Posts Tagged ‘inprobisazio eza’

“Inprobisaziorik onena idatzita dagoena da”

2006/02/16

Kazetariak izango gara, lortuko dugu unibertsitatea amaitu eta kazetari izendatzen gaituen titulu bat izatea.

Lortu arteko bitarte horretan, egunero gauza berriak ikasi eta ikusten ditugu, historia, zuzenbidea, nazioarteko harremanak, ekonomia…hainbat gair dauzakgu gure kultura maila handiagotzen dutenak, edo beharko luketenak,e ta momentuz benetan gureari lotutako bakan batzuk.

Elisabete Larrinagak esan zigun aste hasieran aipatutakoa, alegia, inprobisazio eza dela inprobisazio onena. Aurretiaz ere entzunda genuen, baina irratia entzutean , telebista ikustean, ezin imagina dezakegu esaten dituzten gauza guztiak gidoian idatzita daudenik… Arantza Gutierrez Paz irakalseak kaleratutako liburu baten sinopsia irakurtzen ere agertu da esaldi ditxosozkoa, eta, hainbat aldiz entzunda horren harira idaztea etorri zait burura.

Gatza da sinestea Euskadi Gaztea, Euskadi irratia edo edozein komunikabidetako estariek inprobisaziorako lekurik ez dutela izaten.

Izaten dira Teleberria, edo albistegi eta antzeko saio serioak, non informazioa den nagusi eta ulertu dezakegun esan beharrekoak esan behar direla, eta gidoia jarraitzea besterik ez dagoela.

Baina, burura datorkit Ilaski Serrano edo Euskadi Gazteako bestelako esatariak, “reality” gisako saioak egiten , hainbat “ñañukeri” egiten saioan zehar, hori dena benetan idatzita al dago?