Internet soberan da ezaguna, ez naiz hasiko hemen berriz ere gogoratzen intrneten bidez komunikazioak zenbat erreztu diren, edota munduko punta batetik bestera informazioa bidal dezakegula, edota artxiboen transmisioaren garrantzia… tira guztiek soberan ezagutzen ditugun sarearen ezaugarriak, alegia.
Gaurkoan interesgarri zait bitakoren inguruan hitz egitea, bitakorak, blog-ak, berriemaileak, ziberguneak… zenbat izen?? finean berdina adierazteko.
Iaz berriemaile.com-en abarotua genuen gure orrialdea, derrigorrez egin beharrekoa, eta nire ustez horregatik interes gutxiagokoa. Esan nahi dut, agian gugandik sortutako ideia izanik gogotsuago hartzen dugula irakasle batek inposatua baino… batek daki!

Bitakora ugari ikusi izan ditut , mundu honetan sartu ginenetik asko eta asko bisitatu izan ditut, Deustuko eta Eibarreko ikasleenak, gure klasekideenak, bitacoras.com honetan dagoen direktorioan agertzen diren zenbait…. eta benetan interesgarria da beste batzuen bizipenak, zalantzak, kontakizunak… ikustea.
Bitacoras.com honetan , aurtengoan bezala , guk geuk gure bitakorari zenbait aspektu emateko aukera daukagu, goiko irudia aldatu , letraren kolorea aldatu, tamaina, bisiten zenbatazilea, erlojua, egutegia ere sartu dugu, eta askoz ere oinarrizkoagoak diren beltzak, azpimarratuak, etzanak, argazkiak… Animatu eta egin zuen bitakora espazio original bat, ez jausi betiko kopiaketa hutsetan , askoz ere interesgarriagoa da originala izatea, originaltasuna sarean hedatzea…
Animo bitakora hauen erronkarekin, egunen abten agian gure lan tresnarik garrantzitsuena izango da, gure lerroak zabaltzeko bidea.