Posts Tagged ‘azterketak’

Epealdi berriaren hasiera…

2006/02/09

Bizitzan hainbat eta hainbat epealdiri eman diegu hasiera, hasiera eta amaiera.

Amaitu da lehen lauhilekoa, pasatu dugu bigarren maila honen erdiko puntua, orain, irakasle berriak, ikastarlo berriak…ezagutzeko unea dugu…

Egia da epealdi guztiek nolabaiteko beldurra sortzen dutela, hau da, ezagutzen ez dugun horrek nerbio puntu bat sortzen digu, finean, ondo joango al zaigu? Aurrekoa baino hobeto? Jatorrak izango al dira irakasleak? Eman behar dizkiguten arloak gaindituko al ditugu?

Paasa genuen haurtzaindegia, ikastola, selektibidadea, unibertsitateko lehen maila, hau ere, pasako dugu, eta ekainean mezu haur irakurritakoan, konturatuko gara gauza guztiek daukatela hasiera bat eta amaiera bat (izkutua bada ere…)

BUKATU DA BUKATU DA….!!!!!

2006/02/08

BUKATU DA

BUKATU DA

BUKATU DA

SE ACABÓ!!!

Sei azterketa egin ondoren, atzo eman genien amaiera azterketei kazetaritza 2.mailakoek. Horregatik, ospatzeko asmoz Bilbora jeitsi ginen zenbaitzuk. Umorea ez zen falta eta eguerdia iristear zelarik giroa berotzen zihoan, hemengo txakolina, hango marianitoa…

Barre algarak, tertuliak, denetik izan genuen ordu luze hoietan.

Gaua iritsi zenean, ordea, asteartea zela kontutan hartuta berehala hasi ziren tabernak itxitzen eta pintxo batzuk jan ondoren taxia hartu eta etxerako bideari ekin genion (tabernak itxitzeaz gain, gorputzak ere oherako bidea hartzeko eskatzen zigun, nahiz eta pare batek horretarako gogorik ez eduki…jeje).

Egun bikaina izan zen eta, beti bezela ez zen argazki kamararik falta izan. Horregatik, aukeraketa bat egin eta laster jarriko dizkizuegu atzo ateratako batzuk.

Beno ba, ea 2.lauhilabetea beste animo eta indar batzuekin hartzen dugun…

Besterik gabe, lasterarte!!!!!! eta ondo pasa!!!!!!!!!!

Azken txanpan sartu gara, larunbat berezia da gaurkoa…

2006/01/21

Larunbata da gaur, urtarrilaren 21.eguna, asteartean gure lehen azterketa da, eta asteburua arraro samarra izango da.

Atzo azken klase eguna izan genuen, lauhilabete honetako azken klase eguna, atzo, aste honetako aurreko eguentan bezala fotokopien kontrabandoa egitekoe guna izan genuen , utzi zure historiako apunteak, zuk utzi mesedez beste horrek utzitakoa…etab… eta behin lortutakoa lortuta, mahai aurrean eseritzeko unea heldu da.

Gaur Barakaldoko ekitaldi politikoa da ere, hainbeste aldiz albistegietan errepikatutakoa, azken berriei erantzunez antza Ertzaintzak agian juerga gogoa eramango du ere BEC ingurura, ea zer pasatzen den…nik gaueko albistegian entzungo dut…

Egia esan , nik atsedenalditxo nahikotxo egin ditut, ikasi eta ikasi artean bokata bat edo ura, edo internetera…

Asteartean lehen azterketa, ostegunean urrengoa, eta horrela 3 aste luzez, ikasmahaiaren aurrean eserita ipurdiko minarekin…

SUERTE GUAP@S!!!