Archive for the ‘Argazkiak’ Category

Zorionak Portugalete! Zorionak Bizkaiko Ikastolak!

2013/05/28

Ibilaldia egun bateko jaia dela dirudien arren, Ibilaldia egun askotako lana da, pertsona askoren esfortzu eta ametsa, euskararen aldeko apustua egin eta Bizkaiko Ikastolei laguntzea helburu duten hamaika euskaltzaleren orduak dira Ibilaldia, hizketaldiak, telefono deiak, irribarreak, malkoak, ardurak… hainbeste gauza…

Trapagaranen ospatu zen iaz Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia, ez zen jai makala izan Itxaropena Ikastolak egindakoa, 300 familia inguruko ikastetxea, bigarren lerroa azken urteotan ari dena sartzen, Meatzaldeko ikastola bakarra, erronkari eusten jakin zioten, eguraldiak azken egunetan etzuen lagundu, Atheltickek ere konplikatu zituen gauzak pittin bat, baina “i2.zero” handia izan zen.

Trapagan bertan hartu zuen lekukoa Asti-Leku ikastolak, eta haren izenean Txus, Ikastolako zuzendariak. Gogoz eta zetorkionaz guztiz jabetu barik (jakin izan balu batek daki lekukoa bertan ez ote zuen utziko…!) lanean jartzea tokatzen zitzaion, berari eta ikastolako famili, haur, irakasle, guraso… guztiei.

Urtean zehar, akaso nire pertzepzioa izan da, baina herrian ez da Ibilaldia girorik lar sumatu, egon dira ekintzak, noski! batzuk agian ikusgarriagoak, beste batzuk urrunago geratu izan zaizkidanak… baina euskaltzaleok aspaldi genuen buruan Maiatzeko azken Igandeko zita.

Udaberri euritsua ari gara eukitzen baina Igandean eguzkiak argitu zituen Portugaleteko kaleak, goizean goizetik eguraldi benetan polita euki genuen, egunaz gozatzeko modukoa. (Penitentziaren bat egin beharko dute agian batzuek Lorentzo jaunari ordaintzeko, baina… horretan enaiz sartuko!)

Heldu ziren politikariak ikastolara, bakoitza bere kolorekoekin, bakoitza bere kanpaina propioa egiteko intentzioarekin, batzuk, zoritxarrez, erdaraz be zuzendu ziran bertaratutakoei, beste batzuek argazkian agertzea beste helbururik etzuten, baina berdin da, ez ziren eguneko protagonistak, egunak beste protagonista batzuk zituen.

Dena prest, ikasleak, eta irakasleak, txosnak prest, puzgarriak prest, janaria prest, ikastoletako jendea Portugaletera iristen, autobusak… den dena gurera etortzeko ziren guztiei harrera egiteko prest.

Zoriontzeko modukoa Igandekoa, ez bakarrik Asti-Leku ikastolako jendeari, baizik eta benetan gure herriko jendeari, uste dut sekula ez ditudala Portugaleteko bazterrak hain beteta ikusi, jendea han hemenka, jai giroan, musikaz gozatzen, ibilbidean, argazkiak egiten… eta batez ere, Ezkerraldean, eta Portugaleten euskaraz bizi gaitezkeela eta bizi gura dogula ozen esaten, entzun behar duenak entzuteko, barrenak askatzeko, gureaz gozatzeko.

Ikastolak Ibilaldiaren erronkari eutsi dio, baina lortu du nire ustetan are garrantzitsuagoa den beste zera bat bebai, lortu du herrian egotea, lortu du Ikastolako guraso edo irakasle ez direnek ere Ikastolaz hitz egitea, ikastolak egindako esfortzuaz hitz egitea, lortu du kalean egotea, jendearen artean, jai giroan, hurbil.

Barrutik bizi izan dut Ibilaldi bat antolatzea zer den, Igandean bertan trago eta trago artean malkoren bat be jausi zitzaidan, eta ziur nago antolatu litezkeela gauzak hobeto, edo ezberdin, edo akaso goitik eta behera aldatu jaiaren formatua, bakoitzak modu baten ikusiko du, baina batzuei behintzat ez zaigu hain errez ahaztuko Igandean bizi izan genuena, eta ziur nago, gaur oraindik ere asko eta asko lehertuta egongo badira ere, urteko esfortsu danen erantzuna izan zala Igandekoa, lanean aritu den orok bere lanaren trukean ezer eskatu ez duen horrek, hortxe euki du trukea.

Zorionak Bizkaiko Ikastolei, finean, aurten Asti-Lekuk lortu duena datorren urtean Gernikak eta 2015ean berriz be Ezkerraldeak lortuko dute.

 

Hurrengo geltokia: Polonia

2010/05/31

 Bagoaz oporretan!!!

Heldu da uda (edo helduko da laster) eta udarekin batera oporretan alde egiteko unea ere iritsi da!!

Polonian 8 egun igaroko ditugu… bueltan eukiko duzue ezagutzera goazen lurraldearen berri…

This slideshow requires JavaScript.

Moda kontuak…

2010/04/17

Azkenaldian modan daude bere eskuak erabilita, gustu apur batekin, hainbat  bitxikeri egin eta interneten salgai jartzen dituzten neska-mutilen guneak.

Ondoren dekozuen esteka hau horren adibideetako bat da, baina badira beste hainbat eta hainbat ere… erakutsiko dikizuet hurrengo egunetan…

http://piniblu.blogspot.com/2010/04/sorteo.html

Diseinatzaile berri hauen lanen harira, azken egunotan blog ezberdinetan egiten dituzten zozketen berri ere izan dut, finean, egiten dituzten horiek erakusteko modurik onena da jendeari helaraztea, eta zozketak ez dira bide txarra izaten jendea erakartzeko.

 Troy Handmade

Horra Horra!

Caceres aldetik, Mi  Taller Manual

eta beste bat…: MyamNyX

http://www.madforfashionblog.com/

This slideshow requires JavaScript.

Noizbehinka hau apur bat aldatzea ongi egoten dalako…

2009/08/11

Zer iruditzen zaizue?

2009/01/28

Olentzero...

Ikaragarri ondo pasatu genuelako!

2008/10/29

Lehen ezkontza izan zelako, eta ikaragarri ondo pasa genuelako….

Zorionak! eta Urte askotarako izan dadila!

 

Ezagutu zintudan…orain gehiago nahi dut

2006/10/26

Gertatu zaizue inoiz,ezta?

Bizitzako alor askorekin lotu daiteke, ez duzue uste?

Zuentzat…

2006/10/22

Kontatu dizkizuet Irlandatik nire burutik pasa diren gauza denak, kontatu dizkizuet nire paranoiak, nire poztasun eta tristeziak…

Gaurkoan Irlandan ateratako argazki bat…nahi duenak ikusteko, interesa duenak ikusteko…

Trinity College delako horren aurrean ateratako argazkia, tipikoetan tipikoena, que le vamos a hacer…