Posts Tagged ‘outfit’

Zaletasuna ogibide… Blog baten indarra

2013/02/24

Aspaldiko partez (oso oso aspaldiko partez…) hemen naiz berriz ere… lerro xume batzuk idazten. Barrenak askatzeko baliagarri izaten zitzaidan blog hau, gaurkoan enaiz aldarrikapenetan sartuko, ez daukat gai gatazkatsurik jorratzeko inar gehiegirik, igandea da, eta ingurua dagoen bezala egonda, hasiko banintz enuke inoiz amaituko: Barcenas, krisia, langabezia, eguraldia, Errege-Erregina eta hauen senide lapurrak… kritikatzen hasi eta barrenak bai askatuko nituzkeela, baina eztakit enukeen 3 egun idazten Egon beharko…

Gaurkoan “moda” eta antzekoei lotutakoez idazteko asmotan jarri naiz ordenagailu aurrean. Azkenaldian liluratuta nago heme neta hango neskek sarean dituzten blogekin. Gogoan dut guk Blog hau hasi genuenean ez genekiela apenas blog bat zer zen, euskaraz idatzitako blogak eskuekin kontatu zitezkeela, eta gaur egun interneten dauden blogen itxura gutxi zutela garai hartakoek.

Esaten nizuenez, azkenaldian loluratuta naukate beren itxura, bizitza, bizipenak… interneten eskegitzen dituzten han hemengo neskatilek.

Bada neska euskaldun bat, Ana, Lekeitiokoa ustet, www.elrincondeanatxu.com da bere txokoa eta bertan idazten ditu bere bizipen, istorio eta batez ere modari lotutakoak. Ikaragarri gustatzen zaio moda, hamaika denda ezagutzen ditu, bai fisikoak baita on-line eta “moda askatasunaren” jarraitzaile sutsua da, bakoitza bere gorputzarekin pozik Egon behar dela aldarrikatzen du eta ez du inolako lotsa ez antzekorik bere “outfit” edo eguneko jantziak interneten publikatzeko.

Bere bloga egia esan eztakit zelan ezagutu nuen, baina bere blogetik hasi eta hainbat izan dira bidean topatutakoak.

www.delunaresynarajas.com, Valentzian bizi den Cadizeko neska bat da Teresa. Ume bat Auki berri du, eta bere blogaren oihartzuna hain izan da handia, ABC egunkariak bere haurdunaldiaren jarraipena egiteko bloga sortzea eskaini ziola.
Teresa ere moda jarraitzaile amorratua da, eta moda kontuekin batera, etxeak ere erskusten ditu bere blogean, asteazkenak arkitektura egun ditu.

Hauekin batera, Ari Bradshaw, bai, telesaileko aktoresaren abizen berarekin, bere lehengusina omen… neska gaztea, kazetaria eta moda zalea. Bere bloga erabat ezberdina da, bere sarrera guztiek umore puntua dute, argazki guztiek, gai guztiek ematen diote barre egiteko aukera, eta benetan gauza txikienetatik abiatuta idatzi eta barre egiteko gai da. Bere blogean edozer topa daiteke, janaria lanera eramateko “Tupper” menuak, edota auto berri baten inguruko iruzkina… edozer… http://www.aribradshaw.com/

Hamaika gehiago daude, macarenagea, atrendylife, con2tacones… bakoitzak sarrera bana egiteko tartea emango lidake, zin dagizuet, agian datozen egunotan erakustiko dizkizuet, banan banan, ea zuei zer iruditzen zaizkizuen…

Aldizkarietan ere agertu izan dira neska hauek, bere zaletasuna ogibide ere bihurtu dute beste batzuek… opariak jasotzen dituzte, jai polit eta dotoreetara gonbidatu izan dituzte zenbaitetan… sare sozialen garrantzia ukaezina da, ez duzue uste?

Musuak!!