Posts Tagged ‘berrikuntza’

Aldaketak “kostaldea” bitakoran

2006/01/16

Amaitzear da lauhilekoa, amaitzear da gune hau berrituta izateko derrigortasuna, baina guk gure blog gunea bizirik mantentzeko asmoa daukagu, eta beraz, etengabe arituko gara aldaketak egiten eta gure albiste, artikulo eta paranoiak zuei helarazten.

Gaurkoan, argazkiak bitakoran sartzeko bidea aurkitu dugu, eta beraz, zuetako asko eta asko gure bitakora zabaldu eta hortxe, eskinatxo batean egongo zarete, zuen aurpegi dotorea ikusiko duzue.

Erlojua, egutegia eta jadanik bagenituen beste baliabide batzuen kokalekua ere aldatu dugu, eta “chatango” delakoa kentzea erabaki dugu, finean, hitz egiteko beste modu abtzuk ditugu, messengera ordenadore bidez, eta hobe dena, ahoz ahoko metodoa.

MUSU BAT