Miren oso oso ondo dago!!
Zelako subidoia kartzelara joatea (bueno kartzelara jaotea ez, ez gaitezen engaina, Miren ikustea hainbeste denboraren ostean!).
Ilea moztu du, pila bat argaldu da, baina oso guapa dago eta gainera indartsu ikusi nuen, oso indartsu eta burua argi.
Hamaika gorantzi eman zizkidan zuek guztiontzako, bat bera ere ahaztu gabe, eta bat bera ere bidean utzi nahi ez zuelarik.
Esan zidan gutunak jasotzea dela “la ostia”, berdin zaiola noren berriak jaso baina kartzelako monotonia hori apurtzeko oso oso garrantzitsua zaiela gutunak jasotzea, kanpoko berriak, bakoitzaren bizitzaren gorabeherak,etab. eta jakin dezazuela bebai mugatuta daukala gutun kopurua, eta beraz, erantzunak lasaiatsunez helduko direla.
Karztela kartzela da, eta barrote artean inor ikustea ez da batere atsegina, baina benetan atzo nire barnetik pasa ziren sentimendu guztiak ikaragarriak izan zirela.
musuak