Posts Tagged ‘hil’

Zerraldoak protagonista

2006/04/27

Izenburu zuzen bezain iluna aukeratu dut artikulu hau izendatzeko.

Telebista jarraitzen duen horietakoa naiz, albistegiak, telesailak…irratia ere entzuten dut, musika saioak batez ere, interneten dauden egunkari digitalen irakurle fidela naiz.

Tira, albisteetan jarrita egoten naiz, Euskal Herriari dagozkien albisteetan batez ere, euskal gatazka, gure herria… mezu dituzten albisteetan jarrita batez ere.

Aurreko astean Jokin Gorostidiren bihotzekoaren albistea irakurri nuen interneten, 18/98an epaitutako gizon horri bihotzekoak emana.

18/98 aipatuta, baina hori baino askoz lehenago izan da ezaguna Gorostidi, Frankismoak jada kondenatu zuen Burgosen orain hainbat urte.

Gaurko egunkarian, azaleko argazkian ordea, bere zerraldoa agertzen da, ikurriña gainean, bikotea, Itziar ukabila gora, eta oraingoan ere ezker abertzaleko militanteak, ordezkariak, lagunak inguruan.

Protagonista, zoritxarrez heriotzaren unea heldu zaiolako izaten ari da Jokin protagonista egunotan, nahiagoko luke seguruenik 18/98 epaiketa famatua amaitu izanagatik protagonista izatea, ala hainbeste urtez borrokatu duen herriaren askatasuna lortu izanagatik…

Azken hilabeteotan,ordea, gure herri honen alde borrokan aritu direnen zerraldoak besterik ez ditugu izan protagonista.

Otsailak bere azken egunak betetzen zituela, Igor Angulo, Martxoaren lehen egunetan Roberto Sainz, apirilaren amaieran Jokin Gorostidi, denak ala denak ikurriña gainean eta kutxa baten barruan.

Aurrekoetan esan bezala, atera kutxa ilun horretatik eta bildu hor nonbait dauden besteekin gu gidatuko gaituen izarrari argia emateko…

Aste beltz amaigabea

2006/03/03

Aste luzea ari da izaten martxoaren lehenengo hau. Ostirala bada ere, badirudi inoiz ez dela amaituko.

Astelehenean albiste txar batekin hasi genuen astea, eta gaur ere, ostirala den honetan ez dira gauzak asko hobetu.

Igor izan zen astelehenean hilda agertutakoa, Santurtzi eta Euskal Herri osoa samindu zituen albisteak.

Gaur Baru, Portugaleteko laguna zian da kartzelan, bere etxetik hainbat eta hainbat kilometrotara bizitza galdu duena.

Eguerdiak jo duen bezain laster jaso dut berria, lehen informazioek Baru ere urkatua agertu dela esan didate, sinestezina, Baru oso pertsona indartsua izna da beti, horrelako ezer egiteko gai izango ez zena. Haimaika telefono dei egin ditut, berria surrumurru besterik ez zen momentuz.

Herrira heldu eta lehen pintada ikusi dut horma baten. Nire zalantza guztiak argitzen zituen margoketa, nire buruan bueltaka zebiltzan ideia denak une bakar batean belztu dira.

Egun luzea izna da, jendeari jakinarazi behar zitzaion gertatutakoa, Igor lagunaren kontu guztiaren nahasmendua oraindik nagusi da gure artean, eta beraz, informazioak arin ekin behar zion bideari.

Arratsaldeko 20:00etan zegoen zehaztuta zita Portugaleten, manifestaldia egin behar genuen Udaletxe aurreko plazatik, herria jendez lepo zegoen, Askatasunako kideak, normalean egunkarietan besterik ikusten ez ditugunak, herrikideak, ondoko herrietakoak… Baru pertsona lar ezaguna zen gure inguruan, eta azken egunotako gertakari latzek are gehiago derrigortu dute jendea kalera irtetzen.

Ez dira 10 minutu pasatu herriko aldapa baten goikaldera igo eta Beltzez jantzitako Ertzainak gure zain genituela. Zenbat?40?50? 3 furgoneta eskina ebrean bai behintzat, hori al da politika egiteko modua Balza jauna??

Norabidea aldatu dugu gure desadostasuna erakusti ostean, baina ez zaie askorik kostatu jendea “disolbatzea” pilotak gora eta ebhera hasi dira berehala, ohiuak, jendea korrika… bakoitza ahal zian dugun moduan irten gara handik (batzuek lehenago alde egin dugu egoera aurreikusita).

Lagun bat galdu dugu, batzuek aste berean bi, Portugalete eta Santurtzi bezalako herrietan horrelako gertakariek egiten duten mina ezin imagina dezake hemen bizi ez den inork, baina ez digute gure hildakoei merezi duten omenaldia egiten utziko.

Baru ez da ETAkidea, Baru epaiketaren zainz egoen oraindik, eta beraz, Balza jauna, ez al da herritar bat gehiago?

Bihar Santurtzin omenaldia Igorreri, horrekin batera Baruren goroua Portugaletera heltzeko itxaroten egongo gara asko eta asko, besterik ez bada ere, klabelin gorri bat gainean jartzeko.

Gero eta argiago daukat politikatik harago doala Euskal Herriak daukan arazoa, zein baino zein harroagoak gara (edo dira, edo zarete, batek daki!), eta soziala da arazoa politikoa baino gehiago, bizitzak daude jokoan, terroristenak , senideenak, besterik gabe behar baino gehiago mugitzen direnenak… nor ote urrengoa?

Balza jauna, amorrua daukagu gure zainetan barrena, gure lagun bat hil egin da, eta horrek sortutako mina gutxi balitz, ez duzu zuk arazorik izan zure berdugoak guregana bidaltzeko…

Ana gaixoa, Idoiak bere senide eta lagunak izan ditu kanpoan, baina Anari sikieran utziko al diote etortzen berarekin bizitza konpartitu duen horri azken agurra ematera?Otoitz egingo dugu suerte izan dezan…

Baru, guapo! bildu Igorrekin zaudeten lekuan zaudela, eta zuen besarkadak sor dezala gu guztiok bidean gidatuko gaituen izar distiratsua.

MUSU BAT

EIDER ANDRES