Trauma ala topikoa?

20 urte bete ditut gaur, hamarrekoa alde batera utzi eta bi zenbakira pasatu naiz.

Gogoratzen dut, apur bat ahaztuta daukadan zeozer den arren, 10 urteak bete nituen eguna. Kandela bakarra izatetik bi izatera igaro nintzen, zenbakiak dituzten horietakoak, alegia. Etxean egoera berezi bat balitz bezala ospatu genuelako ustea daukat.

Gaur, 20 urte , 1etik 2rako saltoa eta gaur komentario bera zenbait aldiz errepikatu didate nagusiagoek eta gazteago zirenek ere. 20etatik 30era berehala , aprobetza dezadan.

Ez dakit nik benetan trauma bat den urteak betetzea, ez dakit 20 urteetatik 30etara hainbesteko erreztasunez egiten den salto, 10 urteko aldea dago gutxika ideia egiteko, baina…

Trauma bat da jendearentzako? Bizitza aldatzen al da 29 urtetik 30era?

Egia da Gazte txartela, museotako deskontuak eta 26 urte arte bakarrik egitn dituztela, norbaitek noizbait erabaki zuen 26 urtetik aurrera ezin garela gazte izan, jadanik nahikoa diru izan behar dugula laguntzarik ez jasotzeko,etab. Ez dakit nik hori erabaki zuenak ze errealitate biziko zuen.

Nik oso ondo hartu ditut 20ak, 18ak, 16ak eta aurreko danak hartu nituen bezain ondo, eta seguraski datorren urtean, eta urrengoan eta 5 barru ere duintasun berdinarekin eta gogoz hartuko ditut jausten diren urteak, finean aldatu ezin den gauza horietako bat da, beraz, zertarako jausi topikoetan eta ibili adinean pentsatzen?

Laburpen hitzak: , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: