Archive for the ‘General’ Category

borratu…eta borratu…

2007/09/19

bueno… nahikoa da…

bi testu idatzi ditut…eta biak borratu… ez daukat astirik ordenagailu aurrean jarraitzeko…

edukiko dituzue laster nire berri gehiago

musu

eider

Eguzki irratia frekuentziaz aldatzera behartu dute

2006/01/31

Emisora publiko baten erruz, FMko 107.00 frekuentzian entzungai izango da hemendik aurrera Iruñeko Eguzki Irratia. 23 urtez bizirik iraun dute eta ez dute atzera egiteko asmorik, azaldu dutenez.

Orain dela hilabete inguruko Espainiako irrati publiko bat beste frekuentzia batekin azaldu da Iruñerrian, eta hortaz, Nafarroako hainbat zonaldetan Eguzki irratia entzuterik ez dago.

Interneten jarraituko dute bere emisioa egiten www.eguzki.net orrialdean.

Eguzki bezalako irrati libreek erregulatzeko mota guztietako oztopoak jartzen dituzte erakundeek.

«Gogora ekarri nahi dugu oraingoa ez dela horrelako egoera baten ondorioz frekuentzia aldatzera behartzen gaituzten lehen aldia». «Gure sorreratik beti pentsatu izan dugu diala zabala dela eta bertan irrati guztiak sar gintezkeela; beste gauza arras ezberdina da errealitatea, non aniztasun ideologikoa, askatasun adierazpena edo informazio askatasuna bermatzetik urrun aurkitzen garen»

TV3 kate publikoak du publikoaren balorazio onena inkesta baten arabera.

2006/01/28

Kataluniako Ikus-Entzunezko Kontseiluak joan den azaroan egindako inkesta baten arabera, TV3 kate publikoa da katalanen gustukoena, programazio txukunena duena , hobekien informatzen duena eta politikoki inpartzialena.Azken honetan Tele5 ere aipatzen dute inkestaren erantzuleek, aipagarria da %27tik gora nahiago izan dutela inpartzialitatearen kontuari dagokionean erantzunik ez ematea.

Irratien alorrean ere galdetu du Kontseiluak, eta Catalunya Radiok jaso du katalanen baloraziorik onena. Entzuleen esanetan, hobekien informatzen duena da eta hau ere inpratzialena.Inpartzialitatearen kasuean ere irratiari dagokionean %53ak esan du ez dela gai irrati inpartzialena aipatzeko.

Komunikabideen artean iraingarriena edo ere aipatzen dute, galdetegian antza denez Kataluniaren inguruko komentario iraingarri gehien non entzuten diren galdetu zitzaien entzuleei, eta COPE irratia izan zen erntzuleen artean aipatuena, %60tik gorako emaitzekin.

ETB2, Antena3 eta Tele5-eko gaueko albistegien arteko lehia EAE-n

2006/01/15

Gaur bertan , Berria egunkariak kaleratzen ditu 21:00etako albistegietako audientzia datuak, non argi azaltzen den lehia handia dagoela ETB2, Antena3 eta Tele5 kateen artean astegunetan.

Orain dela gutxi arte, hiru albistegi zebiltzan lehian, ETB2, Antena3 eta TVE1, urritik aurrera ordea, Cuatro telebista berriak Iñaki Gabilondok zuzentzen duen albistegia sartu du ordu berean, eta Tele5 kateak 20:30etan eskaini ohi zuen albiste saioa ere 21:00etara pasa du.

Abenduko datuei erreparatuta, eta kontutan hartuta esan bezala hiru albiste saio izatetik bost izatera pasa direla ordu berean, ez dago ia alderik.Astetik astera liderra aldatzen da arrazoi zehatzik gabe. ETB2 eta Antena3ko albiste saioek %20.6 lortu dute , Tele5ek %20.5 eta TVE1ek %20.1.

Espainiar audientziari dagokionez, Antena3 izan da 2005.urteko liderra.Noticias2 izeneko saioa, Antena3 telebistan 21:00etan Matias Prats eta JJ.Santosek aurkeztutako saioa izan da ikusiena, %25eko audientziarekin.

Radio Nacional de España irratiak Javier Arenas izendatu du zuzendari

2006/01/13

RNE irrati publikoak azkeneko hogei hilabeteetan egon den Pedro Piqueras zuzendaritzatik kendu eta Javier Arenas ipini du buru. Arenasek bere ibilbide guztia egin du RNE irratian, eta RNE eta kazetari bien arteko adostasunez hartu dute erabakia.

http://zopelana.org orrialdean idatzia

EITBko 2005eko txostena aurkeztu zuten atzo Bilbon

2006/01/05

Andoni Ortuzar, Bingen Zupiria eta Julian Beloki izan ziren aurkezpeneko protagonistak, gehien bat Ortuzarrek hartu zuelarik hitza.

2005.urteko balantze <> egin zuten , horren argudio gisa audientzien datuak erabili zituztelarik. “CIESen datuen arabera, ETB 952.000lagunek ikusten dute egunero; EITBko irratiek ere ora egin dute, eta CIESek berak 426.000 entzule ematen dizkio taldeari. Interneten ere, bost aldiz gehiago bisitatu dira taldearen web orrialdeak, OJDek 4.078.123 bisita zenbatu zituen 2005.urtean”

2006.urteari begira, helburu argiak dituztela esan zuen Ortuzarrek, lurreko telebista digitalaren aroa gainean dugun honetan , trantsizio urteak datozela aipatu zuen, hala ere lurreko telebista honekin ere EITBk informazioa eta euskara helburu izaten jarraituko duela aipatu zuen..

Helburu aipagarrienak ere aipatu zituen , “egoitza berrien digitalizazio prozesuari amaiera ematea- bai Miramonen zein Bilbon-, eta programa kontratu berria sinatzea”

Pititako irratiaren itxiera… hamar hilabete beranduago…

2005/12/23

Hamar hilabete dira Pititako Irratia, Santurtziko Irrati librea itxi zenetik.

Pititako Irratia,1987,urtean sortu zen Santurtziko auzo bateko bizilagunek eta beste hainbatek jarritako indarrarekin.

Irratitik hainbat eta hainbat pertsona eta mugimendu pasa dira, Santurtzikoak eta kanpokoak, beti entzuleari ahalik eta programaziorik onena eskaini nahian.

Gaur, eta gaiaren inguruan lan bat egin berri dugula aitzakiatzat hartuta, honen inguruan lerrotxo batzuk idaztea pentsatu dut, lana egin eta askok eta askok ez baitzekiten Pititako irratia jadanik ez zenik existitzen.

2003.urtean, irratia “geldialdi biologikoan” sartu zen. Gatza da ulertzen, baina egoeraren azterketa egiteko unea ze, jadanik jendearen gogo edo indarrak ez ziren hasierakoak eta irratiak akats asko eta asko zituen, hortaz, 15 urte eta gero, pentsatu behar zuten irratia nondik eta nora joango zen etorkizunean. Epealdi horretan, musika eta deialdi zehatz batzuk besterik ez ziren entzuten 107.00FM dialeko uhinetan.

Geldialdi horren ostean, eta hainbat asanblada egin eta gero, erabaki gogorra hartzeko unea iritsi zitzaien. Urte bateko epea eman zuten irratiarekin zer egin erabakitzeko, proiektu berrien sorrerari bide eman ahal izateko, baina… heldu zen erabakirik gogorrena hartzeko unea, 2005.urteko Otsailean Pititako ofizialki itxi eta materialak beste hainbat proiektutara bideratu zituzten.

Pititako itxita, baina, irrati libreen fenomenoa aztertzen hasita, 80.hamarkadan hainbeste indarrez hasitako mugimendu edo proiektu multzo hau, krisian ez ote dagoen galdetu beharko genioke gure buruari. Garai hartan sortu ziren 60tik gora irratietatik, gaur 20 inguru daude bizirik Euskal Herrian.

Azken orduko albistea!!

2005/12/19

       

’18/98 AUZIKO’ EPAIKETA

Istripua izan du auzipetuetako batzuk Madrilera zeramatzan furgonetak, baina inork ez du minik hartu

Autobusean barik furgonetetan egin dute gaur ’18/98 auziko’ auzipetuek Madrilerako bidea, eta furgonetetako batek, Bizkaiko eta Arabako bederatzi auzipetu zeramatzanak, istripua izan du Segovian; hala ere, inork ez du min handirik hartu eta guztizak onik daude. Erietxean dira, baina ohiko azterketa egiten, eta guztiek handik Madrilera auzi saiora joateko asmoa dute. Epaiketaren gaurko saioa, berriz, 10:30etan hasi da, baina segituan bertan behera utzi du Angela Morillo epaileak, istripua izan duten auzipetuak falta direlako, haien berrien zain.

Zehazki, honako auzipetuak dira istripua izan dutenak: Txema Matanzas, Alberto Frias, Iñaki O’Shea, Andoni Diaz Urrutia, Bixente Askasibar, Xabier Balantzategi, Marta Perez, Ana Lizarralde, Olatz Egiguren. Haiekin direnek ziurtatu dute inork ez duela min handirik, eta badaezpako azterketak, ohikoak, egiten ari zaizkiela erietxe batean. Behin azterketa amaituta guztiek Madrilera gaurko auzi saiora joateko asmoa dute.

Epaiketako gaurko saioa, berriz, etenda dago oraingoz. 10:30etan abiatu da, baina hasi bezain laster utzi du bertan behera Angela Morillo epaileak, hain zuzen ere, istripua izan duten auzipetuak falta zirelako. Morillok agertu du auzipetu guztiak aurrean direla egin behar dela epaiketa, eta, ondorioz, ezbeharra izan dutenen egoeraren berri zehatza izan arte eten egingo duela saioa.

Orain dela gutxi berrian agerturiko albistea