Posts Tagged ‘Madril’

Azken orduko albistea!!

2005/12/19

       

’18/98 AUZIKO’ EPAIKETA

Istripua izan du auzipetuetako batzuk Madrilera zeramatzan furgonetak, baina inork ez du minik hartu

Autobusean barik furgonetetan egin dute gaur ’18/98 auziko’ auzipetuek Madrilerako bidea, eta furgonetetako batek, Bizkaiko eta Arabako bederatzi auzipetu zeramatzanak, istripua izan du Segovian; hala ere, inork ez du min handirik hartu eta guztizak onik daude. Erietxean dira, baina ohiko azterketa egiten, eta guztiek handik Madrilera auzi saiora joateko asmoa dute. Epaiketaren gaurko saioa, berriz, 10:30etan hasi da, baina segituan bertan behera utzi du Angela Morillo epaileak, istripua izan duten auzipetuak falta direlako, haien berrien zain.

Zehazki, honako auzipetuak dira istripua izan dutenak: Txema Matanzas, Alberto Frias, Iñaki O’Shea, Andoni Diaz Urrutia, Bixente Askasibar, Xabier Balantzategi, Marta Perez, Ana Lizarralde, Olatz Egiguren. Haiekin direnek ziurtatu dute inork ez duela min handirik, eta badaezpako azterketak, ohikoak, egiten ari zaizkiela erietxe batean. Behin azterketa amaituta guztiek Madrilera gaurko auzi saiora joateko asmoa dute.

Epaiketako gaurko saioa, berriz, etenda dago oraingoz. 10:30etan abiatu da, baina hasi bezain laster utzi du bertan behera Angela Morillo epaileak, hain zuzen ere, istripua izan duten auzipetuak falta zirelako. Morillok agertu du auzipetu guztiak aurrean direla egin behar dela epaiketa, eta, ondorioz, ezbeharra izan dutenen egoeraren berri zehatza izan arte eten egingo duela saioa.

Orain dela gutxi berrian agerturiko albistea

18/98, epaiketa politikoaren hasierako saioan aldarrikpenak eta epaileen profesionaltasun eza, gaur bigarren saioa

2005/11/22

Bigarren saioa du gaur 6-8 hilabetez luzatuko den 18/98 auziak. 56 euskaldun daude Madrilgo Casa de Campo delako horretan getakizunerako prestatutako gelako bankuetan eserita, guztien artean ia 1000 kartzela urte bete beharko dituzte errudun gertatuz gero. Haiekin batera, 13 abokatu, fiskalak, AVT-ko kideak, epaileak…

Atzo eman zitzaion hasiera zenbaitek epaiketa politiko izendatu duten honi, eta esaten dutenez 6-8 hilabetez luza daiteke. Defentsako abokatuek epaiketaren atzeratzea eskatu bazuten ere, fiskaltzak eta epaileek ez zuten onartu, beren zoritxarrerako, ostean beraiek utzi behar izan zuten bertan behera, antza behar dituzten frogak ez daude behar bezala.

Egia esan gutxi dago esateko, albistegi gehienetako berririk aipagarriena da , egunkari askotako portada, eta datuak errez aurkituko dituzue bai sarean bai paper euskarrian, telebistan…

18/98, eskubide zibil eta politikoen defentsan dio auiperatuek eramaten duten kamiseta ilunak, eta benetan tristea da ikustea zelan sartu dtuzten saku berean hainbat enpresa, hainbat sektore desberdinetako hainbat eta hainbat eragile, 56 euskladun XXI.mende honetan Espainiar juztiziak epaituak, orain 40 urteko garaiak berriz ere bizitzen ari al gara?

WEBGUNE INTERESGARRIAK:

http://www.18-98plus.org/

http://www.euskalherria.com/atxekimenduak/18_98_ikusi.php