Posts Tagged ‘aldaketak’

Aldaketen astean, guk ere Itxura aldaketa

2006/03/23

Udaberrian sartu berri gara (nahiz eguraldiak ez asko lagundu), ETAk aldaketarako bidean lehen pausua eman zuen, guk ere, Kostaldea, gure bitakora itxuraz aldatu dugu, urdin kolorea da nagusi orain.

Lasai erabilerari dagokionean berdin samarra da, eta kategoria eta atal berdinak aurkituko dituzue.

Besterik gabe, musu bat!

Aldaketak “kostaldea” bitakoran

2006/01/16

Amaitzear da lauhilekoa, amaitzear da gune hau berrituta izateko derrigortasuna, baina guk gure blog gunea bizirik mantentzeko asmoa daukagu, eta beraz, etengabe arituko gara aldaketak egiten eta gure albiste, artikulo eta paranoiak zuei helarazten.

Gaurkoan, argazkiak bitakoran sartzeko bidea aurkitu dugu, eta beraz, zuetako asko eta asko gure bitakora zabaldu eta hortxe, eskinatxo batean egongo zarete, zuen aurpegi dotorea ikusiko duzue.

Erlojua, egutegia eta jadanik bagenituen beste baliabide batzuen kokalekua ere aldatu dugu, eta “chatango” delakoa kentzea erabaki dugu, finean, hitz egiteko beste modu abtzuk ditugu, messengera ordenadore bidez, eta hobe dena, ahoz ahoko metodoa.

MUSU BAT