Bagenekien gaur hasi behar zutela Bilbon nazioarteko prentsa jardunaldiek, Gorka Palazio gure irakasleak nahiko aldiz gogoratu digu, eta gaut telebistan entzun dut jadanik erdi ahaztuta nuen berri hau.
Bidebarrietako liburutegian izaten ari dira jardunaldiok, eta hainbat eta hainbat prentsa munduko aditu bilduko dira bertan gaur hasi eta ostirala arte luzatuko diren jardunaldietan.
Telebistan hizketan ikusi dugu gurekin ikasturtea hasi zuen Ainhoa Fernandez de Arroyabide, pasiloetatik maiz ikusten dugun Agirreazaldegi andereinoa,etab…
Pena da, eta nahiz eta gure irakasleak sinestu ez pena da joan ezin izana, baina garai txarra da, oso txarra da ikasleontzat. azterketak ate joka ditugu eta aste honetan entregatu behar ditugun lanek, aurkezpenek, praktikek… ez digute ezertarako denborarik uzten.
Zoaztenei, ongi aditu eta kontatuko diguzue bueltan , nik iaz euskal kazeatritzaren I. kongresua adi adi entzun nuen eta hausnartzeko hainbat eta hainbat gai sortzen dira normalean horrelakoetan.
“ENTZUN ETA IKUS”
Irrati eta Telebistaren joera berriak azaltzeko Nazioarteko Jardunaldiak hartuko ditu Bilbok
2006/01/11
Ostiralera bitartean Bizkaiko hiriburuan komunikabide horietako profesionalek, adituek eta ikertzaileek telebistan eta irratian ematen ari diren aldaketak aztertuko dituzte. Jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu ditu.
Asteazkenetik ostiralera bitartean Bilbok EHUk antolatutako Nazioarteko Jardunaldiak hartuko ditu; “Entzun eta Ikus” izeneko jardunaldi horietan Irratiaren eta Telebistaren joera berriak ulertarazten saiatuko dira. Horretarako, komunikabide horietako profesionalek, adituek eta ikertzaileek euren txostenak aurkeztuko dituzte.
Gaurko hitzorduan, besteak beste, Jose Ramon Diez Radio Vitoriako zuzendaria izan da; ostegunean Lontzo Sainz eitb24.com web guneko editorea izango da eta hilaren 13an, ostirala, bestalde, Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusia.
“Entzun eta Ikus” izeneko jardunaldien bidez, euren web gunean diotenez, irratian eta telebistan gertatzen ari diren aldaketei erantzuteko gakoak ematen saiatuko dira, izan ere, komunikabide multimedia horiek bizi duten hedapenak salto teknologiko handia dakar eta aldi berean, mass-medien ikuskera desberdina dakarte.
Albiste osoa, eitb24.com orrialdean