Posts Tagged ‘Goenkale’

Zertan dabiltza Goenkalen?

2006/01/24

Atzo gauean Goenkale ikusten aritu nintzen eta benetan harrituta utzi ninduen. Aspalditik iruditzen zait ez dakitela telesailarekin (telenobelarekin hobeto esanda) nola jarraitu baina aurtengoa gehiegizkoa iruditzen zait. Baina ez dut telenobelaren edukiaz hitz egin nahi.

Kontua da aurreko asteren batean Arraldeko Ertzaintzaren komisaldegian atxilotu batek bere burua zauritu zuela gero poliziak izan zirela salatuz. Atzoko atalaren zati handi bat igaro zuten Ertzainek, eta batez ere Ertzainburuak, ez zutela horrekin zerikusirik izan adierazten. Horren inguruko elkarrizketa ugari izan ziren, bai bi Ertzainen artean baita Ertzain eta kaleko jendearen artean ere.

Egia esan falta izan zitzaien gauza bakarra honako izan zen: Ertzainburua eta bere kide bat hitz egiten ari ziren unean komisaldegiaren eskenatokia atzean utzi eta ikusleengana zuzentzea “jaun-andreok, guk ez diogu atxilotu horri ezer egin, ze Ertzaintzak ez du torturatzen” esanez.

Argi daukat horrekin emaitza batzuk espero dituztela. Denok dakigu badela jendea tortura salaketak sinisten ez dituena eta haiek hemendik aurrera beste arrazoi bat dute itsukeria horrekin jarraitu ahal izateko. Hedabideren batean tortura kasuren baten salaketa ikustean batek baino gehiagok pentsatuko du “bai noski Goenkalen bezala, atxilotuak bere burua zauritu eta gero Ertzainei bota errua”.

Ez dakit guzti honek benetan uste dudan eragina izango duen baina neu izango nintzateke horrek ondoriorik ez dakarrela ikustean poztuko nintzatekeen lehena.

Amaitzeko esan Euskal Herrian zein Espainian torturatzen dela. Bai Guardia Zibilek eta baita Ertzainek ere , Goenkalen beste mezuren bat zabaltzen saiatzen badira ere.

Azken horren adibide Torturaren Aurkako Taldeak 

biltzen dituen salaketak.