Posts Tagged ‘Igor’

1000 egun hildakorik gabe??Noren hildakorik gabe?

2006/03/03

30 urte bete dira Gasteizen 5 langile hil zirenetik, omenaldia egiten zeudela, Ertzaintzaren karga poliziala bizi izan dute Gasteizeko lagunek.

Santurtzin be, sindikatuen kontsentrazioa uzten utzi dute, baina ostean be bronkarako gogoekin agertu da gure gobernuaren polizi maitea.

Guztia gutxi balitz, Portugaleteko lagun Roberto Sainz Olmos, “BARU” hilik agertu da gaur Aranjuezeko espetxean. Kartzelako iturrien arabera, bihotzekoak eman dio Robertori, baina, sinestu behar al dugu?

3 urte dira Portugaleten bertan, jai egun baten eta bere neskarekin zegoela atxilotu zutela, 41 urte zituen, eta epaiketaren zain zegoela galdu du bizitza Aranjuezeko espetxean, bereetxetik, bere herritik, Euskal Herritik hainbat eta hainbat kilometrotara.

Zer egin ebhar da egoera honen aurrean? Pasibitateari ekine ta etxean geratu bizitzak emandako kolpeak hartzen eta hartzen?

Astelehenean Igor, gaur Baru, bihar ere korrika jarriko beharko gara komunikabideen aurrean ea zer geratatu den?

Baru, gogoan zaitugu, joan zara,e ta gatza da konpontzea hori, baina, jakingo dugu gertatutakoaren egia, eta ez zaitugu ahaztuko, INOIZ!!

Anari, baru-ren neskari, Idoiari emandakoa bezain gogorra den musua hemetik.

Amaigabetasunaren amaiera

2006/03/01

Gaur heldu dira Igor eta bere senideak Santurtzira. Aste luzea izan da bizitakoa, eta amaitzera doala badirudi ere, amaigabea izango da asko eta askorentzat.

16:00etan espero zen heltzea hilotza ezkerraldera, Santurtziko udalaren ingurua jendez lepo zegoen orduan, eta dakigunez, Altuben ere bazegoen nahikoa jente Igor Euskal Herrian sartu bezain laster omentzeko.

Berehala hasi dira surrumurruak, Herrizaingo saila gora eta herrizaingo saila behera, SAnturtziko kaleak Ertzaintzaz beteta, Kresala aretoa, Igorren gorpua jartzeko udaletxeak utzitakoa, giltzapetuta.

Igorren familiak berehala jakin du eta herrikideei jakinarazi gorpua ez zela Santurtziko parkera helduko, Balza jaunaren agindua betetzeko asmotan ziren, bere senidea bakean utz zezaten nahi zuten, eta Ertzaintza ezagututa bazekiten zein izan zitezkeen ondorioak.

Badirudi amaitu dela familiaren eta Igor beraren sufrimentua, hilerrian dago igor, eta kanposantuan emango ditu orain arteko urteak, amaitu da espetxean igarotako denbora, guztia amaitu da.

Amaitzera doan hau, ordea, ez da hain errez amaituko, amaigabeko gai baten amaiera da gaur bizitakoa, Igor izango al da azkena? bizitza galdu duen honetan uztiko diote benetan lasai egoten eta familiari bere sentimenduak askatzen?

Balza jaunak seguraski ez du inoiz maite zuen pertsona bat galduko espetxe baten, are ziurrago, espetxe baten hil omen den inor ez zuen galduko Balza jaunak…

Musu bat Igor, Idoia, bereziki Aitzol, eta Euskal Herritik urrun daudenei.

Ez ahaztu zeruko izarrik distiratsuena pizteaz Igor…

2006/02/28

33 urte, seme bat, 10 urte kartzelan, hainbat amets, hainbat ilusio…

Bizitza galdu zuen ordea atzo Igorrek, bere buruaz beste egin omen zuen kartzelako arduradunek esan dutenez, egia den o ez, bakoitzak bere buruarekin, dituen datuen interpretazioarekin egin beharko du.

Euskalduna, alaia, arrantzalea, lagunen esanetan etorkizunarekin nahiko esperantzatua, burua argi, egoera politikoaren jabe, orain, gu guztion arnean egongo da, zerutik bere seme Aitzoleri begira, honen keinu eta jolasekin barreka seguruenik.

Heriotzarekin egin zuen topo atzo, eta gaur, familia euskaldun gaztea berriz ere bere herrira ekartzeko saiakeretan dago.

Biktima bat da Igor, bat gehiago azken urteotako zerrenda beltzean ipintzeko. Biktima guztiak ez dira berdinak, ordea,eta beraz, batzuek aipatu ere ez dute egin, nahikoa daukate beren ustezko bake prozesu horrez hitz egiteko eta.

Santurtziarra, eta ezkerraldean nahikoa samin sortu du kasuak, ezkerraldean eta Euskal Herri osoan, 600 kilometrotara bazuten ere, euskalduna ezn, euskara ikasten ere baziharduen, espetxetik bueltan Aitzolekin eta bere neska Idoiarekin izan nahi zuen bere bigarren umearekin hitz egin ahal izateko.

Hil egin da, eta bizitza ez dio inork itzuliko, baina hilda dagoela ere, batzuek ez dute bakean utziko, eta santurtziarrari agur esatea nahi baino gehiago kostatuko zaigu, Santurtziko udalak ez du oraindik aurpegirik eman,zeren zain ote daude? Heriotzera heldu da Igor eta guztiek bezala honek ere behar bezalako agur bat merezi du, ea Santurtziko udalak, eta bestelako erakundeek behar bezalako agurra ematen uzten diguten bestelakoei.

Agur eta ohore Igor, zauden lekuan zaudela ,ez ahaztu gu guztiok gidatuko gaituen izarra gauero pizteaz.