Oroitzapenek malko bi

Bart gauean ordenagailuan nituen hainbat dokumentu begiratzen ibili nintzen, gehienak existitzen zirenik ere ez nuen gogoratzen.

Hasi nintzen nire izena duen karpetaren barruan zeuden bestelako karpetei begira, zergatik ipini ote nien bere momentuan horietako bakoitzari duten izena? Badaude izenburuan barnean aurkituko duguna ongi adierazten dutenak; “Argazkiak”. “unibertsitatea”, “bidaiak”, “musika”… badaude ere “denetarik” edo “varios” ipintzen dutenak, non denboraren poderioz edozer gauza egon daitekeen, sailkatzen jakin ez dudan guztiak hor amaitu du eta.

Zabaldu nuen “koadrilak” izeneko karpeta, eta bertan beste hamaika karpeta, urteen arabera sailkatuak, “2004”, “2005”… edota egin izan ditugun ekintza desberdinen arabera sailkatuak, “gabonetako loteria”, “jaiak”, “txosnak”… bakoitzaren barnean hainbat dokumentu, grafikoak, idatziak , etab.

Azken hauetako zenbait zabaltzen ibili nintzen, zabaltzen eta irakurtzen, gehienak gogoratu ere ez nituen egiten, momentu zehatzetako kontuak ziren, zenbait idatzi prentsari zuzenduak edota udalari zeozer eskatzen…

Bazeuden ere nik neuk nire burutazioekin betetako orrialdeak, nire arazoak edota haserreak urteetan eramandako borroka horren inguruan, denbora asko izan da, pertsona asko, eta bizipen ugari, onak zein txarrak. Orain, errespetatzen eta defendatzen jarraitzen dudan mugimendu horretatik aldendu naizen honetan atzera egitea dagokit, eta poztasuna sortzen dit ikusteak benetan momentu onak, oso onak bizi izan ditudala, pertsona onak, mesede bat egiteko prest egongo liratezkeenak ezagutu ditudala, horietako askok eta askok hazten ikusi naute eta orain ikusten nautenean zahar sentitzen direla esatera ere ausartzen dira.

Azken urteak izan dira kaskarrenak, pentsamendu aldaketa bat eman zen koadrilen mugimendu horretan, egia esan ez dakit zergatik, ez dut uste ere zergatik bat egon behar denik, besterik gabe denborak aurrera egitean, jende berria proiektuetan sartzean gauzak aldatzen direla pentsatzea nahiago dut.

Azken urteetan beraz, lan egiteko bidearen nolabaiteko aldaketa, jende berria eta hamaika aurpegi txar. Gatza izaten da nahigabe jausitako ardura bat guztien gustura betetzea, eta…

Tira! Ikusi nituen lerro aspaldikoak eta ez hain aspaldikoak, zenbait argazki eta marrazki, eta oroitzapenek, politek zein itsusiek malkoak sortarazi zizkidaten, nire begiak hezetu ziren, ez daukat argi ordea zergatik, urteetan emandakoagatik, urteetan egindako lagunengatik, bizitako poz eta tristurengatik, ala gaur tristura eta poz horiek ez bizitzeagatik???

Bereziki gura dizkiet lerro hauek eskaini urte guzti horietan nirekin borroka horretan tinko egon direnei, jai herrikoien alde nire herrian zein beste edozeinetan lanean aritzen direnei.

Txikitatik kamiseta morea soinean nirekin helburu komun batekin lanean aritu den errubio koletadun horri.

Baita agian artikulu hau inoiz irakurriko ez duen baina hainbeste erakutsi didan bizardun tabernari kamiseta horidun horri, nire barruak esaten dit horrek uste baino gehiago hartzen nauela eta kontuan.

Noski, kontu honengatik isuritako malkoak, ahotik botatako sugeak eta bestelakoak aguantatu dituen horri, eskerrik asko hor egoteagatik!!

GORA JAI HERRIKOIAK!!

Eider

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: