Posts Tagged ‘blog’

Zaletasuna ogibide… Blog baten indarra

2013/02/24

Aspaldiko partez (oso oso aspaldiko partez…) hemen naiz berriz ere… lerro xume batzuk idazten. Barrenak askatzeko baliagarri izaten zitzaidan blog hau, gaurkoan enaiz aldarrikapenetan sartuko, ez daukat gai gatazkatsurik jorratzeko inar gehiegirik, igandea da, eta ingurua dagoen bezala egonda, hasiko banintz enuke inoiz amaituko: Barcenas, krisia, langabezia, eguraldia, Errege-Erregina eta hauen senide lapurrak… kritikatzen hasi eta barrenak bai askatuko nituzkeela, baina eztakit enukeen 3 egun idazten Egon beharko…

Gaurkoan “moda” eta antzekoei lotutakoez idazteko asmotan jarri naiz ordenagailu aurrean. Azkenaldian liluratuta nago heme neta hango neskek sarean dituzten blogekin. Gogoan dut guk Blog hau hasi genuenean ez genekiela apenas blog bat zer zen, euskaraz idatzitako blogak eskuekin kontatu zitezkeela, eta gaur egun interneten dauden blogen itxura gutxi zutela garai hartakoek.

Esaten nizuenez, azkenaldian loluratuta naukate beren itxura, bizitza, bizipenak… interneten eskegitzen dituzten han hemengo neskatilek.

Bada neska euskaldun bat, Ana, Lekeitiokoa ustet, www.elrincondeanatxu.com da bere txokoa eta bertan idazten ditu bere bizipen, istorio eta batez ere modari lotutakoak. Ikaragarri gustatzen zaio moda, hamaika denda ezagutzen ditu, bai fisikoak baita on-line eta “moda askatasunaren” jarraitzaile sutsua da, bakoitza bere gorputzarekin pozik Egon behar dela aldarrikatzen du eta ez du inolako lotsa ez antzekorik bere “outfit” edo eguneko jantziak interneten publikatzeko.

Bere bloga egia esan eztakit zelan ezagutu nuen, baina bere blogetik hasi eta hainbat izan dira bidean topatutakoak.

www.delunaresynarajas.com, Valentzian bizi den Cadizeko neska bat da Teresa. Ume bat Auki berri du, eta bere blogaren oihartzuna hain izan da handia, ABC egunkariak bere haurdunaldiaren jarraipena egiteko bloga sortzea eskaini ziola.
Teresa ere moda jarraitzaile amorratua da, eta moda kontuekin batera, etxeak ere erskusten ditu bere blogean, asteazkenak arkitektura egun ditu.

Hauekin batera, Ari Bradshaw, bai, telesaileko aktoresaren abizen berarekin, bere lehengusina omen… neska gaztea, kazetaria eta moda zalea. Bere bloga erabat ezberdina da, bere sarrera guztiek umore puntua dute, argazki guztiek, gai guztiek ematen diote barre egiteko aukera, eta benetan gauza txikienetatik abiatuta idatzi eta barre egiteko gai da. Bere blogean edozer topa daiteke, janaria lanera eramateko “Tupper” menuak, edota auto berri baten inguruko iruzkina… edozer… http://www.aribradshaw.com/

Hamaika gehiago daude, macarenagea, atrendylife, con2tacones… bakoitzak sarrera bana egiteko tartea emango lidake, zin dagizuet, agian datozen egunotan erakustiko dizkizuet, banan banan, ea zuei zer iruditzen zaizkizuen…

Aldizkarietan ere agertu izan dira neska hauek, bere zaletasuna ogibide ere bihurtu dute beste batzuek… opariak jasotzen dituzte, jai polit eta dotoreetara gonbidatu izan dituzte zenbaitetan… sare sozialen garrantzia ukaezina da, ez duzue uste?

Musuak!!

Bitakora, blog, weblog…zer da?

2006/04/27

Hain modan dauden hauek, zer dira benetan? Nondik sortu dira eta zertarako erabiltzen dira?

Joxe Aranzabalek bere blogean honi buruzko artikulu bat idatzi du, eta atzo klasean irakasle batek erakutsi ostean, nik ere nire erreferentzia egitea erabaki dut, zuei ere agian interesgarria irudituko zaizue.

Bloga, webloga edo bitakora —hiru modu horietan deitzen zaie, nahiz eta euskaraz bloga nagusitu den—, bloga da webgune dinamiko bat, eta hor mezuak agertzen dira era kronologikoan antolatuta, berrienak goian, eta zaharragoak beherago.

Weblog hitza 1997an sortu zen, baina 1999rako blog hitza onartua zegoen. Azkenean hauxe nagusitu da herrialde gehienetan. Espainian, hala ere, bitácora moduan ere ezagutzen da. Badakizue itsasontzi gehienetan bitakora kaiera erabiltzen zela bertan idazteko zer gorabehera gertatzen ziren nabigatu bitartean. Hortik hartu da bitakora hitza sareko webgune hauek ere izendatzeko.

http://gizakom.blogspot.com/2006/03/web-20-blogak.html

Milloi dolarreko orrialdeak modan

2006/04/05

Orain denbora bat unibertsitatean miloi dolarreko orraildeari buruz hitz egin zigun Gorka Palazio irakasleak, gaur zenbait gauza begiratzen geundela T.Aguirreazaldegi andereñoaren klasean, interneten nabigatzen, hemendik hona geundela, Miloi Blog-eko orraildearekin egin dut topo.

Lehena, alegia miloi dolarren orrialdea ikasle batek asmatu zuen, eta nahi zuen guztiak jar zezakeen bere iragarkia berak zehaztutako prezioan. Orain aurkitutako blog-en orrialde hontan aldiz, doan jar daiteke gure blog gunera link egiten duen irudia.

Badakizue, hamaika ikusteko jaioak gara…!!

EBE ; Euskal Blogen eraztuna

2005/10/28

Gaur bertan , eta gure bisiten estadistikari begira geundela, era arraro baten eta nahigabe orrialde berri baten existentziaz jabetu gara.

Dirudienez, euskal blog komunitatearen artxibo antzeko bat existitzen da, non guk gure blog euskaldunak ere beste kideei ezagutarazi diezazkiegun.

Egia esan , nahi gabe aurkitu dugu gune hau, eyta oraindik ezin dizuegu berri gehiegirik eman honen inguruan. Guk gure bitakora zerrendara gehitu dugu, eta espero dugu baliabide hau medio gurea bezalako zaletasuna duten beste bitakoragile askoren lanak ikusteko aukera izatea.

Bakoitzaren bitakora gehitu ahal izteko baldintza bakarra eskatzen da, alegia, aurretiaz esan bezala, euskalduna izan dadila hein handi batean , eta besterik gabe, helbidea utzi eta haiek daukaten zerrendara gehituko dute.

Datu gehiago ditugun heinean kontatuko dizuegu gehiago, bitartean, sartu www.eraztuna.com orrialdean , eta hor aurkituko duzue euskal blogen eraztunaren inguruko informazio gehiago.

Bitartean, ezkerreko menuan daukazue haien orrialdean aurkitu dugun lotura interesgarria, alegia, “blogosfera ezagutzeko sortutako tresna”, egileen esanetan.

Denbora batean zehar eBlogosfera ezagutzeko hainbat tresna sortu ditut.

EBE = Euskal Blogen Eraztuna.

horTXE! = eBlogosferako bilatzailea (edo horrelako zerbait).

Bero! = eBlogosferako azken mezuak.

iEUP! = 2 blog edo hitz sokatira txanpa batean.

Beste lotura interesgarria: http://teketen.blogspot.com/