Posts Tagged ‘ikurriña’

Zerraldoak protagonista

2006/04/27

Izenburu zuzen bezain iluna aukeratu dut artikulu hau izendatzeko.

Telebista jarraitzen duen horietakoa naiz, albistegiak, telesailak…irratia ere entzuten dut, musika saioak batez ere, interneten dauden egunkari digitalen irakurle fidela naiz.

Tira, albisteetan jarrita egoten naiz, Euskal Herriari dagozkien albisteetan batez ere, euskal gatazka, gure herria… mezu dituzten albisteetan jarrita batez ere.

Aurreko astean Jokin Gorostidiren bihotzekoaren albistea irakurri nuen interneten, 18/98an epaitutako gizon horri bihotzekoak emana.

18/98 aipatuta, baina hori baino askoz lehenago izan da ezaguna Gorostidi, Frankismoak jada kondenatu zuen Burgosen orain hainbat urte.

Gaurko egunkarian, azaleko argazkian ordea, bere zerraldoa agertzen da, ikurriña gainean, bikotea, Itziar ukabila gora, eta oraingoan ere ezker abertzaleko militanteak, ordezkariak, lagunak inguruan.

Protagonista, zoritxarrez heriotzaren unea heldu zaiolako izaten ari da Jokin protagonista egunotan, nahiagoko luke seguruenik 18/98 epaiketa famatua amaitu izanagatik protagonista izatea, ala hainbeste urtez borrokatu duen herriaren askatasuna lortu izanagatik…

Azken hilabeteotan,ordea, gure herri honen alde borrokan aritu direnen zerraldoak besterik ez ditugu izan protagonista.

Otsailak bere azken egunak betetzen zituela, Igor Angulo, Martxoaren lehen egunetan Roberto Sainz, apirilaren amaieran Jokin Gorostidi, denak ala denak ikurriña gainean eta kutxa baten barruan.

Aurrekoetan esan bezala, atera kutxa ilun horretatik eta bildu hor nonbait dauden besteekin gu gidatuko gaituen izarrari argia emateko…