Irakaskuntza hirueledunaren aldeko apustua eskola, ikastola eta irakaskuntza alorreko zenbait esparrutan dabiltzatenen ahotan egon da azken urteotan.
Gogoan dut ikastolan nengoela DBH hastear ginela (hasita agian, urte asko pasatu dira eta zalantza daukat) Nola gurasoei bilera guztietan ingelesaren garrantziaz egiten zieten hitz gure irakasleek. Gogoan dut amak esan zidanean DBH 3.mailara iristen ginenean Gizarte ingeleraz eman behar genuela, Nola? Gizarte?ingeleraz? Euskal Herriaren historia ingeleraz? Espainiar estatuko mendi eta ibaiak ingeleraz? Enuen ulertzen, etzan nire buruan sartzen.
Oraindik “proiektua” ginen eta zorionez (niretzat behintzat), euskaraz eman genituen arlo guztiak bai DBH 3.mailan bai 4.mailan. Garai hartan dagoeneko banintzen apur bat kritikoa, apur bat “tokapelotas” batzuek esango luketen moduan, eta ingelesaren kontua entzuten nuen bakoitzean berehala piztu egiten nintzen.
Irakaskuntza hirueleduna, bai, ingelesak hamaika ate zabalduko dizkigula, bai, atzerrian ibiltzeko hau ta beste, bai, denari bai, arrazoi guztiak ondo iruditzen zaizkit, baina… gogoan ditut nire klase-kideak, gogoan ditudan bezala irakasle lanetan izan naizenetan izan ditudan ikasleak, eta ingelesa bai, baina, euskaraz hitz egiten al dute gure ikasleek? Nahikoa gaitasun al daukate 16 urteko ikasleek edozein gairen inguruan euskaraz aritzeko?
Badakit Euskal Herriko bazterretan egoera oso ezberdina dela, badakit Portugaleteko ikasle baten egoera eta Bakaiku edo Ataungo ikasle baten egoera ez direla berdinak, badakit asko direla ikasleen ama hizkuntza, ikasleen hitze giteko era edo hizkuntza bat edo beste aukeratzeko joera oso ezberdinak direla, baina nire errealitatera eta hurbiletik ezagutzen dudan horretara jotzea dagokit.
Nik eskerrak eman behar dizkiet etxekoei, eskerrak haien apustuarengatik, finean, ni gaur euskalduna banaiz eta euskaraz hitz egiteko dudan gaitasuna edo erraztasuna baldin badut, etxekoei esker izan da, nik etxean euskaraz hitz egiteko aukera izan dut, euskaraz kantatu eta irakurtzeko aukera, euskaraz bizitzeko aukera, eta badakit nire edadeko askok ez dutela aukera hori izan, seguruenik ez gurasoek hala nahi ez zutelako, baizik eta besterik gabe egoera bestelakoa zelako
Tira, eutsi diezaiodan gaiari, zergatik euskarari garrantzia eman beharrean, ikasleak euskaraz bizi daitezen lagundu beharrean ingelesari eman nahi izan diogu garrantzia? Benetan ingeles maila hobetzeko balio du arlo bat edo bi edo hiru ingeleraz irakasteak? Nik ikusi ditut gaur DBHko ikasleek erabiltzen dituzten materialak, ikusi ditut azterketak, eta sentitzen dut, baina ez! Materiala beharretara egokituta dago, azterketak ikasle guztiek ulertzeko moduan daude eraikita, etab. Akaso Gizarte arloa, gaur egun Geography edo Histori gainditu gabe utziko diogu ingeleraz hamaika akats egiten dituen horri? Edo gaindituko diogu pila bat dakielako, berez Historia edo Gizarte arloan finkatutako helburu minimoak bete dituelako baina ingeleraz azterketa bat egiteko gai ez den horri?
Gaur irakurri dut egunkarian Uriarte sailburuak euskarak duen egoera aldatu nahian, pentsatu nahi dut euskarari aupada eman nahian, irakaskuntza hirueledunaren eredua pittin bat aldatuko duela, eta batzuek agian ez dute ulertuko, baina ni poztu naiz, nire ustez nire inguruan dauden eskola eta ikastoletako ikasleek euskara dute indartzeko, euskara dute maitatzeko eta euskaraz ikasteak lagunduko die beren egunerokoan, lagunduko die hitz berriak ikasten, lagunduko die beren komunikazio gaitasuna errazten…
Zer deritzozue?
Hauxe Uriarte sailburuaren erabaki edo proposamenaren inguruan prentsan jasotakoak: