Posts Tagged ‘UPV’

UPV, ven y cuentalo…

2006/01/12

Aurkezpena genuen gaur. Denbora luzez egon gara gaur entregatu beharreko lana prestatzen, lan hori aurkezteko osagarri izango zen aurkezpena ere prestatuta genuen, Power Point aurkezpena, 40 diapositiba inguru…

Dena prest, seme bat bezala genuen lana gaur goizean, kristongo gogoa klasera heldu aurekztu eta lana gainetik kentzeko.

EHU beti berdin, eta gure aurkezpenak ez du ezertarako balio izan, eginda genuen, klasekide batek bere portatila eraman du guri uzteko (Oraitz, eskerrik asko!), baina… proiektorea gaizki zebilen, edo ez dugu ipintzen jakin…. kontua da UPV saltzen dutela, unibertsitatea euskalduna, berritzailea, Bolognako prozesua… ia … lehenengo egokitu ebharko dute guztia eta gero ibili kontuekin…

Haiek ere beharrezkoak dira

2005/10/16

Egia da titularraren bidez ez dudala hitz egin nahi dudan gaiari buruzko informazio gehiegirik eskaintzen. Horregatik, aurrera jarraitu baino lehen beharrezkoak diren horiek nor diren argituko dut: bekadunak.

Jada hiru aste dira UPVen ikasturte berria hasi zenetik eta ez dira inon ageri bat baino gehiagori aurreko ikasturtean hainbeste lagundu ziguten pertsonok. Ezin nezake haiekin gertatutakori buruzko datu askorik eman dakigun guztia zurrumurruen bidez heltzen zaiguna da eta.

Batzuk diote berain lan baldintza eskasak zirela eta alde egitea erabaki dutela, beste norbaitek unibertsitateak beraiei ez deitzea erabaki duela ulertarazi digu baina esan bezala ez dakigu ezer garbirik.

Ez daukagu daturik haien nondik- norakoei buruz baina garbi duguna zera da: aurreko ikasturtean beraiek unibertsitatean egoteari esker eskaintzen ziren hainbat zerbitzu jada ez direla eskaintzen, besteak beste, gure fakultateko (Komunikazio eta Gizartea Zientzietako Fakultatea) ordenagailu gelarena. Eta egunero etxera itzultzeko aukera dugunontzat ez da hainbesteko galera baina Leioa, Bilbo edo inguruko herrietan ikasturtea pasatzen geratzen direnentzat desabantaila galanta da, batek baino gehiagok lanak egiteko aprobetxatzen baitzuen gela hori. Orain, aldiz, norbaitek lanak egin nahi izanez gero liburutegi zentralean dagoen ordenagailu gelara joan beharko du eta guztiok dakigu zenbat jende ibiltzen den han.

Beste zurrumurru bat bekadunak alde batera utzi eta teknikoak kontratatu behar dituztenarena da. Baina, noski, horretarako oposaketa batzuk egin behar omen dituzte eta horren ondorioz, lehenengo lauhilabetean ez ei da inor egongo lan horiek burutzen. Eta ezin al zituzten oposaketak uda garaian egin kurtso hasieran beharrezkoak diren eta matrikula bidez guztiok ordaintzen ditugun zerbitzu egokiak eskaintzeko?