Posts Tagged ‘ertzaintza’

Gaur ere… anzteko berriekin zoritxarrez…

2006/03/05

Ez naiz ez nire diskurtso politikoa botatzen jarriko. Ez daukat ez gogo ez indarrik. Argi daukat atzo ikusi nuena, argi daukat nire herria bahituta ikusi nuela demokrazia goraipatzen duten horien aginduz, baina zuek ere, nahi izan duzenek behintzt, neurri handi batean, ikusi duzue hedabideetan.

Atzo bizitako amorrua, atzo bizitako inpotentzia, egindako negarrak, Baruri azken agur duin bat egiten ez uzteak sortu zidan negargura, sortu zidan gorrotoa… niretzat eta nirekin konpartitu nahi dituztenak gordeko ditut.

Bi lagun galdu ditugu, eta hori gutxi balitz, Ertzaintzaz inguratuta eman dugu asteburu osoa, eta ea zelan datorren hastera doan aste hau.

ETBko langileak haserre agertu dira gaur, antza atzoko istiluetan telebista publikoaren kamera bat uretara bota zuten manifestariek, zergatik ote? Agian Roberto Sainz Olmos, guretzako “BARU” etengabe ETAko kidetzat jo dutelako? Robertok, ez zuen epaiketarik, Roberto bi urte baino gehiagoz egon da karztelan zergatik jakin gabe, hasi gaitezen “a hablar con propiedad y a dar informaciones verdaderas”

Gauza bakarra daukat argi, gauzek ezin dute horrela jarraitu, atzokoa bezalako egoerak, Irailean orain 3 urte gertatutakoa ekarri dit gogora, eta egun hartan esan nuen bezala, gauzek ezin dute horrela jarraitu…

EIDER ANDRES

Erreferentzia batzuk ikusi ez duenarentzat:

ETB (bideoa)

TELE5 (bideoa)

BERRIA (albisteak)

GARA (albsiteak)

Zertan dabiltza Goenkalen?

2006/01/24

Atzo gauean Goenkale ikusten aritu nintzen eta benetan harrituta utzi ninduen. Aspalditik iruditzen zait ez dakitela telesailarekin (telenobelarekin hobeto esanda) nola jarraitu baina aurtengoa gehiegizkoa iruditzen zait. Baina ez dut telenobelaren edukiaz hitz egin nahi.

Kontua da aurreko asteren batean Arraldeko Ertzaintzaren komisaldegian atxilotu batek bere burua zauritu zuela gero poliziak izan zirela salatuz. Atzoko atalaren zati handi bat igaro zuten Ertzainek, eta batez ere Ertzainburuak, ez zutela horrekin zerikusirik izan adierazten. Horren inguruko elkarrizketa ugari izan ziren, bai bi Ertzainen artean baita Ertzain eta kaleko jendearen artean ere.

Egia esan falta izan zitzaien gauza bakarra honako izan zen: Ertzainburua eta bere kide bat hitz egiten ari ziren unean komisaldegiaren eskenatokia atzean utzi eta ikusleengana zuzentzea “jaun-andreok, guk ez diogu atxilotu horri ezer egin, ze Ertzaintzak ez du torturatzen” esanez.

Argi daukat horrekin emaitza batzuk espero dituztela. Denok dakigu badela jendea tortura salaketak sinisten ez dituena eta haiek hemendik aurrera beste arrazoi bat dute itsukeria horrekin jarraitu ahal izateko. Hedabideren batean tortura kasuren baten salaketa ikustean batek baino gehiagok pentsatuko du “bai noski Goenkalen bezala, atxilotuak bere burua zauritu eta gero Ertzainei bota errua”.

Ez dakit guzti honek benetan uste dudan eragina izango duen baina neu izango nintzateke horrek ondoriorik ez dakarrela ikustean poztuko nintzatekeen lehena.

Amaitzeko esan Euskal Herrian zein Espainian torturatzen dela. Bai Guardia Zibilek eta baita Ertzainek ere , Goenkalen beste mezuren bat zabaltzen saiatzen badira ere.

Azken horren adibide Torturaren Aurkako Taldeak 

biltzen dituen salaketak.