Posts Tagged ‘TOPA’

“Txapelokerrik gabeko topagunea, iraultzarik gabeko herria”

2006/04/16

“Txapelokerrik gabeko topagunea, iraultzarik gabeko herria”, esaldi xelevrea da, baina aurten Gazte Topagunera joan ez, eta topagunearen nondik norakoak etxetik bizi izan ditugunontzat, hori da Gaztesarea webgunean Topagunearen inguruan agertu izan den esaldia egunez egun.

Ostiralean hasi, eta bihar arte luzatuko da aurtengo gazte topagunea.

Gaur bertan aipatutako gaztesarea orrialdean agertzen den elkarrizketa batean irakurri dudanez, 15.000 gazte inguru bildu ziren atzo Etxarriko akanpalekuan, askoz gehiago kontzertuen gunean, eta gaur daukate zitarik indartsuena, musikari dagokionean behintzat.

Eguraldia mantendu da hainbat ekintza egin ahal izateko, haien artean, herri eksolak, hitzaldiak, kontzertuak eta antolatuta zeuden bestelako ekintzak. Horretarako gune desberdinak prestatu dituzte antolatzaileek Etxarrin, herri gunea, gaztetxe gunea, kontzertu gunea,etab.

Egunero, eta bihar arte Xirika egunkariaren ale bereziak egin eta banatu dira Etxarrin egin diren ekitaldi desberdinetan, askok eta askok beren biruak ikusi ahal izan dituzte Xirikako argazkietan.

Kontatuko digute gehiago joan direnek bueltan , geratzen zaien denboran ondo pasa dezatela!

TIPI TAPA…ETXARRIN TOPA!