Posts Tagged ‘General’

borratu…eta borratu…

2007/09/19

bueno… nahikoa da…

bi testu idatzi ditut…eta biak borratu… ez daukat astirik ordenagailu aurrean jarraitzeko…

edukiko dituzue laster nire berri gehiago

musu

eider

ETB2, Antena3 eta Tele5-eko gaueko albistegien arteko lehia EAE-n

2006/01/15

Gaur bertan , Berria egunkariak kaleratzen ditu 21:00etako albistegietako audientzia datuak, non argi azaltzen den lehia handia dagoela ETB2, Antena3 eta Tele5 kateen artean astegunetan.

Orain dela gutxi arte, hiru albistegi zebiltzan lehian, ETB2, Antena3 eta TVE1, urritik aurrera ordea, Cuatro telebista berriak Iñaki Gabilondok zuzentzen duen albistegia sartu du ordu berean, eta Tele5 kateak 20:30etan eskaini ohi zuen albiste saioa ere 21:00etara pasa du.

Abenduko datuei erreparatuta, eta kontutan hartuta esan bezala hiru albiste saio izatetik bost izatera pasa direla ordu berean, ez dago ia alderik.Astetik astera liderra aldatzen da arrazoi zehatzik gabe. ETB2 eta Antena3ko albiste saioek %20.6 lortu dute , Tele5ek %20.5 eta TVE1ek %20.1.

Espainiar audientziari dagokionez, Antena3 izan da 2005.urteko liderra.Noticias2 izeneko saioa, Antena3 telebistan 21:00etan Matias Prats eta JJ.Santosek aurkeztutako saioa izan da ikusiena, %25eko audientziarekin.

EITBko 2005eko txostena aurkeztu zuten atzo Bilbon

2006/01/05

Andoni Ortuzar, Bingen Zupiria eta Julian Beloki izan ziren aurkezpeneko protagonistak, gehien bat Ortuzarrek hartu zuelarik hitza.

2005.urteko balantze <> egin zuten , horren argudio gisa audientzien datuak erabili zituztelarik. “CIESen datuen arabera, ETB 952.000lagunek ikusten dute egunero; EITBko irratiek ere ora egin dute, eta CIESek berak 426.000 entzule ematen dizkio taldeari. Interneten ere, bost aldiz gehiago bisitatu dira taldearen web orrialdeak, OJDek 4.078.123 bisita zenbatu zituen 2005.urtean”

2006.urteari begira, helburu argiak dituztela esan zuen Ortuzarrek, lurreko telebista digitalaren aroa gainean dugun honetan , trantsizio urteak datozela aipatu zuen, hala ere lurreko telebista honekin ere EITBk informazioa eta euskara helburu izaten jarraituko duela aipatu zuen..

Helburu aipagarrienak ere aipatu zituen , “egoitza berrien digitalizazio prozesuari amaiera ematea- bai Miramonen zein Bilbon-, eta programa kontratu berria sinatzea”

Pititako irratiaren itxiera… hamar hilabete beranduago…

2005/12/23

Hamar hilabete dira Pititako Irratia, Santurtziko Irrati librea itxi zenetik.

Pititako Irratia,1987,urtean sortu zen Santurtziko auzo bateko bizilagunek eta beste hainbatek jarritako indarrarekin.

Irratitik hainbat eta hainbat pertsona eta mugimendu pasa dira, Santurtzikoak eta kanpokoak, beti entzuleari ahalik eta programaziorik onena eskaini nahian.

Gaur, eta gaiaren inguruan lan bat egin berri dugula aitzakiatzat hartuta, honen inguruan lerrotxo batzuk idaztea pentsatu dut, lana egin eta askok eta askok ez baitzekiten Pititako irratia jadanik ez zenik existitzen.

2003.urtean, irratia “geldialdi biologikoan” sartu zen. Gatza da ulertzen, baina egoeraren azterketa egiteko unea ze, jadanik jendearen gogo edo indarrak ez ziren hasierakoak eta irratiak akats asko eta asko zituen, hortaz, 15 urte eta gero, pentsatu behar zuten irratia nondik eta nora joango zen etorkizunean. Epealdi horretan, musika eta deialdi zehatz batzuk besterik ez ziren entzuten 107.00FM dialeko uhinetan.

Geldialdi horren ostean, eta hainbat asanblada egin eta gero, erabaki gogorra hartzeko unea iritsi zitzaien. Urte bateko epea eman zuten irratiarekin zer egin erabakitzeko, proiektu berrien sorrerari bide eman ahal izateko, baina… heldu zen erabakirik gogorrena hartzeko unea, 2005.urteko Otsailean Pititako ofizialki itxi eta materialak beste hainbat proiektutara bideratu zituzten.

Pititako itxita, baina, irrati libreen fenomenoa aztertzen hasita, 80.hamarkadan hainbeste indarrez hasitako mugimendu edo proiektu multzo hau, krisian ez ote dagoen galdetu beharko genioke gure buruari. Garai hartan sortu ziren 60tik gora irratietatik, gaur 20 inguru daude bizirik Euskal Herrian.

Telebista modu kritikoan ikusten ikasteko gida Katalunian

2005/12/04

Gaur bertan Berria egunkarian irakurri ahal izan dudanez, Kataluniako ikus-entzunezko kontseiluak, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako gida atera berri du.

Katalanez argitaratutako “Como veure la TV?” liburua, aipatutako ikasleek telebistako irudiak aztertzen ikas dezaten egindako ariketez dago osatua.

Josep Maria Carbonell eta Nuria Llorach kontseilukideen adierazpenak agertzen dira arytikuluan, antza, liburu honen lehen edizioa 1998.urtean atera zuten, baina telebistak etengabe jasaten dituen aldaketek baldintzatuta, berrargitaratu behar izan dute liburua. Liburuarekin batera, 2005/2006 ikasturte honetan ikasleei DVD didaktiko bat banatuko zaie irudiak aztertzen laguntzeko.

Kontadore fiktizioaren inguruan

2005/10/24

Gaur bertan klasean bitakorak begiratzen egon, eta bisitak neurtzeko kontadore horien inguruan fiktizioak direla esan dugu.

Kontadoreek bisita guztiak kontatzen dituzte, ordenagailu beretik hogei bider sartuz gero, hogei bisita kontatuko dira, eta egia de ez dela hori benetako ikusle kopurua, bisiten erdia guk geuk, gure artikuluak idatzi eta errebisatzen ditugunean egiten ditugu.

Dena den , eta datu fiktizioa izanik ere , guk gure kontadore hori www.estadisticasgratis.com orrialdean daukagu sortua, eta egunero boletin bat jasotzen dugu non desberdintzen dituen guztizko bisita kopurua eta bisita errealen kopurua, hau da, zenbat serbidore desberdinetik sartzen diren gure ikusleak. Jakin dezakegu ere bisitari horiek nongoak diren,zeintzuk orduetan ditugun bisitari gehien …