Posts Tagged ‘bitakoragile’

Kritika txiki bat bitakoragileei

2005/10/20

Aurreko mezuan bitakoren inguruko mezua idazten genuen , bitakoren baliabideak, interneten miraria… argi dago askori eta askori ordenadorea ez zaiela gustatzen, seguraski onartuko dute ordenagailuak berak makina gisa, eta honetan aurkitzen ditugun , edo jar ditzakegun zenbait programen, interneten… erabilera izugarria dela, orain urte batzuk ezin imagina zitekeena.

Nik, bitakora batzuk ikusi ostean , nire kritika pertsonala egin nahi dut artikulu honen bidez. Ez kritika pertsona zehatzari, ez eta blog bati edo beste bati, baina bai hobetzeko asmoz askatzen dudan ideia, bakoitzak nahi bezala hartzeko.

Bitakorak ikustea gustatzen zait, klasekideek zein klasetik kanpokoek zer berri duten ikusteko, niretzako baliagarri izan daitezkeen ideiak emango dituzte agian , baina sarri askotan , oso testu luzeak agertzen dira bitakoretan . Argi dago gai batzuek beste batzuek baino sakontasun gehiago behar dutela, argi dago batzutan erreportaiak direla albiste hutsak baino,etab. eta guk geuk ere artikulu astunegi batzuk baditugula esan behar dut, baina, arintzeko bidea erreza da, argazkitxo bat sartu, edota link bat baldin eta egiteko aukerarik badago , eta horrela irakurleoi errezago izango zagu arrtea mantentzea, errezago geldituko gara artikulua irakurtzera.

Argazkiak nola igo?? Hori ere agian pentsatuko duzue batzuek, bitacoras.com honetan , menuan gaudenean , WebFTP deitzen den atal bat dago, hor sartuz , “subir archivo” ipintzen du, sartu, ordenadorean gordeta daukazun lekua bilatu “Examina…” botoiaren bitartez, eta listo, sistemak berak bakarrik igoko du argazkia. Behin igota, artikulua idazten gauden leku berean , hortxe agertuko zaigu argazkia hautatzeko aukera, jarri kurtsorea argazkia nahi dugun lekuan , eta listo!!!!

Eskerrik asko irakurtzea errezteagatik.