Posts Tagged ‘amaiera’

Amaigabetasunaren amaiera

2006/03/01

Gaur heldu dira Igor eta bere senideak Santurtzira. Aste luzea izan da bizitakoa, eta amaitzera doala badirudi ere, amaigabea izango da asko eta askorentzat.

16:00etan espero zen heltzea hilotza ezkerraldera, Santurtziko udalaren ingurua jendez lepo zegoen orduan, eta dakigunez, Altuben ere bazegoen nahikoa jente Igor Euskal Herrian sartu bezain laster omentzeko.

Berehala hasi dira surrumurruak, Herrizaingo saila gora eta herrizaingo saila behera, SAnturtziko kaleak Ertzaintzaz beteta, Kresala aretoa, Igorren gorpua jartzeko udaletxeak utzitakoa, giltzapetuta.

Igorren familiak berehala jakin du eta herrikideei jakinarazi gorpua ez zela Santurtziko parkera helduko, Balza jaunaren agindua betetzeko asmotan ziren, bere senidea bakean utz zezaten nahi zuten, eta Ertzaintza ezagututa bazekiten zein izan zitezkeen ondorioak.

Badirudi amaitu dela familiaren eta Igor beraren sufrimentua, hilerrian dago igor, eta kanposantuan emango ditu orain arteko urteak, amaitu da espetxean igarotako denbora, guztia amaitu da.

Amaitzera doan hau, ordea, ez da hain errez amaituko, amaigabeko gai baten amaiera da gaur bizitakoa, Igor izango al da azkena? bizitza galdu duen honetan uztiko diote benetan lasai egoten eta familiari bere sentimenduak askatzen?

Balza jaunak seguraski ez du inoiz maite zuen pertsona bat galduko espetxe baten, are ziurrago, espetxe baten hil omen den inor ez zuen galduko Balza jaunak…

Musu bat Igor, Idoia, bereziki Aitzol, eta Euskal Herritik urrun daudenei.

Epealdi berriaren hasiera…

2006/02/09

Bizitzan hainbat eta hainbat epealdiri eman diegu hasiera, hasiera eta amaiera.

Amaitu da lehen lauhilekoa, pasatu dugu bigarren maila honen erdiko puntua, orain, irakasle berriak, ikastarlo berriak…ezagutzeko unea dugu…

Egia da epealdi guztiek nolabaiteko beldurra sortzen dutela, hau da, ezagutzen ez dugun horrek nerbio puntu bat sortzen digu, finean, ondo joango al zaigu? Aurrekoa baino hobeto? Jatorrak izango al dira irakasleak? Eman behar dizkiguten arloak gaindituko al ditugu?

Paasa genuen haurtzaindegia, ikastola, selektibidadea, unibertsitateko lehen maila, hau ere, pasako dugu, eta ekainean mezu haur irakurritakoan, konturatuko gara gauza guztiek daukatela hasiera bat eta amaiera bat (izkutua bada ere…)