Posts Tagged ‘Xalbadorren herioztean’

Xalbadorren heriotzean… betiko abestiak berreskuratuz

2006/01/12

Euskal Kanturik Onena saioan abestirik onenantzat izendatu dute Xalbadorren Heriotzean. Guk ere , betiko euskal abestiak gogoratzeko asmotan jartzen dizuegu hemen.

Adiskide bat bazen

orotan bihotzbera

poesiaren hegoek

sentimenduzko bertsoek

antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari

bakardadez josia

hitzen lihoa iruten

bere barnean irauten

oinazez ikasia…ikasia

Nun hago, zer larretan

Urepeleko artzaina

mendi hegaletan gora

oroitzapen den gerora

ihesetan joan hintzana.

Nun hago, zer larretan

Urepeleko artzaina

mendi hegaletan gora

oroitzapen den gerora

ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik

libratu huen kanta

lotura guztietatik

gorputzaren mugetatik

aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela

bertsorik sakonena

inoiz esan ezin diren

estalitako egien

oihurik bortitzena… bortitzena

Nun hago, zer larretan

Urepeleko artzaina

mendi hegaletan gora

oroitzapen den gerora

ihesetan joan hintzana.

Nun hago, zer larretan

Urepeleko artzaina

mendi hegaletan gora

oroitzapen den gerora

ihesetan joan hintzana.