Posts Tagged ‘poza’

Egoeraren aldaketaren zain gauden honetan…Ongi Etorri Ana!

2006/03/24

Atzo ETA erakundeak zabaldutako su etenak sentimendu berezi eta desberdinak sortu ditu gizartearengan.

Albiste ona dela ezin ukatu, sektore guztientzat da positiboa, mezuak ordea balio gutxi dauka zabaldutakoari jarraipena ematen jakiten ez bada.

Egunkari eta telebistetan une oro informazio berdinak zabaltzen ari dira atzoz geroztik, alderdi espinoletako politikari askok aspaldiko partez lasai egingo dute lo gaur.

Denborak aurrera egitean ikusiko dugu benetan zein den eragileen nahia egoera berri honen aurrean.

Bien bitartean, Portugaleteko biztanleek epealdi ilunean eguzki izpi bat ikusiko dugu asteburu honetan. Ana Lopez, Roberto Sainz hil berri den presoaren neskalaguna aske utziko dute ondorengo orduetan 2000€ko fidantza ordaindu ostean.

Ongi Etorri Ana, eta animo, hastera goazen epe berri hau benetan aprobetxatzen jakiten badute, gure garaipena eskainiko diegu Baru eta beste euskaldun danei.

Malkoak…

2006/02/18

Hiztegiari erreparatuta, ondorengo definioza ematen du malkoen inguruan;

Negar-tanta; negar egitean edo betazalen artean barreiatu eta begi-atalen higidura erraz dezan malko-guruinek kopuru txikitan jariatzen duten likido argi eta gaziaren tanta.

Malkoak gure begietatik ateratzen diren sentimenduen adierazle dira.

Gure begiak gure egoera pertsonalaren adierazlerik argiena izan ohi dira, triste gaudenean, nekatuta gaudenean, pozik gaudenean…

Begietatik negar malkoak ateratzen dira.

Negar malkoak, trsite gaudenean, pozik gaudenean, emozioa gure zainetan zehar dagoenean…

Triste gaudenean, gure gorputzak nolabait atera behar du barruko sentimendua, eta orduan , samin malkoak ateratzen dira gure begien ninietatik.

Poztasunaren adierazle ere izan ohi dira, begiak piztu eta negarrak irteten dira, sarri aksotan malkorik ez zaigu jausten, gure begiak busti ebsterik ez dira egiten.

Sarri askotan egiten dugu negar, eta are gehiago egin beharko genuke seguruenik, batez ere batzuek… gure barruak husteko biderik lasaigarriena da negar egitea.