Archive for the ‘Paranoiak’ Category

Kokoteraino!

2009/02/18

Zutaz, bai , zutaz, irakurtzen ari zaren gizajo horretaz, nor zaren eztakidan arren , agian ezagutzen ez zaitudan arren, sekula be inork irakurriko ote duen ez dakidan arren…, zutaz be kokoteraino nago! (ez txartzat hartu,mesedez!)

Maiz gertatzen zait, lan gehiegi dudanean, norbaitekin arazoren bat dudanean, zerbait egin nahi eta ezin dudanean… guztia bidaliko nukeela popatik hartzera… lana, taberna, ikasketak, lagunak, lagun plantak egiten dituztenak, buruko mina sortzen diatenak….

Nola egin egoera hau, ordea, aldatzeko?

Denborak emango dio konponbidea…

zuk, zure ondoan igarotzen ditudan uneek.

zuek, eta zuekin konpartitzen ditudan solasaldiek…

zuk, noizbehinka email bat bidaltzen didan horrek…

Lanak… zergatik ez esan, lan munduan gustura nago… ez gaitezen engaina, batez ere hilabetearen amaiera iristen denean…

Urrun zauden horrek… gutun bat bidaltzen didazunean …

Guztiek lagunduko nauzue nire "kokoterainitis" egoera hau aldatzen…

Agian besterik ezean, beste astebete eman beharko nuke Briñasen nerabeekin… haien arazoak entzun eta 14-16-18 urterekin zein ondo bizi nintzen pentsatzen…

PORTUGALETEN JAI HERRIKOIAK!!

2007/08/18

Portugaleteko jaiak amaituta, gaurkoan urteetan bizitako unerik bereziena pasarazi didaten horiei eskerrak eman nahi dizkiet.

Hamaika dira urteetan zehar Portugaleteko koadrilekin bizi izandako egoerak, hobeak zein txarragoak, baina denak oso bereziak eta bolondreski egindakoak.

Gertatu ohi da gauzak inolako irabazi asmorik gabe egiten direnean nekatu ere egin dezaketela zenbait momentutan, baina egia da ere, ingurukoek lan horren nolabaiteko goraipamena egiten dizutenean, neke guztiak, bizitako haserreak eta une txar guztiak ahaztu egiten direla.

Bihotzez eman nahi dizkiet eskerrak lerro hauek medio aurten koadrilen saria, Portugaleteko 2007ko Koadriletako neskarik aipagarrienari saria eman didaten horiei.

Nire begietatik nire izena entzun orduko jausi ziren negar malkoek nire sentimendu guztiak busti zituzten, poza, borroka herrikoi baten aldeko nire maitasuna… hitzik esateko gai ez nintzen izan, eta nire bihotzak eskerrak emateko beharra sentitu du gaur.

Urteetan nire ondoan izan dira beste hainbat eta hainbat pertsona, nik beste lan egin dutenak, izenik gabeko hamaika pertsona, helburu bakarrarekin lanean, alegia, Portugaleten jai herrikoiak lortzea!!

EIDER ANDRES TEJEDOR

PORTUGALETE

Gazi-geza…

2007/03/26

Zapore gazi geza daukat gaur.

Korrika heldu da, eta iada pasatu da, Bilborako bidean da dagoeneko…

Heldu da, eta nik neuk eraman dut ezkerraldeko lehen kilometroan lekukoa… Areetatik zubian etorri eta tipi-tapa,tipi-tapa Korrika egin dugu Portugaleteko koadrilen ordezkari gisa hiru neskek.

Portugaletek ordea, arazo bat dauka, batzuk agian ezagutuko duzue, eta itsasoaren mailatik goraka egindako herria da gurea, beraz, itsasotik zetorrela kontutan hartuta Korrikak maldan gora hasi du bere ibilbidea…Korrikak maldan gora eta Eiderek ez du lortu malda gorarte igotzea… harro nago lekukoa eraman izanagatik , harro sentitzen naiz hainbeste urtez defendatutako proiektu baten izenean egin ditudalako ezkerraldean Korrikak egin behar zituen lehen pausoak …ozen eta aho haundiarekin esaten diet entzun nahi duten eta belarriak tapatuta dituzten guztiei, IKA, IKA, IKA, KORRIKA!! (EZKERRALDEAN ERE…KORRIKA…!)

Meatzaldean ere egon naiz aitarekin eta amarekin korrika, bertan bai, aldapa behera , orduan bai gozatu ditugu gozatu beharrekoak…!!

eta hasi da urte berria…

2007/01/03

hasi da urteberria, eta…egia esane z dira aurrekoa stearekin alderatuta gauzak gehiegi aldatu.

Gaur nire buruak beharrezko ikusi du bitakoran zeozer idaztea, azkenaldian ahaztuta daukat eta.

Bitacoras.com-ek hamaika arazo ematen ditu egunero eta beraz, gogoratzen naizenean ezin eta ezin dudanean ahal.

Zelan zuen urte berria?

Inork ez du normalean erantzunik uzten , beraz besterik gabe urte berri on bat opako dizuet, merezi duzuenoi, batzuek ez dute merezi izaten eta.

Musu gogorra ta jarraitu zuenari eutsiz.

Eider

Aspaldiko partez…

2006/12/14

Esan nizuen Durangon egin ebhar nuela lan, esan nizuen ere handik bueltan emango nizkizuela hango berriak, biana bitacoras.com hau gaizki ibiltzen da ondo baino gehiago eta saiatu nintzenean ezin eta ahal zenean gogorik ez.

Durangoko pasadizoak kontatuko dizkizuet beste nonoiz, badaukat eta gogoa zuekin nire bizipenak konpartitzeko.

Gaur makal nabil. Ez dut kalserik izan, eta nahi beste egin dut lo, eta niri horrelakoek ondo egiten didate (gehienei bezala), baina egunak ez du aurrera nahi bezain ondo egin, eta… hobe izango dut ohera joan eta burmuina itzaltzea.

Bihar ostirala…asteburua gainean eta gabonak ia gure artean. Ez naiz gabonak gorrotatzen dituen horietakoa, baina ez nabil aurten motibatuegi.Olentzerori eskatu ebharrekoaren zerrenda egiteko erabakiak hartzea inoiz baino gehiago kopstatu zait aurten, opariak konponduta edo ditudala esan dezaket, baina zeozer faltatzen zaidala uste dut…enfin…nire egun triste honen eragina izango da guztia,ezta?

Laster arte…!!

Izan zirelako…

2006/11/06

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira,ezta?

Bi urte arrazoi sinesgaitz beazin arraro batengatik galdu zintugula. Zauden lekuan zaudela, jakin dezazula gogoan izango zaitugula.

Igoko gara mendira asteburu honetan ez bada, laster zure ondoan egoteko.

Musu bat Haritz

Zergatik? Zertarako?

2006/10/22

Azkenaldian oso modan jarri dira “fotolog” delakoak.Agian ez da azkenaldiko gauza bat, nik ordea nire inguruan mugitzen den jendearen artean existitzen direla orain gutxi enteratu naiz.

Fotolog horiek, hitzak berak dioenez, argazkiak igotzeko erabiltzen diren blogak dira, egunero argazki bakarra igo daiteke, horrekin batera komentario bat idatzi eta ikusleek komentarioak uzteko aukera ere badaukate.

Aurreko egunean unibertsitatetik bueltan kotxez etorri nintzen, lagun batek ekarri ninduen eta berarekin abtera bere lagun bat ere bazetorren. Komentatu genuen Fotolog delako horiena eta berak nire Kostaldea blog hau ere ikusia zuela komentatu zidan.

Kotxean zegoen beste neskak blog bat egitearen zergatiaz galdetu zuen. Ez zuen galdera era txarrean egin ezta horrelakorik, besterik gabe, bere ezjakintasunean galdera airera bota zuen.

Gaur, elkarrizketa hori gogoratuta niri ere sortu zait galdera hori, Zergatik sortu blog bat? Zertarako? Guk unibertsitateko irakalseek aginduta eman genion hasiera honi, lehenengo mailan Gorka Palazio irakalseak aginduta, bere internet zerbitzari batean, gero berak aipatutako berriemaile zerbitzaria desagertarazi eta gure idazki guztiak galdu genituen. Bigarren mailan ere Kolso Mesok agindu zigun gure bitakora sortzea, banaka, binaka, hirunaka…berdin zitzaion, baina derrigor sartu ebhar genituen artikuluak.

Amaitu dira gure bitakora hauek ebaluzaio sistema gisa erabil izan ditugun garai horiek, eta nik gaur jarraitzen dut nire bitakora honekin, ez ordea nirekin hasi ziren kideek. Klaseko gehienek ere erdi hilda dauzkate haien bitakorak.

Zergatik idazten ditugu gure burutazioak edonork irakur ditzakeen atari hauetan?

Zein da gure burutazioak zabaltzearen helburua?

Erantzunik gabeko galderak dira, edo agian ziango dute erantzuna, erantzun bakarra ez ordea, hainbat eta hainbat, bakoitzak izango du bere iritzia.

Nik gustoko dut idaztea, oos gustuko, lasaigarri zait zenbaitetan, hemen eseri, musika apur bat jarri eta besterik gabe irakurri nahi dituenarentzat lerroak prestatu, inork irakurtzen ez baditu ere, nik idatzi ditut eta askatu ditut barruan nituen galderak, barruan nituen sentimenduak edo besterik gabe zenbaitetan idazten ditudan paranoiak.

Zer uste duzue zuek? Akaso komentarioren bat uzteko gogoz bazabiltzate agian honen ingurko eztabaida ere sortu daiteke, jaj!

Larunbat gaua, etxean, umeekin…

2006/10/21

Larunbat gaua da gaur, hamaika t erdiak inguru dira lerro hauek idazten ari naizen honetan. Gaur ez dut nire etxetik idazten, gaur lehengusuen etxean nago, gaur “baby siter” gisa nabil lehengusuak zaintzen , lehengusuak eta auzokoa, hiru ume, 10, eta 6 urtetakoa.

Ez dago gazki noizbehinka gorputza garbitzeko tarte hauetako bat egin eta familiarekin ondo geratzea, umeekin egon, lehengusina nagusiaren rola bete…

Euskal Herria nago, itzuli naiz etxera, banatu ditut erositako opariak, hasi naiz unibertsitatean berrro, itzuli naiz zaintzen dudan umearen ikastetxera… eta espeero nuenez, jadanik banago nire urrengo oporreekin amesten, edonora joango nintzateke, berdin zait noiz…ais… hori bai! baldintza batekin…ez naiz noan leku horretara bakarrik joango!!