Koloretako txutxumutxuak

2010/11/02

Pasa da denbora blog honi hasiera eman genionetik (bai, eman genionetik, Kostaldea enuen nik bakarrik hasi, Kostaldea Kazeatritza ikasten ari ginela jaio zen, oraindik blog bat zer zen, hauen erabilera eta Gorka Palacios irakasleak esan izanagatik bakarrik ezagutzen genuenean).

Pasa da denbora, eta egia da gauza asko eta asko aldatu direla… bloga bera… bitacoras.com zerbitzarian eskegita jaio zen, hiru egile izatetik, ni neu bakarrik kudeatzaile izatera pasa nintzen…

Euskal blogosfera ere handitu da, eta blog eta bestelako sare sozialak ez dira irakasle baten ideia txoro bat, negozioak egiteko bide berri bat dira, harremanak ulertzeko modu berria ere badira, zalantzarik gabe!

Bere momentuan maiz idazten nuen nire bitacora honetan, nire gogoeta pertsonalen arbela publiko honetan, azkenaldian, oso gutxi dira idazteko gogoz nabilen egunak, idazteko denboraz…

Blogen inguruko interesa, ordea, bizirik dago nire barrenean, beti izan naiz apur bat txutxumutxu zalea, eta blogek puntu hori ere badute, beste batzuek esan dutenaren, esaten dutenaren inguruan txutxumutxuan aritzeko aukera ematen du blog batek, ordenagailu aurrean, inori ezer esan gabe, honek edo harek idazten duena irakurtzen eta bakoitzak bere iritzia sortzen…

Sustatutik Iker Merodioren blogera egin dut salto gaur, EITBko langileei ireki nahi dieten espedientea dela eta, biek eskegi dute beren hormetan… pena ez naizela gehiegi harritu irakurri dudanean, egia esan.

2005.urtea oso urrun geratzen da…oroitzapenak, ordea, benetan politak ditut… Gaur, lan berri batean hais naizen egun honetan, etorkizunak gutxika beste kolore bat duela dirudien honetan, itzuliko nintzateke garai hartara…

Hurrengo geltokia: Polonia

2010/05/31

 Bagoaz oporretan!!!

Heldu da uda (edo helduko da laster) eta udarekin batera oporretan alde egiteko unea ere iritsi da!!

Polonian 8 egun igaroko ditugu… bueltan eukiko duzue ezagutzera goazen lurraldearen berri…

This slideshow requires JavaScript.

Moda kontuak…

2010/04/17

Azkenaldian modan daude bere eskuak erabilita, gustu apur batekin, hainbat  bitxikeri egin eta interneten salgai jartzen dituzten neska-mutilen guneak.

Ondoren dekozuen esteka hau horren adibideetako bat da, baina badira beste hainbat eta hainbat ere… erakutsiko dikizuet hurrengo egunetan…

http://piniblu.blogspot.com/2010/04/sorteo.html

Diseinatzaile berri hauen lanen harira, azken egunotan blog ezberdinetan egiten dituzten zozketen berri ere izan dut, finean, egiten dituzten horiek erakusteko modurik onena da jendeari helaraztea, eta zozketak ez dira bide txarra izaten jendea erakartzeko.

 Troy Handmade

Horra Horra!

Caceres aldetik, Mi  Taller Manual

eta beste bat…: MyamNyX

http://www.madforfashionblog.com/

This slideshow requires JavaScript.

Lotsagarria…

2010/03/27

Atzo gauean, irteteko gogo gehiegirik enuela eta, etxean geratzea erabaki nuen.

Gauza handirik enuen egiteko, eta afaria egin bitartean telebista ipini nuen. Cuatro kateak ematen duen “Hermano Mayor” saioa ipini nuen hainbat alditan zapping egin ostean, eta … benetan… lotsa sentiarazi zidan bertan agertu zen neskatilak.

Lara izeneko neska galiziarra zen atzoko saioko protagonista. 19 urteko neskatilak amari eta aiton-amonei egiten zizkienak ikustean amorrua, lotsa, eta nolabaiteko haserrea, dena nahastuta igarotzen ziren nire gorputzetik.

Amak ilea ondo ipini eta neskari ez zaiola gustatzen, eta era normal batean esan beharrean, kolpeka adierazi zion amari.

Aitona berarekin berba egitera joan eta berari ere kolpeka.

Neskatila horrek arazo larria duela ezin ukatu, baina… Cuatro kateak ere… egia da saioaren helburua neska horren jarrera aldaraztea dela, anaiaren papera egiten duen horrek ikusiarazten diola egiten duen hori ez dela zuzena, baina… nire usteaz neska horri erakutsi behar zaiona ez da ama edo aiton amonak txarto tratazen dituela, baizik eta burutik ez dagoela sano, eta arazo bat daukala barrenean konpondu beharrekoa.

Behin baino gehiagotan esan zion amari ordubete eskaseko iraupena izan zuen saioan hemendik denbora gutxira hilda egongo dela ama, berak akabatuko duela ere ulertarazi zuen… nola da posible horrelako jarrera duen neska batek segundu bat bera ere izatea telebistan? ze motako e

redua da neska hori?

Bideoa ikusteko linka jarri dizuet artikulu honetan , benetan, denbora baldin badaukazue aprobetxatu ikusteko, eta ea barregura, negargura edo zer sortzen dizuen.

Saioa ikusteko egin klik hemen

eta nagusitan, zer?

2010/03/01
Txikia zarenean maiz egiten dizuten galdera da… “nagusitan zer izango zara?”
Nik ondo gogoratzen dut txiki-txikia nintzela hasi nintzela esaten idazle izango nintzela nagusia nintzenean eta hala segitu nuela hainbat urtez. Agian hori izango da blog hau existitzearen arrazoietako bat… idazle izan ez, eta behintzat nire hitzak non plazaratu izateko aukera ematen dit blog honek.
Aspaldian nahiko ahaztuta izan dut, beraz, idazlea, sasi-idazle bilakatu dela esan dezaket.
Aurreko egunean, lehengusina txikia, auzoko neskatila gaztea eta beste pare batekin nengoela nagusitan zer izango ziren galdezka ibili ginen… bata andereñoa… hori ere oso tipikoa zen, beti egon da ikasgela guztietan andereñoa nolabait idolo gisa izan duen batenbat, nagusitan haren antzera ibili nahi dena. besteak ez dakiela, medikua ezetz, erizaina eta antzekoak be deskartuatuta, odolarekin zerikusia izan dezakeen oro alde batera…
Mahaian zirenetatik bat ere ez da hamar urtetara heltzen…batek daki bizitzak zenbat buelta emango dizkien, eta non amaituko ote duten.
Haietako baten amak egindako komentarioarekin geratu nintzen. Erizaina edo irakaslea izateko ikasketak ondo daudela, erizaintza eta magisteritza ikasitako guztiak lanean daudela eta ez dituztela soldata txarrak.
Eta han ni, ixilik, entzuten… eta hala nola, bapatean esan zidan kazetaritza ikasketak egitera ez lukeela animatuko bere alaba, ni ikustea besterik ez dagoela… Egia da oso modu onean eta konfidantza ikaragarriarekin esan zidala, baina… egia da ere zer pentsatu euki dudala egun hauetan.
Idazle izango nintzela eta kazetaritza ez dago oso urrun. Kazetaritza ikasten oso ondo pasatu dut, asko ikasi dut, eta lagun on onak egin ditut , horraino ez daukat damutzeko arrazoirik.
Lanari dagokionean… lana dagoen ala ez dagoen…egon egongo da, agian ez baldintzarik onenentan, edo agian ez nik nahi edo amestu ditudan baldintzetan, baina ezagutzen ditut lanean dabiltzan kazetari ugari, eta batzuk poz-pozik daude, beraz, agian niretzako nahi ez nuen  horrek beste bati bizitza ematen dio, batek daki!
Itzuliko nintzateke Radio Euskadira, nahiz eta asteburuetan lan egin behar izan, eta jarraituko nuke Matrakarako elkarrizketak egiten (baldin eta existituko balitz), eta agian beste uda bat emango nuke prentsarekin harremanak egiten, (nahiz ez zen nire bizitzako udarik onena izan). Baina… beste bide bati ekin nion unibertsitatea amaitutakoan, eta irakasle izatea ere gustatzen zait, eta finean, badu irakaskuntzak kazetaritzarekin ere erlazioa,ezta?
 Kazetariak komunikazioa du helburu, mezuak edo albisteak zabaltzea, jendeari agian hedabiderik egin ezean ezagutuko ez lituzkeen datu eta berriak helaraztea.
Eta… irakaskuntzak ere, ez al du antzeko helburua?aurrean dituzun horiekin komunikazio ezinhobea izatea da klase on bat ematearen gakoa, eta horretarako, derrigor, eman behar duzun hori ezagutzeaz gain, ezinbestekoa deritzot nik komunikatzaile ona izateari, hizkuntza aldetik, keinu aldetik, tonu aldetik, baliabide aldetik… eta agian momentu honetan ez ditut irudikatzen dudan komunikatzaile ezinhobe horrek behar dituen baldintza guztiak izango, baina egon naiz klase baten aurrean, egon naiz, 13, 14, 15 urteko ikasleen aurrean, eta saiatu naiz ahalik eta modurik onenean komunikatzen, mezuak helarazten eta laguntzen.
Noski! lan guztiek dute beren alde on eta alde txarra, eta mikrofono baten aurrean jartzea bezain gatza da nerabe talde baten aurrean jartzea. Zailagoa dela esatera ere ausartuko nintzateke, nerabeak ez dira tontoak,e ta badakite zein den irakaslearen puntu ahula, are gehiago, irakasle gazte bat begi aurrean ipintzen zaienean, baina…gauzak apurka apurka ikasten dira, eta  bigarren hezkuntzan klaseak ematen jarraitzeko aukera badut, ziur nago ikasteko aukera izango dudala.
Hala ere, nire lehengusinak eta auzokoak ez dituzte hamar urte eta bizitzak hainbat buelta emango dizkie hemendik eta unibertsitatera joan behar duten arte, baina ni ere oraindik bueltaka nabil, eta agian nire bizitzako lana hedabide batean aurkituko dut, gustatzen zaidan lan batean, gogoz egiten dudan horretan… edo agian beste leku batera mugituko nau haizeak… ikusiko dugu…

Berpizkundea…

2010/01/18

Kostaldeak Bitacoras.com alde batera utzi eta hemendik aurrera hemen egingo du bizia.

Mas Vale tarde que nunca…

2009/09/22

Esan ohi da hobe dala berandu heldu ez heltzea baino, eta hori da nik gaur egin dudana, alegia, berandu baino lehen nire bitakora honi beste ekarpen (txiki) bat egin…

Aspaldi ez dut hemen idazteko tarterik izan… edo beste zenbaitetan esan dudan bezala, agian tarte kontua baino gogo kontua izan da, baina tira… gauza da aspaldi ez dudala hitzik idatzi hemendik…

Mezu hau idazten jarri aurretik dagoeneko idatzita nituenak begiratzen ibili naiz…

 Iaz garai honetan nire burua guztiz nahastuta zegoen… karrera amaituta, eitb24.com webgunean lanean, lanean gustora, edo erdi gustora, edo behintzat lanean, eta ezin kexatu1 bapatean lanik gabe, berriz ere etxean, bitartean CAP egiten, egunero, arratsaldero… hori ere… esperientzia polita ikasketei dagokienean, baina… hobetu litekeena…

CAParekin batera eta sekula lan bat aurkituko ez nuela uste nuen momentuan, hamaika ordezkapen, liburuak han eta hemen, ikasle piloa… CAPean ikasten geunden hori errealitate bihurtzen ari zen, irakasle plantak egiten nenbilen dagoeneko.

 Ikasturteak aurrera beste hainbat ordezkapen… hilabete luzez lengua, gizarte eta beste hainbat klase, tarteko Briñasera irteera bat, eta hilabete amaieran sos batzuk… ezin gehiegi kexatu!

Aurten eta uda oporretan eman ostean, berriz ere lanean, ez dut langabezian egon naizela gehiegi pentsatzeko tarterik ere izan… dagoeneko irakaslea naiz berriz ere… Abendurarte Bihotz Gaztea iakstolan egongo naiz, abendu arte tutore, irakasle, langile…

Momentuz badaukazue nire berri abendurarte, gero iksuiko dugu zer gertatzen den…

laster arte! 

Noizbehinka hau apur bat aldatzea ongi egoten dalako…

2009/08/11