Archive for the ‘Praktikak…’ Category

Atzera kontua hasi da…

2008/02/02

Datorrena steburuan agur esango diogu irratiari…

Egia da badudala gogoa… finean, 4 hilabete térdi daramat hemen asteburu guztiake maten, eta bada garaia niretzako denbora apur bat ere edukitzeko… Are gehiago…gogoan dut asteburuko txanda egin behar nuela esan zidatenean jarri nuen aurpegia…ene…zelako egonezarekin heldu nintzen etxera…

Datorren igandean, ordea, agur esango diegu grabagailuei, mini.diskei, Radio Euskadiko estudioei, GDSari…eta berriz ere bizitza egunerokora itzuliko da, berriz ere, astelehenetik ostiralera kalsera eta asteburuetan lasaitasun apur bat edukitzera, juergak, bazkariak familiarekin,etb….

Pena emango dit alde egiteak… gauza guztien ahsiera gogorra izaten da normalean, eta hemen egoetar ohitu garenean, alde egitekounea dagokigu.

bihar arte…

2008/01/26

Eztakit zergatik idazten dudan… eztakit zergatik kentzen dudan bitakora zabaldu eta lehen planoan agertzen zen irudi “marabillosoa” lehen planotik…

Gustatuko litzaidake bertan egotea… edo edonon… hemen beharrean, edonon!! baina… askotan kontatu dizuet jadanik zenbat amets egiten dudan nire bidaiekin, nire ametsetako leku ikaragarriekin… beraz, enaiz berriro hasiko…

Gaur irratian eguna arin pasatu da…. jadanik poltsa prestatzen ari naiz alde egiteko, baina bueno, beste egun batzuk oso oso lasaiak eta luzeak. luzeegiak izaten badira, gaurkoa nolabait arin pasatu zait…

enfin… banoa…konttauko dizuet gehiago bihar

musuak

Ametsetan…

2008/01/20

Kriston gogoa daukat bidai bat egiteko…

Ez da lehen aldia esaldi hau errepikatzen dudana,ezta?

Maite dudan pertsona batek eta nik bidai bat daukagu hor gure zain. Olentzero oso ondo portatu da gurekin aurten , eta diru apur bat aurreratu digu gure ametsetako bidaia egiteko.

Egia esan, nire ametsetan bidai asko eta asko daude, beraz, ez du garrantzi handirik zenbat diru eman digun Olentzerok.

Hainbat dira buruan ditugun lekuak (batez ere nik!)

Punta Cana da helmugen artean erakargarriena agian…eztakit zergatik… lekua paregabea da, eta hotel batera ezer ez egitera joatearen ideia oso oso erakargarria da…

Egia da, bai!, badakit…

Hotel batera aste oso bat bertan ematera?

Hain urrun joan eta apenas ezer ez ikusi?egun osoa jaten eta edaten?Ez zarete aspertuko?

Entzun ditut jadanik horrelako hamaika komentario, eta bai, agian aspertruko gara, baina jakiteko probatu beharko dugu lehenengo… ni enaiz motxila hartu eta non lo egin jakingo ez dudalarik bidai bat egiten duen horietakoa… bakoitzak bere estiloa du, eta nik ere…

Beste leku batzuk ere baditugu buruan…

Poloniara joatea da gure bigarren aukera… Auswitch ikusteko gogoa du Enekok, eta nik egia esan, ez daukadanez arazo handirik inora bidaiatzeko, ba nolabaiteko harriduraz edo, baina baiezkoa eman dut, zergatik ez?

Cracovia antza oso polita da… eta internet bidez POloniako turismo arduradunei eskatutako informazioa esku artean daukagula, badira nahiko gauza ikusteko.

Beste hamaika leku ere baditut buruan ,ez pentsa…

Paris, EuroDisney ez da agian oraingo helmuga, baina bidai bat daukagu zorretan… edo hori esaten dit norbaitek beti..

Roma, Lisboa… Alemania ere begiratuko dugu aujeren artean…

Ikusten duzuenez, ez dira gutxi aukerak, eta baliteke bidai agentziara joan eta beste leku bat eskaintzen badigute ere iritziz aldatu eta batekdaki non amaitzea.

Datak ere zehazteko ditugu, baina litekeena da uda aurretik alde egitea, eskaintzaren bat agertzen denean, edo jadanik nekatuta gaudenean hemengo egunerokoaz!!

Kontatuko dizuet…

(Ikusten duzuenez, irratian ere denbora daukat amets egiteko...)

Zorionak niri!!

2008/01/13

Lasai! ez zaizue ahaztu zoriontzea! ez da nire urtebetetzea! Nire urteak Apirilean dira, beraz, lasai! Hori bai, apirilaren 9an zuen deia jasotzea espero dut,e!!

Atzo “Pagina en Blanco” delako tartea estreinatu genuen Radio Euskadiko bekadunek. 10 bekadun gaude euskal irrati publiko eradldunean praktikak egiten lehen lauhileko honetan, eta bakoitzak, atzo hasita eta datozen 10 asteetan, ordu erdiko zuzeneko saio bat egin behar dugu.

Idoia Lazarok aurkezten duen “La Galeria” da gure erakuslehio, eta atzo estreineko saioan izan bazen, ni neu izan nintzen tarte berezi hori estreinatzearen arduraduna.

Ordu erdiko saio bat egin behar genuela esan zigutenean, egia esan, nolabaiteko agobioa sartu zitzaigun. Ordu erdi mikrofono aurrean??Ordu erdi gu hizketan?? Ordu erdi guk prestatuta osoa?? Uff!!

Joan zen forma hartzen gutxika! Prestatu nuen nire erreportaia, 5 minutu ingurukoa, prestatu nuen nire elkarrizketa, elkarrizketatuarekin konfirmatu nuen elkarrizketaren nondik norakoa… eta… heldu zen eguna!

Esaten niuzen atzo denborak aurrera egin ahala joan nintzela urduritzen, eta egia da… egia da ere, saio aurretik kafe hartzera jeitsi ginela, eta berriz ere irratira heltzerako, 16:20 markatzen zuen erlojuak, 16:30etan estudioan eserita egon behar nuen eta tarteko komunera joan eta ur botila bat erosi, beraz, enuen denbora gehiegirik izan pentsatzeko.

Kattalineri , hemendike skerrak eman behar dizkiot!! zelako elkarrizketa!! egia da, nik prest nuela, hor nituela nire galdera denak idatzita, berak erantzuteko, baina berak oso ondo erantzun zituen, luze eta lasaitasunez, lagun batekin hitz egiten balego bezala. Hor egon ginen, 15 minutu baino gehiago galderak egin eta erantzun!!

Kattalineri sorpresa txiki bat ere eman genion, edo saiatu ginen behintzat! Espero ote zuen aitaren ahota elkarrizketa horretan entzutea?jajja!!

Erreportaia ere sartu zen, eta nik uste nahiko dotore geratu zela, musikarekin, ahots desberdinekin…

Amaitzeko musika, KenZazpi taldearen lan berrian agertzen den abesti bat, eta balorazio orokor txiki bat…

Kontua da, 17:00ak erlojuan, amaitu zela saioa eta arazorik gabe egin nezakeela une horretan neukan lasaitasunarekin beste ordu erdi ere.

Lehen bekaduna izan nintzen eskainitako aukera horretan,nik jadanik kendu dut gainetik gure beka amaierako proiektu txiki hau, eta orain, beste 9 kideei tokatzen zaio entzuleak kautibatzea larunbatero!1

(Eskerrik asko beste aldean izan zinetenei!!)

Ezetz uste nuen, baina bai…!

2008/01/12

Orain arte ezetz uste nuen, baina atera dut dagoeneko arratsalderako gidoia. Eman diot begirada bat (bueno, bat, bi edo hamaika…!) eta konturatu naiz ste baino urduriago nagoela…

Nola egin aurre ordu erdiko irratsaioari?? 30 minutu mikrofono aurrean???

Tira… pentsatu dut naturaltasuna dela gakoa, ahaztu behar dudala mikro aurrean nagoela eta besteriki gabe hitz egin, normalean egiten dudan moduan, testuari jarraiki eta , gainera, luxuzko solaskide batekin, Kattalin Ansorenarekin!!

gero kontatuko dizkizuet nire abentura eta desbernturak!!

labur-labur

2008/01/06

segundutxu bat labur-labur gauza bat kontatzeko…

Gaur eman behar dudan albisteak frantziako supermerkatu bateko langilea dauka pertsonaia nagusi moduan… baina hori baino harrigarriagoa da, zergatik egin den ezagun, alegia, blog batean idazten dituelako egunero bere lanean ikusten dituen istorioak.

Zer, guk ere agian egunen baten kontatu beharko ditugu gure lanean ikusten ditugun guztiak hemen?

musu

Oporrak igarotzeko modu polita…

2008/01/05

Oporren lehena stea opor astea izan zen niretzako… erdi opor astea hobeto esanda…

Etxean tokatzen zitzaigun familia guztia hartzea, eta beraz, hamaika gauza izan genituen egiteko Olentzero aurreko egunetan, tarteko opariak erosi, irratira etorri, etab.

Aurrera egin zuten egunek, eta selekzioaren partidua eta beste aguza pare bat izan dira tarteko, gaon guztietan izan ohi diren gauzak.

Gabon zaharra heltzeko ez ziren gutxi gogoak, finean, hemen, irratian nagoenetik gutxi dira egindako farrak eta gabon zaharrak beti izaten du bere ukitua!

Afaldu genuen, jan genituen “lacasito”-ak (ez zaizkit mahatsak gustatzen…! badakit! oso berezia naiz…etz zer??) kalera irtetzeko ordua ere heldu zen, nahiz egiten zuen hotzarekin burutik pasa zitzaidan ez ateratzea,e!

Jeitsi nintzn lagunekin, hartu genituen gordeta genituen edariak eta juerga hasteko unea iritsi zenean… ui! eztarriko mina daukat! ui! bidean pasatutako hotzagatik izango dela suposatzen dut! edan dezagun zeozer ea zelan doan gaua… gero eta eztarriko min gehiago…buruak ere eztanda egin behar zidala zirudien…

Jeitsi ginen lehen tabernara… nola joango nintzen gabon zahar gauean etxera 3etan ordu bietan atera eta gero?

Ausartu nintzen zeozer hartzen, dantza apur bat egiten, baina gero eta kaskarrago nengoen…

Bisita ere izan nuen, eta bisitak etxera joateko gonbita luzatu zidan…

Lagunduta egin nuen lo, hiru ginen ohean, eneko, nire birusak eta ni!

Egunetik gaur arte ohean egon naiz, gaur , ordea, irratian nago, erregeek zer ekarriko zain!!

gorroto ditut gaupaseroak…

2007/12/30

Izenburua behintzat indartsu,ezta?? Ba bai, asteburuetan lan egiten dudanetik uste dut gaupaseroak gorroto ditudala.

Arrazoiak, ugari, batetik eta onartu behar dut, kriston enbidia ematen didate… agian gaur goizean, euria ari zuela eta ez, baina gogoa dut nahi dudan egunean erlojuari begiratu gabe egoteko.

Bestalde, eta batez ere … metrorako bidean noanean, goizeko 8:25 nire erlojuan (batzutan apur bat beranduago, lokartzen baldin banaiz, baina orduan oso justu iristen naiz, beraz, ordu egokia horixe, 8:25), etxetik irten, eta apenas inor, agian ogi bila doan agure bat edo beste, edo nik bezala lan egin behar duen sateliteren bat, besterik ez.

Metrorako bidea hartu, nire etxetik metrora, bidean inorekin gelditu gabe, oinez eta pausu arruntean , 7 minutu edo…

Bidean, bikote bat ohiuka, batak besteari batek daki zer esaten… beste espaloira jaon naiz, enuen erditik pasatzeko gogorik.

Apur bat gorago, bada taberna bat goizeko 6etane do zabaltzen duena gosariak emateko, imaginatuko duzuenez, bertan daudenen erdia baino gehiagok gau osoa daramate parrandan, eta beti, ni pasatzen naizenean ondotik, ateratzen da juergan egon den nonor erdi jausten dela,e ta zeozer esateko gogoz.

Metrora heldu, eskailerak korrika jeitsi badaezpadan metroa dagoen justu behean, eta bertan ere, egoten dira juergatik itzultzen direnak…

Zin egiten dizuet, ni juergatik natorrenean enaizela aritzen lan egitera doazenei begira, nire etxerako bidea izaten dut bakarrik buruan…