Asteburu musikatua

Aste nagusia amaitu berri den honetan, pena apur bat sortzen dit pentsatzeak Bilbora juergan ez naizela joan, oraindik herriko jaiek sortutako ajea eta poltsikoan sortutako zuloa nituen baretzeko.

Asteburu honetan Bilbon egon naiz, eta esaten nizuen bezala ez naiz juergan egon, beste zeozertan egon naiz, eta benetan gozatu dut bizitako asteburua.

Antzerkian egon naiz, baina ez antzerki saio edonolakoak ikusten, baizik eta musikalak ikusten, bat beharrean bi, larunbatean eta igandean.

Larunbatean Euskaldunan genuen zita.19:30etako saiorako 2 sarrera genituen "Fama" musikala ikusteko.

Heldu ginen, goiz, ez genuen arazorik nahi, Bilbotik buelta bat eman eta auditoriumean sartu ginen, gure lekua zela uste genuen horretan eseri eta saioaren hasieraren zain geundela lekuz aldatu behar izan genuen, gaizki eseri ginen eta.

Tira, hasi zen saioa, hasi ziren dantzari eta kantariak agertzen eta "Fama" pelikulan ematen den historiari eutsiz egin zituzten egin beharrekoak han geundenen gozamenerako.

Igandean ere, 19:30etan genuen zita, Euskaldunan beharrean Arriaga antzokian oraingoan.

Arratsalde partean joan ginen Bilbora, txosnetatik buelta bat eman eta MariJaia urbiletik ikusteko aukera ere izan genuen.

Arenaletik Arriagarantza joan eta han ikusi genituen gauean Mari Jaiaren agurra egiteaz arduratuta zeuden dantzari eta musikariak beren agerraldiari azken ukituak ematen, igandea, jaien azken eguna bazen ere, giro aparta zegoen Bilbon.

19:15ak aldera sartu ginen antzokira "Cabaret" musikal izugarria ikusten, oso leku onak genituen eta berehala eseri ginen saioa noiz hasiko zain.

Hasi zen, hasi eta tartera be heldu ginen, saioaren nagusitasunak txundituta gintuen. KOmunera joan eta txunditu sentimendu hori ia jausi zitzaigun han zegoen ilara ikusitakoan.

Tira… 15 minututan berriz ere martxan jarri ziren "Cabaret"eko dantzariak.

1931. urtean kokatzen den obra honetan ez da detailerik falta, Nazien agerpena, politikaren nagusigoa, dantzarien ikustu kutrea eta dantza lekuen puntu iluna, guztia dantzarien mugimendu eta kantarien ahotsekin.

Ikusten duzuenez, zein baino zein hobea, ez dakit bien artean zein gomendatuko nizuekeen, egia esan desberdinak dira eta biak ala biak oso obra onak.

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: