Gure laguna delako, klasean gurekin nahi dugulako…

Jakin dugu ikasturte osoan zehar zain egon garen albistea, ezagutu dugu, eta ez zaigu batere gustatzen.

Kazetaritza hasi genuenean ez genekien batak besteaz ezer,, baina 2.ikasturteari amaiera eman diogun honetan, klasekideak baino gehiago lagunak gara, eta orain, gauzak ezagutzen ditugu batak besteaz, errealitateak ezagutzen goaz itxura hutsaz gain, orain hasten gara lagunak izaten eta gure lagunei gertatzen zaienaz larritzen.

Hainbat denbora da genekiela Mirenen errealitatea zein zen, genekiela agian ez zuela karrera gurekin amaitzeko aukerarik izango, baina… nola sinistu?zelan imaginatu klasean ikusi beharrean agian kristal artera joan beharko dugula bisitan?

Heldu da ordea sinisteko unea, hainbeste denboraz luzatu den erabakia jakinarazi diote Madrileko agintariek gure lagunari, eta badirudi ez dutela errukirik izan 5 urte txakur artean egon beharko duela erabakitzeko.

Kazetaritza 2.mailako ikasleek argi daukagu , batzuek behintzat, Miren gure klasekidea baino gehiago dela, Miren gu guztiak batuta baino indartsuago dela, berak eman dizkigu guri indar lekzioak, pasa dituenak pasata hor, egunero klasean, egunez egun ikastarloak aurrera ateratzen gutariko askok baino askoz hobe, eta Miren kartzelara badoa, eta zoritxarrez hori dirudi dela gertatu beharrekoa, gu arduratuko gara unibertsitate guztiak jakin dezan gertatutakoa, ikasteko eskubidea izan dezan lortzeko borrokatuko dugu, eta bera ez bada, bere argazki bat behintzat gurekin joango da klasera egunero, gure laguna delako ezer baino lehen.

Miren guapa, jakin dezazula, irakurtzen badituzu lerro hauek, zu izan zarela guretzako klaseko pertsonarik berezienetakoa, eta jarraituko duzula izaten, eta kazetari klase baten egonda, gure berriak astero ezagutuko dituzula ziur egon zaitez, gure bisitaren zain egon zaitez…!!

MUSU BAT

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: