Urola Kostako 400 elkarte, koadrila, talde, alderdi eta eragilek hartu dute lekukoa presoen eskubideak aldarrikatuz.
Ehunka lagunek presoen eskubideak aldarrikatu zituzten atzo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako Pausoz Pauso ekimenaren baitan, Zarauztik Azkoitira arteko bidea oinez eginez. Lekukoa, Urola Kostako 400 elkarte, talde, alderdi eta eragileetako kideen eskuetatik pasatu zen.
Goizeko 10:00etan jendetza bildu zen Zarautzen, Musika Plazan, «Euskal Preso Politikoen Eskubideen alde» oinez egiteko. Lehen lekukoa Zarauzko bi presoen senideek eraman zuten. Txalaparta hotsekin, idiaren adarrari puzka eta irrintziekin hasi zuten martxa. Ibilbidea hasi orduko istiluen aurkako materialarekin hornitutako ertzainekin egin zuten topo, Kale Nagusian.
Getaria eta Zumaiatik pasatu eta Zestoan geldialdia egin zuten bazkaltzeko. 400 pertsonentzako bazkaria prest zuten eta mahai guztiak bete ziren. 16:30ean Zestoatik abiatu eta Azpeitirako bidea hartu zuen ibilaldiak. Azpeitian ere jendetza zuten zain, etaozen zabald zuten atzoko aldarria.
Azkoitian bukatu zuten ibilbidea. Goizean hasitako aldarrikapenarekin jai giroan jarraitu zuten. Egarria asetzeko txotxa eta ondoren kontzertua izan ziren bertan.
Albistea urola kostako hitzan argiataratu da. Beraz, eskerrik asko!
Laburpen hitzak: Etxean nahi ditugulako...
Utzi erantzun bat