Posts Tagged ‘hasiera’

Epealdi berriaren hasiera…

2006/02/09

Bizitzan hainbat eta hainbat epealdiri eman diegu hasiera, hasiera eta amaiera.

Amaitu da lehen lauhilekoa, pasatu dugu bigarren maila honen erdiko puntua, orain, irakasle berriak, ikastarlo berriak…ezagutzeko unea dugu…

Egia da epealdi guztiek nolabaiteko beldurra sortzen dutela, hau da, ezagutzen ez dugun horrek nerbio puntu bat sortzen digu, finean, ondo joango al zaigu? Aurrekoa baino hobeto? Jatorrak izango al dira irakasleak? Eman behar dizkiguten arloak gaindituko al ditugu?

Paasa genuen haurtzaindegia, ikastola, selektibidadea, unibertsitateko lehen maila, hau ere, pasako dugu, eta ekainean mezu haur irakurritakoan, konturatuko gara gauza guztiek daukatela hasiera bat eta amaiera bat (izkutua bada ere…)

Ongi etorriak!! Ongi etorriak zuek, eta gu geu, bitakora berri honen egile berriak

2005/10/01

Argazkian agertzen garen hauek gara gune honen egile izango garenak(Maitane,Eider eta Iure urrenez urren).

Gunea zabaldu dugu unibertsitateko ikasle batek aginduta, baina ziur gaude gustoko izango duzuela, zuen internet saioetan derrigorrezko bisita izango dela hemendik aurrera. Sentsu horretan , zuen komentario, ideia eta bestelakoak onartuko ditugu, eta ez onartu bakarrik, baizik eta eskertu ere.

Gurean iritziak argi eta garbi azalduak izango dira, baliteke “politikamente inkorrektoak” izatea, agian norbaiten iriztien kontrakoak, hasierako artikulua den honetatik barkamena eskatzen dizuegu horrela bada, baina… ADIERAZPEN ASKATASUNA!!!

Aurreko urtean berriemaile.com-en abarotua izan genuen gure bitkora, honen pareko bitakora, baina helbideak eman ere ez dizkizuegu emango, orain denbora bat saretik desagertu direlako.

Besterik gabe, hurrengora arte .

IURE, EIDER, MAITANE