Posts Tagged ‘ekitaldi’

Izan zirelako gara, eta garelako… Ongi Etorriak!

2006/05/01

Ongi Etorri bero bezain unkigarria jaso zuten atzo Portugaleten Felipe Gonzalez, Angel Alkalde, Peio de Vega eta Ana Lopezek.

Nautika eskolako ekitaldi aretoan zen hitzordua 19:30etan , 19:15ak inguruan jadanik jendez lepo zegoen ingurua, zehaztutako orduan zabaldu zituzten ateak, eta hogei minutu luzez etengabe sartzen joan zen hara gerturatutako jendea.

Ekitaldiari hasiera eman zitzaion ezkerraldean azken hilabetetan bizitako momentu latzak gogoratuz, horretarako oso ondo prestatuta zuten bi ahotsek gertakizunak kontatu zituzten argazkiak pantaila erraldoian agertzen ziren bitartean. Lehenengo Igor Anguloren heriotza, ostean Baruren agurra, tartean manifestaldiak, Ertzaintzaren oldarkeria,eta jadanik ezagun dituzuen beste gertakari tristeak.

Gertakari tristeak, baina Ongi Eorri eguna zen atzokoa, eta beraz, tristezia hori ezin ahaztu daitekeelarik, lau Portugaletearrei ongi etorria emateko unea zen.

Felipe Gonzalez, “PIN”, 17 urtez preso Espainiar estatuko presondegi desberdinetan. Angel Alkalde, ezker abertzaleko militante ezaguna, Muguruzaren hilketaren ostean politikan sartu eta urte batzuk beranduago iheslari gisa Euskal Herritik alde egin behar izan zuen, orain urtebete inguru atxilotu zuten audientzia nazionalean epaiketa batera zihoala, tartean hainbat osasun arazo. Peio de Vega, Portugaleten lar ezaguna, arraun taldeko entrenatzailea urte mordoan zehar, 5 urteko kartzelaldia beteta bi epealditan, otsailaren 14an askatu zuten.

Ana Lopez Barrio, euskal preso politikoa Soto del Realen, bere kide Roberto SAinzekin atxilotu zuten orain bi urte baino gehiago, martxoaren hasieran bere mutil Roberto Aranjuezeko kartzelan hil zen ,martxoaren 24an askatu zuten behin behineko espetxealdian zegoela.

Agertu ziren tula gainean, zein baino zein dotoreago, berriro etxean, berriro ezkerraldean.

Kantuak entzun zituzten, bertsoak, dantzariek ere omenaldirik beroena egin zieten, loreak eskaini eta hamaika musu eman han geunden guztion izenean.

Txalo zaparrada ugari jaso zituzten, bai haiek laurek baita atzokoan zuzenean edo zeharka omendutako Igorrek eta Baruk, eta haiekin batera, ezkerraldeko preso guztiek, eta nola ez, beren senideek, astero astero tinko mantentzen direnek beren senide eta lagunak maite dituztelako.

Txaloak nagusi, irribarreak, poztasuna ukitu garratz batekin, eta tartean, hainbat malko, ezin ekidi zitezkeenak. Mukuzapia eskuan, ondokoei begiratu eta antzeko panorama ikusten zen.

Ongi etorria berezia, hotza batzuen esanetan, han geunden denak zer ikusiko zain, eserita eszenatokiari begira. Merezi izan zuen.

Felipek, Angelek, Peiok eta Anak taula utzi zuten 45 bat minuturen ostean , orduan Juan Mari Olanok, Askatasuneko kideak hartu zuen hitza. Euskaraz lehenengo eta gure inguruaren errealitatea ezagututa erderaz geroago, esan zituen esan beharrekoak. Batzuek mitin politiko hutsatzat hartu zuten , ez ziren ez hitz soilak esan zituenak,ordea.

BERRIA; http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2006-04-30&orria=013&kont=830

GARA;http://www.gara.net/idatzia/20060429/art162092.php