Emisora publiko baten erruz, FMko 107.00 frekuentzian entzungai izango da hemendik aurrera Iruñeko Eguzki Irratia. 23 urtez bizirik iraun dute eta ez dute atzera egiteko asmorik, azaldu dutenez.
Orain dela hilabete inguruko Espainiako irrati publiko bat beste frekuentzia batekin azaldu da Iruñerrian, eta hortaz, Nafarroako hainbat zonaldetan Eguzki irratia entzuterik ez dago.
Interneten jarraituko dute bere emisioa egiten www.eguzki.net orrialdean.
Eguzki bezalako irrati libreek erregulatzeko mota guztietako oztopoak jartzen dituzte erakundeek.
«Gogora ekarri nahi dugu oraingoa ez dela horrelako egoera baten ondorioz frekuentzia aldatzera behartzen gaituzten lehen aldia». «Gure sorreratik beti pentsatu izan dugu diala zabala dela eta bertan irrati guztiak sar gintezkeela; beste gauza arras ezberdina da errealitatea, non aniztasun ideologikoa, askatasun adierazpena edo informazio askatasuna bermatzetik urrun aurkitzen garen»