Posts Tagged ‘maitasuna’

Bergarako “Maitasun SMS lehiaketa” Jardun elkartearen eskutik

2006/02/04

“Ene pentsamenduak betetzen dituzulako, zure alboan berezi sentitzen nazelako,gauero zugaz amesten dudalako, ohean ondo baino hobeto pasatzen dugulako, MAITE ZAITUT

Bergarako Jardun elkarteak aurten Maitasun Sms lehiaketa antolatu du, eta irakurri berri duzuen mezu hori da irabazlea.

Norena? Nirea!!!!!! Eider Andres Portugaletearrarena!!

Pozik egongo dira Gipuzkoarrak, Bizkaitar bat irabazle izanik.

Gustatzen al zaizue?? ba… San Balentin heltzear da, baina ez ahaztu alboan duzuen horri egunero, den eguna delarik ere horrelako mezuak bidaltzen eta zenbat maite duzuen gogoratzen.

Mila kilometrora (maitasun eskutitza)

2006/01/11

Gaur, gure lerroak ezik beste batzuk gomenatzeko idazten dizuegu.

Gaur Manex Sagarna Euskal Filologiako iaksle arratiarrak idaztitako lerroak irakurtzeko gomendioa luzatu nahi dizuegu.

Manex-en Bloga, “Lotsabako baten baterra”

Jaso besarkada handi bi hasteko. Bat nirea eta bestea nire amarena. Atzo esan nion gutuna bidali behar nizula eta eguneko aurpegi sentiberena nozitu nion. Emozionatu egin nintzen, aspaldi ez bezala. Egunen batean, bisitan joango gatzaizkizula esan du tonu desesperatuz, baina zintzoki. Mila kilometroak bi egingo direla fantaseatu du. Poeta egiten duzu ama zutaz oroitzean.

Aspaldi ez dut zure erantzunik jaso, ez eta Tenerifeko usairik gozatu. Hara alde egiten dut esna eta lo nagoenean. Datorren ekainerako han izango nauzu berriz, atzo erosi nuen hegaldirako ticketa. Ordura arte gauero amets bidez joan beharko dut zure gelara, zure musugorrietan hain maite dituzun kilimak egin,hurrengoak noiz iritsiko zain lagatzen zaituzten muxu bero bi eman eta irribarre eztiz etxera bueltatzeko. Bidean malkoak utziz, Teide handian deskantsua hartu eta egunsentiari babes zaitzan eskatu arte…