen hori ez dela zuzena, baina… nire usteaz neska horri erakutsi behar zaiona ez da ama edo aiton amonak txarto tratazen dituela, baizik eta burutik ez dagoela sano, eta arazo bat daukala barrenean konpondu beharrekoa.

Behin baino gehiagotan esan zion amari ordubete eskaseko iraupena izan zuen saioan hemendik denbora gutxira hilda egongo dela ama, berak akabatuko duela ere ulertarazi zuen… nola da posible horrelako jarrera duen neska batek segundu bat bera ere izatea telebistan? ze motako e

redua da neska hori?

Bideoa ikusteko linka jarri dizuet artikulu honetan , benetan, denbora baldin badaukazue aprobetxatu ikusteko, eta ea barregura, negargura edo zer sortzen dizuen.

Saioa ikusteko egin klik hemen

Asteburu musikatua

2006/08/28

Aste nagusia amaitu berri den honetan, pena apur bat sortzen dit pentsatzeak Bilbora juergan ez naizela joan, oraindik herriko jaiek sortutako ajea eta poltsikoan sortutako zuloa nituen baretzeko.

Asteburu honetan Bilbon egon naiz, eta esaten nizuen bezala ez naiz juergan egon, beste zeozertan egon naiz, eta benetan gozatu dut bizitako asteburua.

Antzerkian egon naiz, baina ez antzerki saio edonolakoak ikusten, baizik eta musikalak ikusten, bat beharrean bi, larunbatean eta igandean.

Larunbatean Euskaldunan genuen zita.19:30etako saiorako 2 sarrera genituen "Fama" musikala ikusteko.

Heldu ginen, goiz, ez genuen arazorik nahi, Bilbotik buelta bat eman eta auditoriumean sartu ginen, gure lekua zela uste genuen horretan eseri eta saioaren hasieraren zain geundela lekuz aldatu behar izan genuen, gaizki eseri ginen eta.

Tira, hasi zen saioa, hasi ziren dantzari eta kantariak agertzen eta "Fama" pelikulan ematen den historiari eutsiz egin zituzten egin beharrekoak han geundenen gozamenerako.

Igandean ere, 19:30etan genuen zita, Euskaldunan beharrean Arriaga antzokian oraingoan.

Arratsalde partean joan ginen Bilbora, txosnetatik buelta bat eman eta MariJaia urbiletik ikusteko aukera ere izan genuen.

Arenaletik Arriagarantza joan eta han ikusi genituen gauean Mari Jaiaren agurra egiteaz arduratuta zeuden dantzari eta musikariak beren agerraldiari azken ukituak ematen, igandea, jaien azken eguna bazen ere, giro aparta zegoen Bilbon.

19:15ak aldera sartu ginen antzokira "Cabaret" musikal izugarria ikusten, oso leku onak genituen eta berehala eseri ginen saioa noiz hasiko zain.

Hasi zen, hasi eta tartera be heldu ginen, saioaren nagusitasunak txundituta gintuen. KOmunera joan eta txunditu sentimendu hori ia jausi zitzaigun han zegoen ilara ikusitakoan.

Tira… 15 minututan berriz ere martxan jarri ziren "Cabaret"eko dantzariak.

1931. urtean kokatzen den obra honetan ez da detailerik falta, Nazien agerpena, politikaren nagusigoa, dantzarien ikustu kutrea eta dantza lekuen puntu iluna, guztia dantzarien mugimendu eta kantarien ahotsekin.

Ikusten duzuenez, zein baino zein hobea, ez dakit bien artean zein gomendatuko nizuekeen, egia esan desberdinak dira eta biak ala biak oso obra onak.

“Buenas noches, y buena suerte”

2006/03/20

50.hamarkadako komunismoaren pertsekuzioaz dihardu pelikulak.

“Caza de brujas” delakoa sarri askotan entzundako terminoa izanda ere, hitz horien benetako esanahia behar bezala ulertzea eta kokatzea ez da erreza izaten.

Kazetarion jarduna faktore ugarik baldintzatzen dute, eta gaur bezala baita 50.hamarkadan, telebistaren hasiera zen horretan ere.

Komunismoa Macharty sentariak oso kritikatua zen garai hartan, eta zigor gogorrez debekatua, egoera horretan,kazetari gisa, zer egin? Boterearen alde jarri printzipioen gainetik, lana, egoera soziala… mantentzeko, ala kazetari gisa aritu eta egia herriari erakutsi?

CBSko kazetariek, Murrow albiste aurkezlea buru, eta bere lan taldean komunismo arrastoak izan zezaketenak alderatuta arriskuak ekidin nahian, gertatzen ari zen guzti horren aurka egiteko erabakia hartu zuten.

Egoera gogorra zen, bazterketa egitea ere derrigor ikusi zuten kazetari taldearen barruan bertan, senide bat komunista izatea, edo ezagun bat nolabait “ gorri”tzat hartzea arazo izan zitekeen edonorentzat.

Argi esaten dute pelikulan nola hedabideak , telebista , medioak orokorrean negozioa ziren, entretenigarri hutsa.

Aipagarri da ere , nola 50.hamarkadako gizartearen islada argia den, kazetari guztiak, saioaren langile eta arduradun guztiak gizonezkoak diren, emakume bakan batzuk agertzen dira, idazkari lanak egiten, kantuan…

Pelikularen gaira itzulita, 50.hamarkadako beldur garai hartan, non edozein edozergatik komunistatzat har zitekeen, errepresioa nagusi zen garaian, aipatutako saioaren aurkezlea ere komunistatzat joko dute, horrek are indar gehiagoz saioarekin aurrera jarraitzea suposatuko duelarik. Momentu horretan , gizartea ere egoeraren aurka agertzen da, telebista entretenigarri hutsa izatetik garaiko egoera soziopolitikoaren adierazle izatera ere pasatzen da, jendearengan eragin izatera.

Kazetarien, CBSko lan taldearen indarrak eta iraunkortasunak azkenean bere helburuak lortzea dakar, Mcarthy senataria senatuaren aurrean aurkeztu behar izan zen, bere gezur eta boterearen gehiegizko erabilerak agertu eta senatariak bere postua galdu zuen.

Agian ez zen izango kazetarien helburua lan egiten jartzean, baina gutxika datuak biltzen joan zirela, beren buruak ere guda zikin horren barruan ikusi zituztela, ezin besterik gabe eten, beren lanaren sinuari eutsi eta egia jendeari erakustea erabaki zuten.

Gaur ere, justiziak defendatzen al ditu kazetariak? Gaur gu geu, kazetari garenean honen gisako kasu bat aztertzen ipiniko bagina, lortuko genuke senatari edo bestelako botereduna akusatuen bankuan ezartzea, ala… agian adierazpen askatasunaren aroan gauden honetan, gu geu, kazetariak izango ginateke epaituak?

Ez dugu gure oroimenean oso atzera egin behar gure lurraldean bertan hedabideek pairatu dituztenak gure gogora ekartzeko.

Besterik gabe, gabon, eta zorte on, Murrow jaunak agurtzeko erabilitako hitz multzo berdinarekin emango diet nik amaiera nire lerroei.

2005.eko Iparragirre Sarien irabazleak jada ezagun

2006/02/04

“Wazemank” eta “Pásalo” telebistan, “Hiru Erregeen Mahaia”, Boulevard Abierto”, Eusko Ikaskuntza” eta egaztea.com irratian eta Eguraldia Interneten, 2005eko EiTBko Iparragirre Sariak.

Saio eta eduki horiekin batera, hiru sari berezi ere banatu ditu Euskal Irrati Telebistak. Horietako bat Julio Ibarra iazko azarora arte gaueko “Teleberri” albisteagiaren aurkezleak jasoko du. Beste bi Iparragirre Sariek Iparraldeko bi lagunen lana gailendu dute: Jean Haritchelar Euskaltzainburu ohiaren jarduna eta Libe Goñi Iparraldeko Ikastoletako lehen andereñoaren ibilbidea.

Sari banaketa datorren ostegunean, otsailaren 9an, egingo da Miarritzeko Kasinoan arratsaldeko 20:00etan hasita, Franck Dolossor eta Vanessa Sanchez gidari direla.

Sariak banatzen, berriz, Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiarekin batera, besteak beste, Aitor Arandia EiTBk Iparralden duen ordezkaria, Radio Euskadiko Pulpoak, Mikel Erramuzpe Euskal Kultur Erakundeko presidentea, Sustrai Colina bertsolaria, Niko Etxart eta Pantxoa eta Peio kantariak eta Jose Maria Muñoa Eusko Jaurlaritzako Kanpo harremanetarako Lehendakariaren ordezkaria arituko dira.

Zertan dabiltza Goenkalen?

2006/01/24

Atzo gauean Goenkale ikusten aritu nintzen eta benetan harrituta utzi ninduen. Aspalditik iruditzen zait ez dakitela telesailarekin (telenobelarekin hobeto esanda) nola jarraitu baina aurtengoa gehiegizkoa iruditzen zait. Baina ez dut telenobelaren edukiaz hitz egin nahi.

Kontua da aurreko asteren batean Arraldeko Ertzaintzaren komisaldegian atxilotu batek bere burua zauritu zuela gero poliziak izan zirela salatuz. Atzoko atalaren zati handi bat igaro zuten Ertzainek, eta batez ere Ertzainburuak, ez zutela horrekin zerikusirik izan adierazten. Horren inguruko elkarrizketa ugari izan ziren, bai bi Ertzainen artean baita Ertzain eta kaleko jendearen artean ere.

Egia esan falta izan zitzaien gauza bakarra honako izan zen: Ertzainburua eta bere kide bat hitz egiten ari ziren unean komisaldegiaren eskenatokia atzean utzi eta ikusleengana zuzentzea “jaun-andreok, guk ez diogu atxilotu horri ezer egin, ze Ertzaintzak ez du torturatzen” esanez.

Argi daukat horrekin emaitza batzuk espero dituztela. Denok dakigu badela jendea tortura salaketak sinisten ez dituena eta haiek hemendik aurrera beste arrazoi bat dute itsukeria horrekin jarraitu ahal izateko. Hedabideren batean tortura kasuren baten salaketa ikustean batek baino gehiagok pentsatuko du “bai noski Goenkalen bezala, atxilotuak bere burua zauritu eta gero Ertzainei bota errua”.

Ez dakit guzti honek benetan uste dudan eragina izango duen baina neu izango nintzateke horrek ondoriorik ez dakarrela ikustean poztuko nintzatekeen lehena.

Amaitzeko esan Euskal Herrian zein Espainian torturatzen dela. Bai Guardia Zibilek eta baita Ertzainek ere , Goenkalen beste mezuren bat zabaltzen saiatzen badira ere.

Azken horren adibide Torturaren Aurkako Taldeak 

biltzen dituen salaketak.

TVE, Mende erdiko ibilbide baten kronika

2006/01/22

1956.urteko urrian jaio zen Espainiako telebista publikoa,urtebetetzea ospatzeko, eta urteotan telebistak eman duena gazteoi ezagutarazteko erreportai laburrak egiten ari da TVE igande arratsaldeetan.

Aiton amonei galdetuta, errez ikusiko dugu beren garaietan ez zegoela apenas telebistarik etxeetan, eta urteekin ugaritzen joan abziren ere, 1965.urte arte kate bakarra zeukaten ikusteko, TV1 zuri beltzean.

1965.urtean UHF izendatzen zuten bigarren katea jaio zen, honen bidez entzun zen lehenekoz euskara telebistan, pilota partidu baten narrazioa izan zen, eta euskaraz eta gaztelaniaz erdi bana kontatu zieten ikusleei.

1975.urtean egin zuten euskaraz emititutako lehen saioa, baina frankismoak zirauen oraindik, eta Iriondok esan duenez, zentsurarekin arazo ugari izan zituzten garai hartan.

Gaur egun audientziek agintzen dute telebista kateetan, TVE1ek ere ebraz, eta nahiko makal dabil katea azkenaldian.

Iazko datuei erreparatuz, %19.6ko batez besteko ikuslego kpurua izan zuen, historiako bere emaitzarik txarrena adituen ustez.

Informazio iturria: berria

Nazioarteko irrati eta telebista jardunaldiak Bilbon ostirala bitartean

2006/01/11

Bagenekien gaur hasi behar zutela Bilbon nazioarteko prentsa jardunaldiek, Gorka Palazio gure irakasleak nahiko aldiz gogoratu digu, eta gaut telebistan entzun dut jadanik erdi ahaztuta nuen berri hau.

Bidebarrietako liburutegian izaten ari dira jardunaldiok, eta hainbat eta hainbat prentsa munduko aditu bilduko dira bertan gaur hasi eta ostirala arte luzatuko diren jardunaldietan.

Telebistan hizketan ikusi dugu gurekin ikasturtea hasi zuen Ainhoa Fernandez de Arroyabide, pasiloetatik maiz ikusten dugun Agirreazaldegi andereinoa,etab…

Pena da, eta nahiz eta gure irakasleak sinestu ez pena da joan ezin izana, baina garai txarra da, oso txarra da ikasleontzat. azterketak ate joka ditugu eta aste honetan entregatu behar ditugun lanek, aurkezpenek, praktikek… ez digute ezertarako denborarik uzten.

Zoaztenei, ongi aditu eta kontatuko diguzue bueltan , nik iaz euskal kazeatritzaren I. kongresua adi adi entzun nuen eta hausnartzeko hainbat eta hainbat gai sortzen dira normalean horrelakoetan.

ENTZUN ETA IKUS”

Irrati eta Telebistaren joera berriak azaltzeko Nazioarteko Jardunaldiak hartuko ditu Bilbok

2006/01/11

Ostiralera bitartean Bizkaiko hiriburuan komunikabide horietako profesionalek, adituek eta ikertzaileek telebistan eta irratian ematen ari diren aldaketak aztertuko dituzte. Jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu ditu.

Asteazkenetik ostiralera bitartean Bilbok EHUk antolatutako Nazioarteko Jardunaldiak hartuko ditu; “Entzun eta Ikus” izeneko jardunaldi horietan Irratiaren eta Telebistaren joera berriak ulertarazten saiatuko dira. Horretarako, komunikabide horietako profesionalek, adituek eta ikertzaileek euren txostenak aurkeztuko dituzte.

Gaurko hitzorduan, besteak beste, Jose Ramon Diez Radio Vitoriako zuzendaria izan da; ostegunean Lontzo Sainz eitb24.com web guneko editorea izango da eta hilaren 13an, ostirala, bestalde, Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusia.

“Entzun eta Ikus” izeneko jardunaldien bidez, euren web gunean diotenez, irratian eta telebistan gertatzen ari diren aldaketei erantzuteko gakoak ematen saiatuko dira, izan ere, komunikabide multimedia horiek bizi duten hedapenak salto teknologiko handia dakar eta aldi berean, mass-medien ikuskera desberdina dakarte.

Albiste osoa, eitb24.com orrialdean

Euskalerria Irratiaren helegitea onartu, eta Nafarroako Gobernuaren lizentzia banaketa baliogabetu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

2005/12/30

Euskalerria Irratiaren helegitea onartu, eta Nafarroako Gobernuaren lizentzia banaketa baliogabetu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du Nafarroako Gobernuak 1998an egindako irrati lizentzien banaketa, Euskalerria Irratiaren helegitea onartuz. Foru Gobernuak ez du erabakiaren aurkako helegiterik aurkezterik. Esleipen hartan, Nafarroako Unibertsitate pribatuak eta NET 21 enpresak jaso zuten emititzeko baimena.

Albistea Diario de Navarra egunkariaren bitartez ezagutu da, aldeek oraindik ez baitute ebazpenaren jakinarazpen ofizialik jaso. Kazeta horrek argitaratutakoaren arabera, epaileek uste dute banaketa prozesuan Angel Sanz Barea idazkari nagusiak eta Jose Ignacio Palacios kontseilariak jokatu zutela modu irregularrean eta egindakoa justifikatu gabe.

Hori guztia horrela, epaileek baliorik gabe utzi dute haiek egindako lana, esleipenaren azken fasea hain zuzen ere. Edonola ere, Euskalerria Irratiak eskatu bezala, indarrean segitzen du banaketaren lehen faseak, epaimahai kolegiatuak egindako proiektuen balorazioak. Haren arabera, Euskalerria Irratia hautagaien artean onena da.

Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujanda baikor azaldu da, epaia oraindik irakurtzerik eta aztertzerik izan ez badu ere. “Auzia irabazi dugu eta Nafarroako Gobernua garaitzea ez da erraza izaten”, adierazi du. Bujandaren aburuz, “pazientziatik exijentziara igarotzeko ordua da: min handia eman digute, eta bada garaia min horren ordaina eskatzeko”.

www.matraka.info-tik hartua.