Pasa da denbora blog honi hasiera eman genionetik (bai, eman genionetik, Kostaldea enuen nik bakarrik hasi, Kostaldea Kazeatritza ikasten ari ginela jaio zen, oraindik blog bat zer zen, hauen erabilera eta Gorka Palacios irakasleak esan izanagatik bakarrik ezagutzen genuenean).
Pasa da denbora, eta egia da gauza asko eta asko aldatu direla… bloga bera… bitacoras.com zerbitzarian eskegita jaio zen, hiru egile izatetik, ni neu bakarrik kudeatzaile izatera pasa nintzen…
Euskal blogosfera ere handitu da, eta blog eta bestelako sare sozialak ez dira irakasle baten ideia txoro bat, negozioak egiteko bide berri bat dira, harremanak ulertzeko modu berria ere badira, zalantzarik gabe!
Bere momentuan maiz idazten nuen nire bitacora honetan, nire gogoeta pertsonalen arbela publiko honetan, azkenaldian, oso gutxi dira idazteko gogoz nabilen egunak, idazteko denboraz…
Blogen inguruko interesa, ordea, bizirik dago nire barrenean, beti izan naiz apur bat txutxumutxu zalea, eta blogek puntu hori ere badute, beste batzuek esan dutenaren, esaten dutenaren inguruan txutxumutxuan aritzeko aukera ematen du blog batek, ordenagailu aurrean, inori ezer esan gabe, honek edo harek idazten duena irakurtzen eta bakoitzak bere iritzia sortzen…
Sustatutik Iker Merodioren blogera egin dut salto gaur, EITBko langileei ireki nahi dieten espedientea dela eta, biek eskegi dute beren hormetan… pena ez naizela gehiegi harritu irakurri dudanean, egia esan.
2005.urtea oso urrun geratzen da…oroitzapenak, ordea, benetan politak ditut… Gaur, lan berri batean hais naizen egun honetan, etorkizunak gutxika beste kolore bat duela dirudien honetan, itzuliko nintzateke garai hartara…
Utzi erantzun bat