Badakigu , (nola ez !) Asturiaseko printzeek alaba bat izan dutela, badakigu bere izena, badakigu zenbat pisatu eta neurtu duen… ez esan ezetz, badakigu, eta nahiz eta gure interesekoa izan ez, hainbestetan esan digute, kate guztietan, ordu guztietan, derrigorrez badakigula.
Baina gaur gauza gehiago gertatu dira, eta horiek ere jakin jakingo ditugu agian, baina ez medioetan izan duten eraginagatik presisamente.
Gaur urriko azken astelehena da, beraz, Gernikan jai.Gaur “Halloween” delakoa da, hildakoen gaua, kalabazen gaua, edo amerikarrek exportatutako jaia hobe esan. Gaur preso batek bere buruaz beste egin du kartzelan, eta batzuen ustez hori heriotz bat gehiago bakarrik baldin bada ere, hori erahilketa bat da, biktima bat gehiago bizi dugun egoera politiko honetan. Gaur Mendilibarrek agur esan dio txurigorriei, gaur Clemente mirari bat egitera dator athletikera.
Gaur… zer gehiago pasatzen da gaur?? Zubia da gaur , astelehen berezia, goiz esnatu beharrik gabeko astelehena… gaur … nik etxean egon beharko dut, gaixorik nago, eta beraz…
Egun bat gehiago da gaur, atzokoaren ondorengoa eta biharkoa baino lehen dagoena.
EIDER