Posts Tagged ‘auzia’

Azken orduko albistea!!

2005/12/19

       

’18/98 AUZIKO’ EPAIKETA

Istripua izan du auzipetuetako batzuk Madrilera zeramatzan furgonetak, baina inork ez du minik hartu

Autobusean barik furgonetetan egin dute gaur ’18/98 auziko’ auzipetuek Madrilerako bidea, eta furgonetetako batek, Bizkaiko eta Arabako bederatzi auzipetu zeramatzanak, istripua izan du Segovian; hala ere, inork ez du min handirik hartu eta guztizak onik daude. Erietxean dira, baina ohiko azterketa egiten, eta guztiek handik Madrilera auzi saiora joateko asmoa dute. Epaiketaren gaurko saioa, berriz, 10:30etan hasi da, baina segituan bertan behera utzi du Angela Morillo epaileak, istripua izan duten auzipetuak falta direlako, haien berrien zain.

Zehazki, honako auzipetuak dira istripua izan dutenak: Txema Matanzas, Alberto Frias, Iñaki O’Shea, Andoni Diaz Urrutia, Bixente Askasibar, Xabier Balantzategi, Marta Perez, Ana Lizarralde, Olatz Egiguren. Haiekin direnek ziurtatu dute inork ez duela min handirik, eta badaezpako azterketak, ohikoak, egiten ari zaizkiela erietxe batean. Behin azterketa amaituta guztiek Madrilera gaurko auzi saiora joateko asmoa dute.

Epaiketako gaurko saioa, berriz, etenda dago oraingoz. 10:30etan abiatu da, baina hasi bezain laster utzi du bertan behera Angela Morillo epaileak, hain zuzen ere, istripua izan duten auzipetuak falta zirelako. Morillok agertu du auzipetu guztiak aurrean direla egin behar dela epaiketa, eta, ondorioz, ezbeharra izan dutenen egoeraren berri zehatza izan arte eten egingo duela saioa.

Orain dela gutxi berrian agerturiko albistea

Aitor Zabaletari egindakoagatik ez al du inork ordaindu behar???

2005/11/30

Aitor Zabaleta guztiek gure memorian daukagun izena da, entzun eta agian ez dugu oso odndo gogoratuko zergatik, baina bere izena burura datorkigu.

Aitor Zabaleta, erreal taldeko zalea Madrilen hil zuten 1998ko abenduan, gaur , hainbat urte beranduago, gaur bertan jakin dugu bere hilketaren inguruko epaiketaren auziaren berri, antza Aitorren heriotza egin zuen taldea ez da talde biolentoa, ez da zergatik ilegala izan behar, agian egia da benetan errudun bakarra egonik ez duela talde guztiak ordaindu behar, batek daki… baina… Aitor hiltzeaz arduratu zena ere kalean da, antza 8 kideri urte térdiko kartzela zigorra ezarri diete, baina , epaileek, besteek bezalaxe badakite bi urtetik beherako kartzela zigorrak ez direla betetzen lehen aldia izatekotan, beraz… zein zen auzi horren helburua?? errudunak kalean uztea?? horretarako ia ez zen aipektarik ere egin behar, ezta??

Aitor ez zuten futbolzaleek hil, Aitor fascista batzuek hil zuten , euskaldunen kontrako eraso bat gehiago izan zen, Madrilera partidu bat ikustera joan, eta Madrilen bizia galdu zuen Aitorrek, errudunek beren oheetan lo egiten jarraituko dute, Aitorrek ez du berriro bere erreal maitea ikusteko aukerarik izango.