Posts Tagged ‘jokuak’

Lorategia, sakelakoentzat euskarazko bigarren jokoa, eta dohainik

2006/02/05

Sakelako telefonoa erabiliz jolasean ibiltzea maite dutenek aukera berri bat izango dute aurrerantzean, sakelakoentzat pentsatutako euskarazko bigarren bideojokoa plazaratu baitu Animatu enpresak: Lorategia.

Dohainik banatuta

Lorategia joko didaktikoa da, berria, euskaraz, eta sakelako telefonoentzat. Jokoa euskara ikasteko eta erabiltzeko tresna da, teknologia berrien eremuan eta horren hedatua dauden sakelako telefonoen esparruan.

Esparru horretan euskaraz atera den bigarren jokoa izateaz gain, beste berrikuntzarik ere badu produktu honek. Izan ere, Lorategia dohainik banatuko da. Telefonoaren erabiltzaileak datuen trafikoak eragiten dituen kostuak soilik ordaindu beharko ditu (0,50 € baino gutxiago).

Informazio gehiago; www.erabili.com orrialdean

Bitakoretan ipintzeko hamaika baliabide

2005/10/27

Bitakoretan ipintzeko hamaika baliabide eskaintzen dira gaur egun interneten.

Batzuen ustez, bitakorak gutxi batuzke ezagutzen ditugun webguneak dira, baina interneten bilatuz gero, hamaika aukera daude gure bitakorak aldatu, hobetu eta hainbat eta hainbat baliabide erabilgarri sartzeko.

Gaurkoan, guk , gure bitakora honetan entretenigarri bat sartu dugu, “packman” joku ezaguna sartzeko kodea lortu baitugu www.pimpwebpage.com orrialdean. Orrialde honetan baliabide ezberdin ugari sartzeko kodeak daude , guk noizbehinka aldatuko ditugu gure jokoak aspertu ez zaitezten.

Benga ondo pasa!!