
Amets Arzallus
21 urte
Hendaiarra (Lapurdi)
Amets zen faborito atzo publikoaren artean, hala erakusten zuten behintzat behin eta berriro jasotako txalo zaparradek.
Txapelketako gazteena izanik, oso lan ona egiten ibili da aurreko saio guztietan , eta errez sartu da finalean. Lehen finala du hau.
Hainbat eta hainbat perla bota zituen atzokoan, argi zeukan nor zen bere txapleduna ,Egaña ametsen txapleduna, baina botatakoen artean bertso bat aipatu behar izatekotan , Agurreko hau aukeratuko nuke nik …
Andoniri eta Unairi
nere besarkada beroena
eta nola ez entzule maite,
zuretzat nere omena
nere aitaren ta aitarekin
beste nornahiren izena
bertso eskolan borondatetsu
Amets lagundu dutena
ta herriagan jarria daukat
nik azken itxaropena
presoak hemen aurrena
konponbidea hurrena
jo txalo gogor, elkar gaitezen,
hauxe da bide zuzena
noizpait Baionan jokatu dadin
aurten Barakaldon dena
Gerra erdian ere egon zen Unairekin…eta ez zen gaizki moldatu…
Poesiarik ez bota
gerra erdian nago-ta
ikusten zaitut erdi dardarka
dudatan koloka
segitu zazu tiroka
segi edozeinen kontra
hemen galdutzat emate hutsa
delako porrota (bi aldiz)
Petxu ondoan zauria
odol tantatan euria
baina ez al da okerragoa
malko isuria
bulegoko irudia
har zazu, berdin du ia
zapia baino nahiago dut nik
maindire zuria (bi aldiz)
etab…
Maialen Lujanbio
29 urte
Hernani
Finaleko emakume bakarra.
Orain lau urte Andonirekin lehian ikusi genuen buruz burukoan txapela nork eramango, aurten , 3.postuarekin geratu behar izan du.
Nik neuk, oso saio ona eginz uela esan behar bada ere, goizeko kartzelako saioan, malkoez aritu zirenean erabilitako neurri eta doinuak lagundu baino kalte egin ziola esango nuke.
Maialenek ez omen zituen atzo irabatzeko beharreko planetak alinetauta , eta agurrean adierazi zuenez, ez zuen engarrik egin irabazi ez izanagatik.
Biba Andoni, ia ez dago hitzik,
biba Unai, aupa, aupa
biok merezi zenuten
eta biok loriatan buka
nik Venus, Marte, Jupiter,
Pluton, ez neuzkan alineatuta
baina negarrik ez dut egingo,
nere botak askatuta
Maialen Lujanbiok botatako ale hau ere ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula, batez ere, bukaerako arrazoiari dagokionez:
Ni inbiriz begira
zure loreari
ni ere lehen izan
nintzen zuhaitz handi
baina ebaki ninduten
eta jarri adi
paradoja bat degu
biok argi-argi
hildakoak nola eusten
dion bizitzari
Sustrai Colina
23 urte
Urruña (Lapurdi)
Gaztea hau ere , 23urteko lapurditarra finalean lasai ikusi genuen .
6.geratu zen , baina oso lan ona egin zuen, eta daukan adina ikusita etorkizun oparoa daukala esan genezake.
Sustrairen Kartzelakoa izan zen gehien unkitu ninduna, eta beraz…
Euskal Herria da inor
nahi ez duen erresuma
lagun batek amesten zun
herrian askatasuna
hargatik ospa egin zun
utziz gomu ta bilduma
Guardia Zibilek atzetik
egin zioten jarduna.
Zoritxarrez dula gutxi,
preso harturik laguna,
lagun oro egon gara
zer pentsa eta zer suma.
Gaurko honetan jaso dut
malkozko opari kuttuna,
ziegatik bidali didan
lehendabiziko gutuna.
Aupa Colina, ze moduz,
ongi al doa bizitza?
Hemen jasaten gabiltza
errepresio bortitza
kartzela beti izan da
bizitzeko toki hitsa
ta ukatu dizkigute
patioa eta hitza.
Horri erantzun nahiean
gu gose greban gabiltza
dukaguna ez delako
nor izateko baldintza,
deus baino nahiago nuke
hauxe izango balitza
hemendik idazten dudan,
azkeneko eskutitza.
Toneladako malkoak
dauzkadanean begitan
memoria iltzatzen zait
Donostiko afaritan
nun luze ibiltzen ginen
eztabaidan, ika-mikan
sexuan, kirol kontuan
eta gero politikan.
Baina kondena luzea
daukadanez oraindikan
jarraitu beharko dugu
garai zaharren inbiritan,
agur bat eta bi muxu
La Santeko ziegatikan,
ta ea txapel ta guzti
etortzen zaren bixitan.
Jon Maia
33 urte
Zumaia
Zumaiarra beti bezain tente, keinu serioarekin atzo, Mendiluzerekin puntutan berdinduta geratu zen 8.postuan.
Bere euskara bikaina eta bere itxura serioari eutsita bertso onak egin zituen gipuzkoarrak. Hona hemen batzuk:
Kartzelako gaia : “Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu”.
Langile ohia nauzue
gaur BECera natorrela
labe garai zahar haietan
soldadoreen papela
bizitza osoan borrokan,
borroka zen erregela,
kalera bota gintuzten
ze sentsazio zimela.
Orduko oroitzapena
jauzi da orain orbela
finalera etorri naiz
ta ez da gauza ustela,
pozten nau hau ikusteak
euskaldunaren ergela
orduko basamortua
euskerak bete duela.
Guri pasa zitzaiguna
juzga genezake grabe,
dena kontatu nahi nuke
orain xuabe-xuabe.
Enpresa usteldu zuten
hori ez da nobedade
hortako enpresarioek
ai zenbat abilidade.
Gaur BECen senti ninteke
halare guztien pare,
lehengo borroka haietan
ginen arrazoien jabe
ez dezala inork ahaztu,
memoria da zutabe,
guk botatako harriak
oholtzaren azpian daude.
Begirada ipini zait
umela baina ez iluna
neure herrian ikusiz
bertsolarien jarduna.
Hau ez da izan sekula
herri hontan ezaguna
nola hau beti izan den
industriaren erresuma,
asko euskaldundu gera
zer ikasi eta zer suma
jadanik bertsolaria
da gure bidelaguna,
begiak dauzkat malkotan,
hau da hau ikuskizuna,
gaurtik hasten da biharko
Barakaldo euskalduna.
Igor Elortza
30 urte
Durango
5.postuan , berak jada esana zuen ez zuela hau txaplketarik onena, Igor Elortza.
Bertsolari ona da Igor, badaki hone ere txaplketa batean egotea zer den, aurten gainera bere herrialdean , Bizkaian. Aita da jadanik, Durangoko zenbait konturekin konprometitua ta lanpetua .
Potoa izan zuen etsairik garrantzitsuena, eta urrengo txaplketan ikusi beharko zer gertatzen den …
Sentimentuak batzutan sartzen
dira zuzen-zuzenean
horrexegatik kantatu nahi dut
naizenaren izenean,
euforia dago denean
baita neure bllrrenean
egun haundia zela zeozerk
ematen zidan senean,
gure ordua helduta ez naiz
erori etsipenean
malko txiki bat egin zait beste
zazpien aldamenean
hona igo garenean.
Sentimentuak halakoetan
hartzen du harrapalada
hainbeste txalo, hainbeste jende
hemen bertatik bertara;
disgusto txiki ilada
izan dut azkenboladan
txaloen hotsak berriro ere
sortu dit niri dardara.
Ospitalean zaude zaude zu eta
Ni nabil hona ta hara,
denei begira bidaltzen dizut
zuri agur bat osaba,
laister ikusiko gara.
Ta behin bihotza martxan jarrita
noski ezin du gelditu
bapatekoak dauzka holako
makinatxo bat istripu,
sentimenen zirrikitu
gure bertso ta prediku
jente aurrean kantatzeko nik
ba ote dut nahiko meritu,
hamaika malko klase badaude
horixe dut konprenitu
batzutan penaz eta bestetan
pozetan ezin kabitu,
bizitzak biak behar ditu.
Aitor Mendilzue
30 urte
Andoain
Azkenaurreko geratu zen Mendiluze, Maiarekin puntuetan berdinduta.
Malkoak ere errez atera zizkigun ikusleoi Aitorrek bere semeez aritu zitzaigunean , kartzelako gai samurra jarri zieten atzokoan BECen bertsolariei.
Zenbait egunez lanetik ere
hartu genuen erdi jai
etxean bertan egon nahi nuen,
ahal nuen artean lasai.
Hasi aurrera begira eta
ustezko hamaika dohai
banituela pentsatzen nuen
bila joan nintzen, baina ai,
ilusioa izan daiteke
halakotan geure etsai,
ez nintzen sinisteko gai
ez nuen sinisterik nahi
ez zetorren nahiz eta luzaro
egon ginen gu bere zain,
zoritxarrean ez nuen egin
gero zorionean bai.
Halere Idoia animatzeko
hartu nuen nahiko kemen
bere gogoa, bere indarra,
akitu baitzuen nabarmen
holakoetan aitaren lana
babes ematea omen
eman nuen bai, baina neuk ere
beharra sentitu hemen,
pasa zaionak ondo badaki
haurtxo bat galtzea zer den,
baina bi galdu ondoren
horra Jontxu non dagoen
eta malkoak atera zaizkit
eskuz estali baino lehen,
zuk lasai seme, utzi negarrez,
aspaldi egin nahi nuen.
Aita bakarrik izan nahi nuen
helburu haundia bera
amagaia ere pronto zegoen
ta jo genuen aurrera,
ustekabean erdi bidean
eten zen gure karrera,
mediku batek hala esan zigun
eta ametsak gainbehera.
Aurretik egin genituenak
ondoren geure kaltera
pentsatuz beste aukera
nola irtengo ote da,
bigarrena ere galdu genuen
ilusioaz batera
baina orduan ere zergatik
ez zen malkorik atera.
Unai Iturriaga
31urte
Durango
Badaki Unaik soberan txapklketa bat zer den , eta erakusti zuen atzokoan.
Bere betiko gisan agertu zen, beltzez jantzita, erio, eta saio fina egin zuen , hain fina, buruz burukoan aritu zlea Egañarekin lehian.
Honek ere bertso ugari aipatzeko modukoak, baina Buruz burukoan egon zela aipatu dugunez, goazen txaplektearen parte horretako bertso bat hartzera, Maritxu da Unai, eta Bartolo Egaña harrapatu du iturrian utzitako ardo dena edanda.
Tentazioa neukan
ardoa tarteko
pittinka hasi naiz
ta gero edan lepo
trago batzuk egina
neronen kalteko
baina oraindik kapaz naiz
ejem egiteko
BURUZ BURUKOAN
Gaia: “Gau eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona, neka-neka eginda eta, hala ere, gogotsu”.
Berriro ere klasean
bueno zer moduz gabiltza?
Kaixo Omar aspaldiko,
etorri zara Haritza.
Klaseak nahiz eta dugun
igual kutrea ta hitsa
zuen begietan dago
ikasi nahiaren printza;
zein etxeko lan gogorrak
fabrikakoa bortitza
lanak bukatu ta gero
hona praktika ta mintza,
euskeraz egin nahi hori
zuen geroko bizitza
hori ez da subjuntibo bat,
hori da lehen baldintza.
Astean bost egunetan eta bi ordu gainera
zuek ekartzen nauzue
sarritan neure onera,
guk beti pentsatzen dugu
hor goazela gainbehera
nahiz batzui ahoa bete
euskera eta euskera;
nahiz administrazioan
erantzungo duten zera:
zuek zeuen poltsikotik
Ordaindu eta klasera.
Batzuk lanetik besteak
lanera doaz ostera,
eskertu behar dizuet
etorri izana bera.
Beti baldintza txarretan hori da gure problema,
hizkuntza politika honek
ezarri digun kondena,
azalduko dute gero
txosten polit baten dena;
hona etorri behar da
hori da baina lehena.
Gero etorriko dira
horrenbeste teorema
euskara eskasten dabil
batzutan ez da zuzena
eta ez da egokia,
erdalgunean txarrena,
egokia da ikasi
eta erabiltzen dena
ANDONI EGAÑA
44 URTE
ZARAUTZ
Letra larriz idazteko moduko saioa egin zuen Andonik.
44 urte ditu , eta historia egin zuen atzo BEC-en. Lau txapela jarraian irabazi dituen lehen bertsolaria da, eta atzo, txapelketa Bizkaian jokatu zen urte berean lortu zuen azkenekoa.
Asko eta asko izan ziren botatako betso onak, hamaika aldiz eskaini zizkigun harmailetan geunden 13.000 kideoi bere hitz eta kantuak, umorea ere behin baino gehiagotan ipini bazuen, ez ziren gutxiago izan malkoak.
Ondorengo hau izan da gaur hedabideetan gehien ikusi dena:
Gaia: Aulkia.
Atsedena hartzea
ez degu kalteko
eta hori lortzen da
bera tarteko;
aulkia gauza ona da
bila joateko
nahiz aspaldian hemen
gu gauzkan menpeko,
hainbat ikusteko
edo erosteko
Ikean bai lepo
desberdinak seko
baina ezetz txikirik
behiak jeizteko. (bi aldiz )
Perlak ugari, kartzalkoa ere aipagai hemen, arratsaldekoa kasu honetan …
Gaia: “Gau eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona, neka-neka eginda eta, hala ere, gogotsu”.
Ordiziarra naiz baina Santurtzin
hautatu nuen langintza
izan nintekeen zenbaitentzako
behar zuten argi printza.
Ezkerraldea erdalduna zen
neretzat a ze desditxa
euskaldun izan nahi zuten haiek
behar nituen zerbitza.
Ia hamarrak jo dute eta
nekarturikan gabiltza
halare eutsi pixka batean
eta dantzatu lapitza,
ia euskeraz pentsatu eta
euskeraz luzatu hitza
ez al da hori euskaldun baten
lehendabiziko baldintza?
Ia, Edurne, etorri zaite orain pizarra aldera,
ahal dan goxoen egingo dizut
ikasgaiaren galdera.
Bueno, mesedez, ez hainbat neka
ez al zintezke hor gera?
Kontatuko dut nik zenbat amets
egingo dudan aurrera.
Hau sumatzen det zonalde dena
euskalduntzeko bezpera,
ahalegin hortan zuek eta nik
lana daukago ospera.
Eta gauza bat bururatu zait
nor nori nork hau nabarmena da:
zuek, ni eta euskera.
Ekarri ditut pastaren batzuk
gainera hainbat kutizi,
ari den harek nola gustora
ari behar dun lehenbizi.
Zatoz Leandro alde hontara
zure kuaderno ta guzi,
atzo idazlan oso politik
nola ez nizun ikusi.
Aizazu, Mertxe, etzazu egin
gela hontan aharrausi,
ez ezazula logurea ta
gure helburua nahasi.
Lortzen badegu hiru hitzetan
hau egingo dugu kasik,
ordu mordo bat galduta, ordea,
mundutxo bat irabazi.
EGUNEKO ARGAZKIA:
