Posts Tagged ‘trsite’

Kostaldeak gaur egun beltza bizi izan du…baina… aurerra!

2006/02/05

Gaur, arratsalde partea heldu, eta bitakora bisitatzen sartu gara. Egunero edo ia egunero ematen den ekintza da hau, artikuluren bat idatzi, komentariorik balego irakurri, bisitarien kopurua igotzen doan ikusi, etab…

Gaurkoan, Kostaldea bitakora zuri agertzen zen, testuak atzekalde zuri sinple baten gainean, argakzirik ez, alboko menuko baliabiderik ez… zer gertatu da? jakingo bagenu…

Kontua da, azken hilabeteotan sartutako hainbat baliabide desagertu direla bapatean, eta… ezin besoak gurutzatuta geratu… Beraz, lanean jarri gara berriro.

Jokuak, aspalditik gure ezkerreko emnuaren behekaldean genituen jokuak, lehenengo “pac man” eta beranduago “tetris” desagertu dira betiko, ez ditugu berriz igoko, bestelako baliabide gehienak; kontadorea, Eraztunaren lotura, Buber sarien hautagaitzaren irudia,etab. berriz ere ipini ditugu, gure kostaldeak betiko itxura eduki dezan.