Posts Tagged ‘ehu’

EHUko irakasleen greba dela eta ez dela…

2006/05/07

Antza denez, EHUko irakasleak biltzen ditzuten sindikatuek greba deitu dute hilaren 15 eta 16rako.

Ez naiz ni izango langile baten greba eskubidea kritikatuko duenik, ikasleok greba egiten dugun bezala, edo agian are arrazoi gehiagorekin egin dezakete irakasleek eta bestelako langileek ere greba, finean, bere nahiak lortzeko bide bat eta eskubide bat da.

Baina… kritikatzeko asmorik ez badaukat ere, komentatzea libre da, eta are gehiago nire eremu honetan.

Maiatzan sartuta gaude, unibertsitari asko jadanik liburuak mahai gainean dabiltza jotake ikasten ekaineko azterketei behar bezala aurre egiteko.

Irakasleek 2 eguneko greba egiten badute, zer egiten dugu ikasleok orduan? Argi dago jai egun gisa hartuko ditugula, espero ez genuen zubi bat izango da, maiatza erdian zubi bat, baina… egun horietan eman beharreko ikagaiak? Gai horiek azterketatik desagertuko dira, ala gure konu jorratu beharko ditugu?

Ikasleok grebari eusten diogunean gure kontu izaten da gero gaitegian galdutakoa eguneratzea, irakalseek egiten dutenean ere gure kontu izan behar al da?

Berria; EHUk eskolak euskaraz emateko gai diren irakasle gutxiegi dauzka

2006/02/11

EHUk eskolak euskaraz emateko gai diren irakasle gutxiegi dauzka

Ikasleen %40k ikasketak euskaraz egin nahi dituzte, baina irakasleen herenak bakarrik dira elebidunak

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ez dauka gaitasunik euskaraz ikasi nahi duten ikasle guztiei eskolak euskaraz emateko. EHUn lehenengoz izena ematen duten ikasleen %40 euskarazko adarrerako matrikulatzen dira, baina unibertsitateko irakasleen herenek bakarrik dakite euskaraz. Horixe ondorioztatzen da EHUn euskarak izan duen bilakaera aztertzen duen txostenetik.

Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektoreak txostenaren aurkezpenean esan zuenez, gabeziak non dauden jakiteko balio du azterketak. Halaber, hurrengo urtearen hasierarako EHUko Gobernu Kontseiluari Euskararen Plan Gidaria aurkeztuko diola esan zuen. Gobernu Kontseiluak Plan Gidaria onartuz gero, horren arabera diseinatuko dira euskararako politika guztiak EHUn.

Artikulu osoa irakurtzeko, KLIKATU HEMEN

Egunotan euskal albistegietan entzundako albistea da aurretiaz plazaratu dugun hori. Guk Berria egunkariak emandako bertsioa erabiltzea egoki ikusi dugu, eta hor daukazue zati bat.

Gogorra da honen gisakoak irakurri eta entzutea, guretzako behintzat. Euskal Herriko Unibertsitatea, izenak berak dioenez, Euskal Herrikoa, eta bere ikasleoi, euskaraz nahi haina iaksteko aukerarik emateko aukerarik ez izatea… agian ingleses matriluatu beharko gara gure hizkuntzan baino?

Perez Iglesias jauna da orain erruduntzat jo daitekeena, unibertsitateko gobernu burua nolabait esatearren, baina egon dira aurrekoak eta egongo dira ondorengoak, eta… asko axolako al zaie arazo hau?

Inporta al zaie bigarren ziklora heldu eta derrigor ikastarlo guztiak ez badira ere aukerako gaiak erderaz egin behar izatea?

Kazetaritzakook nahikoa suerte izan dugu momenturarte, baina…

Zenbat eta zenbat lizentziatu irtetzen dira urtero? zenbat eta zenbat ikasle dira behar bezalako prestakuntza jaso eta etorkizun hurbilean klaseak emateko? Beti ere, euskaldunak!!!!

UPV, ven y cuentalo…

2006/01/12

Aurkezpena genuen gaur. Denbora luzez egon gara gaur entregatu beharreko lana prestatzen, lan hori aurkezteko osagarri izango zen aurkezpena ere prestatuta genuen, Power Point aurkezpena, 40 diapositiba inguru…

Dena prest, seme bat bezala genuen lana gaur goizean, kristongo gogoa klasera heldu aurekztu eta lana gainetik kentzeko.

EHU beti berdin, eta gure aurkezpenak ez du ezertarako balio izan, eginda genuen, klasekide batek bere portatila eraman du guri uzteko (Oraitz, eskerrik asko!), baina… proiektorea gaizki zebilen, edo ez dugu ipintzen jakin…. kontua da UPV saltzen dutela, unibertsitatea euskalduna, berritzailea, Bolognako prozesua… ia … lehenengo egokitu ebharko dute guztia eta gero ibili kontuekin…

Ostegunean EHUn egindako hauteskundeetan IAk lortu zuen gehiengoa

2005/11/26

Atzo, osteguna, klaustro, batzar eta ikasle kontseilurako hauteskundeak egin ziren EHUk Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban dituen campusetan. IA Ikasle Abertzaleek botoen gehiengoa eskuratu zuten. IAren ustez, “atzo lortutako emaitza iragan azaroaren 17an egindako mobilizazioen erantzuna izan da”. www.matraka.info