Posts Tagged ‘ballet’

“Los vascos y la danza” ballet saio bat baino gehiago…

2006/06/17

Aurreko astean Igor Yebra dantzariak “Los vascos y la danza” saioa aurkeztu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.

20:30etan zen zita Euskaldunan, eta 20:00ak inguruan heldu ginenerako iada pertsona multzo handia bilduta zegoen jauregiko ateetan.

Harritu gintuen hara zihoztenen janzkerak, ballet saio batera baino erregearen ezkontzara zihoztela ziruditen batzuek, beste batzuek oso janzki deigarriak aukeratu zituzten, begirada guztiak jasotzen diztuten horietakoak.Hiru emakume genuden bilduta, eta topikoari kasu eginez han ibili ginen honen eta bestearen jantziari kritika egiten, batzuk politagoak, besteak itsusiagoak.

Prentsa ugari ere egon zen ekitaldiaren aurreko uneetan, kazetariak, aurpegi ezagunei hitz batzuk atera nahian, argazkilariak, kameralariak, “Vaya Semanita” saioko esatariak…

Eusko Jaularitzak ordezkapen sendoa izan zuen, Idoia Zenarruzabeitia lehendakari ordea buru zela, Miren Azkarate sailburua, kultura ministraria eta beste hainbat aurpegi ezagun.

Ez ziren ordea politikariak, jaurlaritzako ahaldunak handik ikusi ziren aurpegi ezagun bakarrak, Bilboko udaletxeko hainbat politikari ikusteko parada izan genuen, Jone Goirizelaia mahai nazionaleko kidea ere handik zebilen, eta haiekin batera hainbat ezagun eta ez hain ezezagun, helburu komun batekin, Igor Yebra Bilbotarraren dantzak ikustea.

Atera zen Igor, atera zen beste dantzari batekin, euskaldunok hain ezagun dugun agurra eskeini zigun dantzari batekin, ostean Igorek hartu zuen hitza, pena erderaz bakarrik hitz egin zuela.

Saioa osoa kontatzeko asmorik ez daukat, esango dizuet merezi izan zuela, Igor Yebraren gorpuzkerak, haren mugimenduek…eta noski! harez gain, berarekin ateratzen diren bestelako dantzarien mugimenduek ere egin zituzten ikusleen gozamenerako beharrekoak.

Saioak aldarrikapen puntu bat zuela ere esan daiteke, Bilbok dantza klasikoaren trenera igo behar duela uste dutenek eginikoa, alegia. Bilbon ere ballet konpinia nazionala sortu beharko litzateke, eta helburu horrekin egin zen hain zuzen aipatutako ekitaldia aurreko astelehenean.

Bada, zoriontzeko moduko saioa izan zela aipatu dut lehenago, baina izan zituen ere puntu kritikagarriak, musika zuzenean ez izateak ikusgarritasuna kendu ziola esan dezakegu, kendu baino, nik esango nuke zuzeneko banda batek are ikusgarriago egin izango lukeela ekitaldia.

Euskalduneko arduradunei aire girotuarekin kontuz ibiltzeko ere esango nieke, baina tira… bigarren mailako arazoa besterik ez zen izan…

Eskerrik asko beraiek badakie zeinei pasa genuen gauagatik…!

Prentsako erreferentzia